Docutec Card

Euskal blogariekin solasean

Euskarazko blog-komunitatean denetarik aurki dezakegu: eraldaketa soziala bultzatzen dutenak, telesail eta filmei buruz hitz egitea gustuko dutenak, irudiarekin bereziki kezkatuak…

Bideo honetan horietako lau blogari elkarrizketatu dira: Mikel Garcia, Joxe Rojas, Gaizka Izagirre eta Maitane Segurola. Blogari gisa egiten dutenari buruz galdetu zaie: zergatik hasi ziren bloga idazten, zer gai lantzen dituzten, eguneko zein unetan gustatzen zaien idaztea…Beraien trikimailuak, sekretuak eta abar ezagutu nahi dituzu?

 

Jatorrizko bideoa hemen duzu entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Urte asko idazten daramatzatenak, berriagoak direnak, hezkuntza gogoetagai dutenak, zinema-maitaleak, barruko sentimenduak adierazten dituztenak edo eraldaketa soziala bultzatu nahi dutenak. Denetarik dago euskarazko blog-komunitatean. Idatzi, argazki eta bideo horien atzetik protagonista direnen sekretuak, trikimailuak, zergatiak eta nolakoak ezagutu nahi izan ditugu.

Nondik datorkizu artikuluak sortzeko inspirazioa?

Mikel Garcia.- Edozein iturri da ona, ez?: lagunarteko solasaldi bat, norberaren esperientzia, ingurukoek kontatutakoa, interneteko artikuluak… Denetik piska bat.
Gaizka Izagirre.- Pelikula eta telesailak ikustetik. Baina etorri berez txikitatik etorri zait ba, beno, pixka bat. Ba ikusten dudan guzti hori jendeari ezagutarazteko behar hori edo, hortik etorri zait pixka bat, ez?
Zenbatero berritzen duzu bloga?
Gaizka Izagirre.- Saiatu, saiatzen naiz behintzat, gutxienez astean behin.
Maitane Segurola. - Ba ahal dudan heinean.
Joxe Rojas.- Oso irregularra naiz. Egon daitezke igual bolada batzuk astean bizpahiru aldiz idazten dudana, gero beste hilabetean ez dut ezer egiten: ez daukat maiztasun finko bat.

Eguneko zein momentutan idazten duzu?

Gaizka Izagirre.- Ahal baldin badut beti, beti goizean. Beti.
Joxe Rojas.- Hori izaten da beti gaueko azken orduan: 11ak… Ohera joan aurretik.
Arrakasta izateko artikulu laburra ala luzea?
Gaizka Izagirre.- Tamalez, azken aldian behintzat, laburra.
Mikel Garcia.- Bueno, esateko daukadanaren arabera, ez? Baina ahal dela saiatzen naiz lastoa kentzen, eta moztu, moztu, moztu, inportanteena bakarrik geratu dadin.
Castillo Suarez.- Uste dut interneterako egokiagoak direla motzak.

“Argitaratu” botoiari eman aurretik, zenbat aldiz pentsatzen duzu?

Maitane Segurola.- Asko. Editatzeko eta momentuan zenbat zalantza sortzen diren: irudi hau sartu, beste hau kendu… Gero luzeegia gelditu da, ui, orduan kendu, gero gehiegi kendu dut… Asko begiratzen dugu.
Gaizka Izagirre.- Uf! Ez dakit: 20 aldiz gutxienez. Gutxienez.
Joxe Rojas.- Gutxi. Gutxi. Begiratzen dut Xuxenek eta aber zenbat marra gorri jarri dizkidan, eta ez badagoz (badaude) asko, aurrera.
Mikel Garcia.- Bada ez bada, ez gehiegi.

 Behin ere damutu zara zerbait argitaratu ondoren? Noiz? Zergatik?

Maitane Segurola.- Zer edo zer esateagatik edo, damutu, damutu nintzen “Makillaia (makilajea) kotxean” daukadan bideoan, segurtasun-zinturoia (segurtasun-uhala) ez neukala jarrita.
Mikel Garcia. - Migrazioari buruzko artikulu bat idatzi nuenean, bueno, gero trohll xenofobo eta arrazista batek oso iruzkin itsusiak utzi zizkidan. Eta bueno, mehatxuak ere bai. Egia da gaizki pasa nuela, baina egia esan, ez, ez naiz inoiz damutzen idatzitakoaz.
Joxe Rojas.- Inoiz bai. Bertoko, inguruko jendearen inguruko kritikak idazten… Gutxi izan ditut holakoak. Baina batzuetan geratzen zara zerarekin… Igual bordeegia (zakarregia) ez ote naizen izan edo…

Zergatik, zertarako idazten duzu bloga?

Maitane Segurola.- Nire aldarrikapena da nolabait irudiaren inguruko munduak euskaraz ere bere lekua baduela. Gorka Izagirre.- Beti pelikula bat edo telesail bat ikusten dudan bakoitzean, beti sentsazio berdinarekin bukatzen dut. Esaten dut: “Hau jendeak ezagutuko balu?” Orduan nire barruko egonezin hori askatzeko terapia moduan bihurtu da pixka bat bloga, ez? 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2 / B1
Oct 24, 2019
Number: 49052220
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:14
Number of visits: 476