Docutec Card

Kerman mintzalagun bila: Umekeriatan

Izenondoak errepikatzen ditugunean, lehendabizikoari ez diogu batere atzizkirik ipiniko. Bestalde, BAT erabili ordez BETE erabiliko dugu: 'Astebete' edo 'Urtebete'.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 KERMAN: Aupa, Iñigo!!! Aspaldiko!!! 

IÑIGO: Kaixo Kerman
KERMAN: Zer zabiltza? Garbiketa egiten? 
IÑIGO: Ba, bai... ganbara husten. Badakizu, behar ez diren gauzak botatzen, eta... pena ematen du, baina... 
KERMAN: Eta kaxa horretan zer daramazu, ba? 
IÑIGO: Txikitako jostailuak eta... 
KERMAN: Ez da egia izango!!! Ama... Kutxa betea-betea daukazu eta!!!! Iñigo… Bota aurretik erakutsi zer daukazun, mesedez… Hara!!!!! Ziba bat daukazu eta!!!! Eta berria-berria ematen du! 
IÑIGO: Kerman, nik ganbara husten jarraitu beharko nuke… 
KERMAN: Hara!!!! Kanikak ere badauzkazu... Eta polit-politak dira, gainera! Koloretakoak!!!! Ea, partidatxo bat, Iñigo... 
IÑIGO: Kerman, benetan... Presaka nabilela... 
KERMAN: Zer, Iñigo? Kikildu egin zara... Noski, kaniketan ni ona-ona naiz eta... Entzungo zenuen zurrumurrua... 
IÑIGO: Zer zurrumurru eta zer demontre, Kerman... Noiz izango da partida hori?!!!! 
KERMAN: Horixe entzun nahi nuen, Iñigo!!!! Poz-pozik utzi nauzu!!!!

AZALPENAK:
Izenondoak errepikatzen ditugunean, lehendabizikoari ez diogu batere atzizkirik ipiniko. “Poz-pozik utzi nauzu”, “polit-politak dira”, “kutxa bete-betea dago”. Kontuz, hortaz, “kutxa betea-betea dago” ez baita zuzena izango.

KERMAN: Iñigo… Zer zirkuitu klase ari zara marrazten? Horiek bihurgune kaxkarrak… Gure ilobak urtebete dauka eta hobeto egiten ditu… Ekarri hona…
IÑIGO:Kerman… Aspaldian kaniketan ibili gabe nabil…
KERMAN: Hori ere egia da… Kaniketan ibili nintzen azkeneko aldian, laugarren mailan nengoen… Atera kontuak... Hamar urtebete izango nituen…
IÑIGO: Oraingo umeak zer egiten ote dute, Kerman? Zibarik ez dute erabiliko… 
KERMAN: Ez pentsa! Mikel Pablok badauka bat, eta jo eta hautsi ibiltzen da, jolasean… 
IÑIGO: Kerman… Mikel Pablo ez da umea… 
KERMAN: Ez… Baina askotan lau urtebeteko umea ematen du… Ziba utziko? Proba egingo dugu... 
IÑIGO: Ea ba!!!!! 
KERMAN: Ene… Xiringa bat ere badaukazu eta!!!! Zer, Iñigo? Txikitan medikuetan ibiltzen zinen, ala??? Zu bai zu gigoloa! 
IÑIGO: Ez duzu ba asmatu... Oraintxe ikusiko duzu zertarako balio duen. 
KERMAN: Ene... Iñigok ere bi urteko umea ematen du... 
IÑIGO: Aupa, Kerman!!!!!
KERMAN: Iñigoooooooo...

AZALPENAK:
«Bost urtebete» eta «lau urtebeteko umea» esapideak ez dira zuzenak. Bete, bat erabili ordez ipintzen dugu: “astebete” edota “urtebete”. Gainerakoan, «bost urte» eta «lau urteko umea» esango dugu.

KERMAN: Ene… Hamar urte nituen kaniketan ibiltzeari utzi nionean... Eta ez naiz harritzen... Hau bizkarreko mina... Neka-neka eginda nago...
IÑIGO: Ni ere nahiko nekatuta nago, Kerman. Ibiliko gara beste zerbaitetan? 
KERMAN: Ondo da... Zer daukazu kaxan? Hara!!!! Arroza eta boligrafoak!!!! Hau asmakizun zahar-zaharra da!!!! 
IÑIGO: Sekulako guduak egiten genituen ikasgelan arroz-ale eta boligrafoekin!!!! Tori, Kerman!!!
KERMAN: Guk matematika irakasleari erasotzen genion... Baita gehienetan asmatu ere... Gaixoa gizen-gizena zen, eta erraza zen asmatzea...
IÑIGO: Baina, Kerman bi bakarrik gaude… Aspergarri samarra da. Beste zerbait izango da hemen, kaxan, ezta? 
KERMAN: Ondo da. Hara! Eta hau? Honek berri-berria ematen du!!!! Ondo zaindu duzu, gero!!! 
IÑIGO: Ez, Kerman. Hori duela gutxi erosi nuen... 
KERMAN: Iñigo, mesedez... 24 urte dituzu... Ibiliko al gara honekin????? 
IÑIGO: Ados!!!! 
ARAN ETA LUCAS: Aizue, zertan ari zarete? 
IÑIGO ETA KERMAN: Amaaaaa...

AZALPENAK:
Umekeriatan ibili da gaur Kerman.
Izenondoak errepikatzen ditugunean, lehendabizikoari ez diogu atzizkirik ipintzen. «Poz-pozik nago», «gizen-gizena zen» edota «polit-politak dira». «Gizena-gizena» zen eta tankera horretakoak ez dira zuzenak izango, horrenbestez.
Bestalde, «urtebete» eta «astebete», urte edota aste bakarra adierazteko erabiltzen direla ikusi dugu. Gehiago direnean, «bost urte» edota «lau urteko umea» esango dugu. Eta ez «lau urtebeteko umea».
Hori gaur ikasitakoa. Zuek ere badakizue: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment