Docutec Card

Zergatik ospatzen dira egun horietan?

Euskal Herrian badira oso zita edo data esanguratsuak; asko eta asko historikoak izatera ere iritsi dira: Behobia-Donostia lasterketa, adibidez. Baina zergatik antolatzen da lasterketa hori azaroan? Zergatik ez da ospatzen udaberrian?

Irratsaio honetan hainbat jaialdi aipatzen dituzte (Gernikako azoka, bertsolarien txapelketa nagusiko finala...), baina bi jairen datak komentatzen dituzte bereziki: Behobia-Donostia lasterketarena eta G7ko goi-bilerarena.

Irratsaioa osorik entzun nahi baduzu, egin klik hemen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Euskal Herrian baditugu oso zita edo data esanguratsuak, asko eta asko historikoak izatera ere iritsi direnak. Ez diguzue esango Behobia-Donostia lasterketa historikoa ez denik. Zergatik antolatzen da Behobia-Donostia lasterketa azaroan? Zergatik ez da martxoan edo irailean egiten? Zergatik Durangoko azoka abenduko zubian?
XABIER SUKIA KAZETARIA. Ba zergatik Gernikako azoka astelehenetan?, behin galdetzen hasita. Zergatik Ordiziakoa asteazkenetan? Zergatik bertsolari-txapelketa nagusiko finala abenduan? Zergatik antolatu zen aurten G7a abuztuan?
ME. Abuztuan, bai.
XS. Bueno ba, galdera asko. Has gaitezen Behobia-Donostia lasterketarekin. Hasteko, zergatik eta nola hasi zen azaroan antolatzen. Lasterketaren koordinatzailea da Iñigo Etxeberria.
IÑIGO ETXEBERRIA KOORDINATZAILEA. Kirol hau egiteko ba garai onenak: udazkenean eta udako beroak pasata daudenean eta oraindik neguko hotz gordinenak iritsi gabe.
XS. (19)78ko urriaren 15ean, Donostiako maratoia egin zen lehen aldiz. Izan zuen arrakasta hura aprobetxatuz, berriz Behobiako lasterketa antolatzea erabaki zen. Maratoiaren joera hori Estatu Batuetatik etorri zen Europara; gainera, trantsizio-garaia zen eta, zentzu horretan, gauza asko hasi ziren garai hartan sortzen eta antolatzen. Tartean Donostiako lehen maratoia, esan bezala, eta haren babesean, Behobia-Donostia lasterketa. Baina lasterketa hau askoz ere lehenagotik ere hasi zen antolatzen, aurtengoa 55. edizioa da.
IE. Baina 1919tik 1963ra 14 edizio ospatu ziren bakarrik.
ME. 1979an berreskuratu zen berriz Behobiako lasterketa, maratoiaren arrakastari esker. Geroztik beti azaroan egin da, eta aurreko edizioak udaberrian egiten ziren; martxoan, Xabi, apirilean eta maiatzean.
XS. Bai, pentsa, gaur egun pentsaezina litzateke Behobia lasterketa bat martxoan, apirilean edo maiatzean egitea, baina hasieran halaxe zen eta, entzun dugun bezala, zenbat modalitate!, zenbat lasterketa-mota desberdin!: taldeka, erreleboka… Bueno, denetarik probatu dutela lasterketa horretan. Eta lehenbizikoa, gainera, aurten, Manu, ehun urte dira, ze 1919ko martxoaren 30ean egin zen lehen aldiz Behobia-Donostiako lasterketa
ME. Har dezagun orain G7a adibidetzat; udan, abuztuan egin den munduko goi-bilera. Ez da beti leku berean eta egun berean antolatzen den zerbait, baina urtero egiten da G7a, Xabi.
XS. Bai. Urtero egiten da, eta aurten saltsa handiak sortu ziren abuztuan edo agorrilean Biarritz eta inguruetan, Iparra eta Hegoa lotzen dituen muga-mugan ere bai. Batetik, kontragailurra, mobilizazioak eta abar –eta egiten den lekuan egiten dela ere, nagusitzen ari den joera bat da hori, ezta?, kontragailurrak edo manifestazioak antolatzea–, baina zer pentsatua ematen duena da data. Aurten datak eman du zer pentsatua. Zergatik abuztuaren hondarrean?, jakinda Biarritz edo Lapurdiko kostaldea joan-etorri handiko hiri eta herrigunea dela, Iker Elizalde, Hendaiako auzapezordea.
IKER ELIZALDE, HENDAIAKO AUZAPEZORDEA. Data ez zela batere egokia, jakinik momentu horretan sasoi betean girela (garela) Euskal Herrian, eta bereziki, kostaldean eta déjà (jada) jende anitz metatzen dela. Hori lehen hausnarketa eta esango nuke hor iragandako G7 hori [horrek] baieztatzen duela genituen hainbat kezka: bereziki, Miarritze herri hila izan delako egun horietan, eta beste hein batean, Hendaian ere izan dela horren ondorio eta, esango nuke, kostalde, kostalde osoan.
XS. Eta orduan zergatik hautatu dute aurtengoa abuztuan egitea? Ze aurreko urteetako goi-bilerak noiz egin diren begira aritu gara, eta otsailean, apirilean… Hauek ere udaberrian, ez? Udaberri-garai horretan: otsailean, apirilean, maiatzean eta ekainean egin izan dira.
IE. Zaila da hori erabaki zutenen buruetan sartzea. Baina baliteke haientzat momentu egokiena iza(i)tea, denboraldia lagun izango zelakoan eta abar, eta abar. Nik uste dela ere momentu bat markatzeko, eta esateko, “hemen gira (gara) eta guk erabakitzen dugu, eta ez bazarete kontent bost, bost axola.” Zeren gainera, ez bada egon hemengo lurraldearekin inongo hartu-emanik, horren, horren erabakitzeko. Ikusten da, nonbait, autoritarismo-ariketa bat.
ME. Xabi, datorren urtean G7a Estatu Batuetan eta apirilean egingo dute, ezta?
XS. Bai, ba berriz udaberri-girora itzuliko da.  

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 22, 2019
Number: 48969971
Source:
Dialect:
  • Lapurtera
Duration: 00:04:37
Number of visits: 930