Docutec Card

Arte-galerien egunerokoa ezagutzen

Donostiako Ekain Arte Lanak galerian barrena ibili gara erosleekin eta saltzailearekin hitz egiten.

Galeriak izan duen bilakaera azaldu digu Rita Unzurrunzaga bertako arduradunak; erosteko arrazoia, berriz, Ainhoa Ugarte bezeroak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zer erostera etorri zara?
Ainhoa Ugarte: Ba, etorri naiz opari bat erosteko asmotan. Gure lagun batek etxe berri bat erosi du eta badakigu Zumeta asko gustatzen zaiola. Orduan, batzuen artean, oparitxo bat egin nahi diogu.
 
2. Zergatik artea opari?
Ainhoa Ugarte: Asko gustatzen zaidalako. Oso opari polita iruditzen zait, gainera. Luzerako, ez da segituan bukatzen den zer edo zer, orduan, koadroak erregalatzea gustatzen zait.
Eskulturak baita ere, baina koadroak niretzako, gehiago apreziatzen (estimatzen) ditut, edo sentsibilitate handiagoa daukat haiengan, ez dakit.
 
3. Nork erosten du artea?
Rita Unzurrunzaga: Galeria hogeita bi urte egitera doa eta, hogeita bi urte hauetan, gizarteko egoera asko aldatu da. Bai, hasieran, gehienbat erosleak hemengo eta bertako jendea izan da urte askoan zehar. Bueno, orain turismoa gero eta gehiago dago gure hirian eta turistek ere bai erosten digute. Urte zail hauek (hauei), turistei esker eman diogu jarraipena galeriari. Zeren egon dira urte luze eta asko hemengo jendeak ez daukala dirurik, orduan, zaila izan da. Eta bai, duela urte bat edo ez dakit noiztik, baina duela gutxitik, berriro hasi da hemengo jendea bai ezkontza opariak, lankide bat jubilatzera doala opari bat ere bai, ez dakit… Ezin da konparatu (alderatu) aurreko garaia gaurko garaiarekin. Baina pixkanaka, ez da ofizio erraza, hemen ez dugu janaririk saltzen, baizik eta artea. Eta artea zeinek kontsumitzen duen edo zeinek erosten duen? Bada, txikitatik hazi bat jarri diotenari (diotenak) eta sentsibilitate bat daukatenak.
 
4. Norberarentzat erosten dute edo oparitzeko?
Rita Unzurrunzaga: Denetik. Zeren oraingo erakusketan, adibidez, Erakusketa Aretoan daukagunak, nik uste dut erosi dutela beraientzako. Asko etortzen dira ere bai oparia egitera, ezkontza-opari asko egiten da. Zeren, bueno, hau betirako (betiko) geratzen den opari bat da eta elkar bizitzen da egunero berarekin.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 24, 2019
Number: 49050484
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:22
Number of visits: 266