Docutec Card

Kerman mintzalagun bila: Agintea

Telebistaren aurrean elkartu da lagunarekin Kerman. Borrokan hasiko da lagunarekin telebistaren agintea nork hartuko duen erabakitzeko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

  KERMAN: Epa, Kirmen! Zer ari zara ikusten? 
KIRMEN:.Mmm… Ezer ez… 
KERMAN: Ederki, orduan! 
KIRMEN: Aizu… Zertan ari zara? Nik neukan agintea!!!! 
KERMAN: Baina esan didazu ez zinela ezer ikusten ari. Gainera... Ikasten ari zara... Apunteak irakurri bitartean ezin duzu telebista ikustea... 
KIRMEN: Nik dakidala... Etxe honetan arau bat daukagu... Eta zein da arau hori, Kerman? 
KERMAN: Agintea daukanak aukeratzen du zer telebista kate ikusi. Ondoren heltzen direnek ezin dute agintea lapurtzea eta katea aldatzea... 
KIRMEN: Beraz...
KERMAN: Baina, Kirmen!!!! Azterketetan zaude... Eta ikasi gabe ezin duzu gainditzea!!!! 
KIRMEN: Niri telebistak kontzentratzen laguntzen dit... 
KERMAN: Hara bestea!!!! 
KERMAN: Orduan... Ezin dut agintea ukitzea... 
KIRMEN: Ez... 
KERMAN: Baina, apunteak bai!!!! 
KERMAN: Hara! Orain ezin duzu ikastea!!!! Zer egingo duzu? Zer egingo duzu?

AZALPENAK:
«Ezin duzu ikastea» eta «ezin duzu telebista ikustea» esaldiak okerrak dira. Ezin izan aditzarekin aditz partizipioa erabiliko dugu; horrenbestez, «ezin duzu ikasi» eta «ezin duzu telebista ikusi esango dugu».

KERMAN: Eta? Ez al dituzu apunteak behar? Sukaldean daude… Eta amak egindako sagar-tarta mahai gainean dago, goxo-goxoa. Mmmmm… 
KIRMEN: Ez didazu ziria sartuko. Ni hementxe geratuko naiz, eta ez dut agintea askatuko. 
KERMAN: Kirmen... Nik ondo ezagutzen zaitut... Afaltzeko ordua aspaldi joan zen, eta ez duzu mokadurik jan... Lehentxeago edo geroxeago jaikiko behar duzu zerbait jatera... Eta hemen egongo naiz ni, zuri agintea kentzeko prest!
KIRMEN: Ba, alfer-alferrik... Ez naiz jaikiko... 
KERMAN: Ez dakit ba nik... Ikusten dudanez, freskagarri pare bat edan duzu... Eta, ondorioz, komunera joango behar duzu... 
KIRMEN: Nahi bai zuk!!! Ez naiz jaikiko. Eta isil zaitez behingoz! Ez didazu-eta telebista entzuten uzten!!!! 
KERMAN: Ba... telebistaren bolumena igoko behar duzu... Ze, nik ez daukat isiltzeko asmorik!!!!! Ez naiz isilduko, ez naiz isilduko... 
KIRMEN: Kerman, hori azpijokoa da!!!! Hori ez dago egiterik... Zerbaitetarako sinatu genuen Etxeko Telebista Erabiltzeko Araudia!!! Horrelako arazoak saihesteko!!! 
KERMAN: Hala da, bai... Zuk arrazoi... 
KIRMEN: Eskerrak!!!!! Ea, ba, telebista bake santuan ikusten dugun... 
KERMAN: Baina... Araudia aldatuko behar dugu!!!! Nik ez daukat isiltzeko asmorik!!!! “Isil-isilik dago, kaia barrenean...”
KIRMEN: Kermaaaaaaaaaaaaan!!!!!

AZALPENAK:
Behar izan aditza erabiltzen dugunean, aspektuaren marka behar aditzak hartuko du. «Araudia aldatu beharko dugu» edota «geroxeago jaiki beharko duzu» esango dugu. Txartzat emango ditugu, horrenbestez, «araudia aldatuko behar dugu» edota «geroxeago jaikiko behar duzu» esaldiak.

KERMAN: Kirmen, onar ezazu… Ezin duzu gehiago aguantatu… Pixagurak lehertzen zaude… Komunera joan beharko duzu… 
KIRMEN: Ezetz, ezetz eta ezetz!!!!!!
KERMAN: Hara!!! Niagarako ur-jauziak... Bai ederrak!!!! Egunen batean joan beharko dugu... Nik aurten ezin dut oporrik hartu... Baina agian datorren urtean... Begira, begira... Ura goian behean... Pssssssss... Komunera joan beharko duzu, e, Kirmen??? 
KIRMEN: Kerman!!!!! Ez zara zintzo jokatzen ari. Hara! Akabo ur-jauziei buruzko dokumentala!
KERMAN: Hara!!!!! Sukaldaritza saioa!!!!! Zeinen bisigu ederra!!!! Hori da hori itxura!!!!! A zer begiak...
KERMAN: Afaltzeko ordua aspaldi pasatu zen... Zerbait jan beharko duzu, ezta Kirmen? Afaldu gabe ezin zara ohera joan... 
KIRMEN: Ez naiz ohera joango!!! Kito!!!! Eta akabo sukaldaritza saio zikin hori!!! 
KERMAN: Hara!!!! Uholdeak Indian!!!! Hori da txikizioa!!!!
KIRMEN: Ez da posible!!!! Beste kate bat, beste kate bat!!!!  
KERMAN: Hara!!!! Anaia Nagusia!!!! Komunean daude berriro... Antza denez, sekulako arazoak dituzte kamera aurrean txiza egiteko... Ezin dute txiza egin... 
KIRMEN: Akabo Anaia Nagusia ere!!! 
KERMAN: Azkenean!!!!!! Natura edo Gizartea!!!! Nire telesail kuttuna!!!!! 

AZALPENAK 
Telebista aurrean sesioan ikusi ditugu gaur bi anaiak.
 EZIN IZAN aditzarekin partizipioa erabiltzen dela ikusi dugu gaur. «Ezin duzu ikasi» eta «ezin duzu gehiago aguantatu» esango dugu. Txartzat emango ditugu «ezin duzu ikastea», «ezin duzu gehiago aguantatzea» eta tankerakoak.
Bestalde, BEHAR IZAN aditzarekin aspektuaren marka BEHAR hitzak hartzen duela gogorarazi dizuegu.
«Zerbait jan beharko duzu» esango dugu, eta ez «zerbait jango behar duzu».
Hori gaur ikusitakoa, lagunok. Zuek, betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment