Docutec Card

Kerman mintzalagun bila: Urtebetetzea

Zergatik galdetzeko erabiliko dugu eta ez erantzunak emateko. Zergatik galderari erantzuteko honelako esaldiak botako ditugu: Ez dudalako nahi. Bestalde, Ez naiz ezertaz gogoratzen da forma zuzena

Transcription:[+] Transcription:[-]

 KERMAN: Kirmen!!!! Jira eta buelta gabiltza arratsalde osoan, eta oraindik ez dakit zer erosi nahi duzun… Denbora alferrik galtzen ari gara, eta nazka-nazka eginda nago!!! Nik alde egin behar dut!!!

KIRMEN: Jesus, Kerman… Ez daukazu pazientzia handirik, gero!!!!! Lasai!!! Di-da batean bukatuko dugu!!!! 
KERMAN: Pazientzia handirik ez??? Ba al dakizu zenbat denbora daramagun bueltaka? Nik hanka egin behar dut!!! 
KIRMEN: Baina, baina... Kerman!!!! Zergatik zaude horren haserre? 
KERMAN: Zergatik nire urteak dira... eta zergatik ez nau inork zoriondu... Gutxi iruditzen al zaizu??? Banoa, kito!
KIRMEN: Tira, Kerman... Geratu pixka bat gehixeago... Zergatik ez dugu elkarrekin zer edo zer hartzen, ospatzeko?
KERMAN: Zergatik ez dut nahi! Nik koadrila osoarekin ospatu nahi nuen... Baina, hara!!!! Nahiago dut etxera joan, benetan. Lur jota nago...
KIRMEN: Kerman... Zergatik ez zara pixka bat alaitzen? 
KERMAN: Zergatik ez daukat alaitzeko arrazoirik! 
KIRMEN: Kerman, zergatik diozu hori? 
KERMAN: Hargatik!!!!!

AZALPENAK:
Zergatik hitza galdetzeko erabiltzen dugu, ez erantzunak emateko. Zergatik galderari erantzuteko, era honetako esaldiak botako ditugu: Ez daukadalako alaitzeko arrazoirik. Ez dudalako nahi. Bestalde, «zergatik bai» erantzun ordez, berriz, «hargatik» esango dugu.

KIRMEN: Lasai, Kerman! Larunbatean ospatuko dugu zure urtebetetzea amarekin eta izeba Karmenekin. Gainera, jatetxe dotore batera joango gara... Koipetegira! Ederki, ezta? 
KERMAN: Ez dakit zein den!!!
KIRMEN: Bai, gizona! Amaren urteetan ere han izan ginen!!!! Ederki jan genuen... Ez zara gogoratzen? Izeba Karmen txiste kontatzen aritu zen, isildu ere egin gabe... Sekulako barreak egin genituen... Gogoratzen?
KERMAN: Ba, ez... Ez dut ezertaz gogoratzen! 
KIRMEN: Bai, gizona... Nola ez, ba??? Etxetik gertu dago, hondartzaren ondoan. Egurrezko sabaia du... 
KERMAN: Kirmen!!!!! Ez naizela ezertaz gogoratzen!!!! Utzi bakean!!!! Nik etxera joan behar dut, Kirmen... Benetan...
KIRMEN: Ezin gara joan!!!! Eeeeeeee... Oraintxe burura etorri zait... Amak enkargu pare bat egiteko esan dit...
KERMAN: Amak? Benetan? Ba... ez dut ezertaz gogoratzen... 
KIRMEN: Bai, bai, bai... Ziur! Justu etxetik irten aurretik esan digu... 
KERMAN: Ez dut ezertaz gogoratzen... Baina, zuk hala badiozu... Hala izango da... Eta? Zer behar zuen, ba? 
KIRMEN: Baaaa... Afaritarako zerbait... Uste dut... 
KERMAN: Bai ala?? Amak afari berezia prestatuko du nire urteak ospatzeko!!!
KIRMEN: Ba, nik dakidala, ez... 
KERMAN: Ene... Ama ere ez da nire urtebetetzearekin gogoratu...

AZALPENAK:
«Ez naiz ezertaz gogoratzen» edota «ez dut ezer gogoratzen» izango dira forma egokiak. Kontuz, horrenbestez, «ez dut ezertaz gogoratzen» forma okerra izango baita.

KIRMEN: Bai, bai... Oraintxe joango da...Bai, lasai, neuk esango diot... Gero arte!!!
KERMAN: Kirmen, benetan, nahikoa da... Etxera joan behar dudala ba...
KIRMEN: Ezin gara etxera joan!
KERMAN: Zergatik?
KIRMEN: Zure bulegora joan behar dugulako oraintxe bertan!!! 
KERMAN: Nire bulegora? Zergatik? 
KIRMEN: Nagusiari txosten bat ematea ahaztu zaizulako!!!!! Eta bihar goizerako behar zuen, antza! 
KERMAN: Txosten bat? Bihar goizerako? Ez dut ezer gogoratzen... Eta... Zergatik deitu dizute zuri eta ez niri? 
KIRMEN: Ba... Esan diezulako... Zure telefonoa puskatuta daukazula!!!!
KERMAN: Hori esan al diet? Ni ez naiz ezertaz gogoratzen... Eta zergatik....
KIRMEN: Hargatik, Kerman, hargatik!!!! Ez egin galdera gehiago eta sartu auto barruan, mesedez... 
KERMAN: Zer txosten izango ote da? Nik ez dut ezer gogoratzen... Gainera, ez dut lankideak ikusteko batere gogorik. Inor ez da nire urtebetetzearekin gogoratu. Lasaka halakoak!!!! 
KIRMEN: Zaude isilik, Kerman!!!!
KERMAN: Zergatik???
KIRMEN: Hargatik!!!!!! 
DENAK: Zorionak, Kermaaaaaaan!!!!!!!

AZALPENAK:
A zer ezustekoa eman dioten gaur Kermani.

Zergatik hitza galdetzeko erabiltzen dugula ikusi dugu gaurko atalean. «Zergatik ez zara etorri?» 
Erantzuteko, ordea, era honetako esaldiak botatzen ditugu: «ahaztu egin zaidalako» edota «autoa hondatu zaidalako». Erantzunak emateko zergatik erabiltzea ez da zuzena.
«Zergatik autoa hondatu zait» eta tankerakoak baztertu egingo ditugu. Halaber, «zergatik bai» erantzun ordez, «hargatik esango dugu euskaraz.

Bestalde, «ez naiz ezertaz gogoratzen» eta «ez dut ezer gogoratzen» esaten dela ikusi dugu. «ez dut ezertaz gogoratzen» forma baztertu egingo dugu. 
Hori gaur ikusitakoa. Zuek, betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Jan 3, 2011
Number: 489798
Source:
Number of visits: 5435