Docutec Card

Suhiltzaileen egunerokoa

Suhiltzaileek ohiko lanegun batean egiten dutenari buruz hitz egin digu Aitor Agirre suhiltzaileak.

Gasteizko Suhiltzaileen Parkean lan egiten du Aitor Agirrek. Bere ogibideari buruzko zenbait xehetasun eman dizkigu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Nolakoa da suhiltzaileen egunerokoa?
Guk hemen daukagu hogeita lau orduko ordutegia. Orduan, sartzen garenean, egiten dugu zerrenda pasa, gero errebisioa (berrikuspena) egiten dugu, egunero: kamioiak, ekipoak, materiala… Eta guzti hori (hori guztia). Gero, egiten dugu soinketa, prestaketa fisikoa eta, horren ostean, hamaiketako bat, jakina. Eta praktikaren bat goizean, bai? Praktikaren bat edo mantenimendu-lanetan (mantenu-lanetan) edo. Gero, bazkaldu ahal bada, jakina, bazkaldu ahal bada eta, arratsaldean, beste igual praktika potoloagoa egiten dugu. Eta horrela jada, gutxi gorabehera 19:00ak aldera bukatzen dugu nolabait ordutegi araututa (araututako ordutegia), nolabait. Gero, hortik aurrera, libre daukagu, baina bueno, claro (noski), hori da abisuen arabera. Hau da, jotzen baldin badu txirrinak, ateratzen gara ziztu bizian, hori da. Orduan, beti horren menpe, jakina.
 
2. Suteak itzaltzeaz gain, zer egiten duzue?
Gero eta sute gutxiago suertatzen zaizkigu. Orduan, bai prebentzioa eta baita ere igual gizartean gero eta sentsibilizazio gehiago (handiagoa) dagoela suteekin. Eta orduan, ba bueno, etxeetan, industrialdean eta guzti hori (hori guztia), gero eta murritzagoak direla (dira). Orduan, bai gertatzen direla irteera teknikoagoak. Adibidez, bada ez dakit, animaliekin, ez dakit: erleak direla ala liztorrak direla… Ala igual iturgintzaren zerbaitekin edo etxeetan. Adibidez, arazo bat, ez dakit, koadro elektriko batean… Edo hor, esan dudana, iturgintzan edo horrelako zerbait, fugaren bat, ur fugaren bat edo horrelako zerbait. Irteerak gero eta teknikoagoak izaten ari dira.
 
3. Zein da zuretzat egoerarik gogorrena?
Igual larritasun aldetik edo, ez dakit, gogortasun aldetik, betiko istripuak igual. Istripuetan nolabait jada pertsonen bizitza arriskuan dagoenean eta, batez ere, jende igual gaztea edo, hor oso gogorra da. Baina bueno, gero eta gutxiago ere suertatzen direla (dira) istripuak, kotxe-istripuak, diot. Eta orduan, ba bueno, aspalditik ez dugu eduki, baina bueno. Horiek oso gogorrak dira, horrelako tragediak, tragediatxoak eta gogorrak dira.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 30, 2019
Number: 49264193
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:34
Number of visits: 270