Docutec Card

Zertarako balio dute zebren marrek?

Zer koloretakoak dira zebrak: beltzak marra zuriekin?, ala zuriak marra beltzekin? Euskal Telebistako bideo honetan azalduko dizkigu Ana Galarraga adituak hainbat kontu zebren inguruan.

Eta beste misterio bat: zergatik ote dituzte zebrek marra horiek gorputzean? Gai horren erantzuna aurkitu du ikertzaile-talde batek behiekin egindako esperimentu batean. Horren guztiaren berri emango digu Ana Galarragak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ILASKI SERRANO AURKEZLEA. Baina ikerketa berezi bat. Musikalki ibili gara… Anariren [abeslaria] Zebrak lagunduko digu bidean?
ANA GALARRAGA ADITUA. Ados. Bai, bueno. Zebrak beti izan dira oso erakargarriak eta, baita ere, misteriotsuak beren marrengatik. Hain dira bereziak, ezta? Hor urteetan ikertu dute adibidez zer ote diren zebrak: beltzak berez eta marra zuridunak ala zuriak marra belzdunak?
IS. Ez, ez eman erantzunik.
AG. Ez dut esango.
IS. Pentsa! Zuriak edo beltzak? Ez dakigu. Ez dakigu. Zuriak edo beltzak dira? Zuriak…
AG. Beltzak dira.
IS. Beltzak.
AG. Bi aukera zeuden eta…
IS. Beltzak dira marra zuriekin…
AG. Hori da. Hori da. Enbrioi-fasean daudenean, feto direnean, artean beltzak dira, eta gero jada, jaiotzen direnean badauzkate marra zuriak eta zahartzean ere joaten dira marra zuri horiek galtzen. Orduan esan dezakegu, hondoan, berez beltzak direla eta gainetik dauzkatela marra zuri horiek. Bale, hori badakigu. Baina zertarako? Zergatik eboluzioak bultzatu ditu marra zuri horiek sortzera? Hori beste galdera bat da. Eta hor hipotesi bat baino gehiago aztertu izan dute. Bat adibidez kamuflatzeko lagungarria izan daitekeela. Beste bat ba beroari aurre egiteko; kontuan izanda non bizi diren zebrak oso hipotesi logikoa da. Eta hirugarren hipotesi bat zen ba horrela intsektuak despistatu edo nolabait intsektuak uxatu egiten zituztela, edo ez zirela hain erakargarriak intsektuentzako. Eta azken hipotesi hau probatzeko, ikerketa bat diseinatu dute japoniar batzuek –ez dakit zergatik diren japoniarrak, baina hala dira– eta egin duten ikerketa ba behiekin izan da, eta ikusi dute. Ba hartu dituzte behiak, behi txuriak eta margotu dituzte beltzez, zebrak balira bezala, zebrek izaten duten itxura berdina izan dezaten -ez hola marra edozein moduz, baizik eta gutxi gorabehera patroi horri jarraituta- ikusteko pinturak ez daukala eraginik, edo baldin badauka denei berdin eragiteko. Gero behi beltzak hartu dituzte…
IS. Ikusten gabiltzanak, behi beltzak eta marra zuri horiek egin.
AG. Eta pintura beltzarekin berdin margotu dituzte. Eta gero utzi dituzte beste behi batzuk margotu gabe. Eta jarri dizkiete kamerak ikusteko eltxoek eta nola jokatzen zuten eta ea behiak ere mugitzen ote ziren uxatzeko intsektuak, adibidez, buztanarekin kolpeak jota, edo zerbaiten kontra azkura eginda, edo ezkutatuta edo mugituz. Eta orduan, mugimenduak ere neurtu dituzte. Eta hara non frogatu duten ba egia dela, margotutako, zebren itxuraz margotutako behiek askoz ziztada gutxiago jasan zituzten, erdia baino gutxiago, eta mugimenduak ere askoz gutxiago egin behar izan zituzten, askoz lasaiago bizi izan ziren tarte horretan. Horrek esan nahi du horien haragia hobea dela, eta gainera, eltxoen bidez transmititzen diren gaixotasunak ere ba askoz gutxiago jasango dituztela. Ba frogatu dute ba zebrei ere balioko diela horretarako eta beraz, ez da inolako txorakeria horrelako larruazala izatea.
Are urrutirago joan dira, eta proposatu dute intsektiziden ordez margotzea behiak. Ba intsektizidaren aurrean, azkenean, bi eratako kalteak egoten dira. Batetik, intsektuak berak erresistente bihurtzen dira eta ez dute ezertarako balio: ez bakarrik behiei ez kalte egiteko, guri ere helduko ligukete, jada intsektizidek ez dute ezertarako balio; eta bestetik, ingurumenerako ere kaltegarriak dira. Orduan orain ari dira aztertzen nola lortu horrelako margo bat, toxikoa izango ez dena behientzako eta iraungo duena eltxoen sasoi osoa, hiruzpalau hilabete. Eta horretan dabiltza.  

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 18, 2019
Number: 48851326
Source:
Duration: 00:03:59
Number of visits: 880