Docutec Card

Xabier Amuriza saritua

Xabier Amurizak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona saria. Epaimahaiak adierazi du, tradiziotik modernitatera jauzia emanez, Amuriza bertsolaritzak azken urteotan izan duen loraldiaren protagonista dela.

Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egin duten pertsonei aitorpena egiteko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

XABIER USABIAGA ESATARIA. Xabier Amurizak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona saria. Epaimahaiak adierazi du tradiziotik modernitatera jauzia emanaz, Amuriza bertsolaritzak azken urteotan izan duen loraldiaren protagonista izan dela. Bertsolaritzatik harago, literatura- eta musika-alorrean ere ibilbide emankorra aitortzen dio epaimahaiak. Gaur jakinarazi dute berria, eta bertsolari etxanotarrak, nola ez, pozez hartu du merezimendua.   
XABIER AMURIZA BERTSOLARIA. Hau ez da izan borroka baten ondorio; ez dut ezertan lehiatu behar; sari bat etorri zait. Horrek izugarrizko poza ematen dit egin didaten aitortzagatik, erakutsi didaten kariñoagatik. Eta gero, ba, jendeak zorionduko nau eta hartuko dudan kariño horrengatik. Ni orain ba batez ere sentimendu horietatik bizi naiz eta bizi nahi dut.

Interesatzen zaizu

  • Neska bat leku inposiblean

    Neska bat leku inposiblean

    Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak frankismo garaian Zamorako zenbait apaizek kartzelan emandako egunak azaltzen ditu eleberri honetan. 19 apaiz euskaldun handik ihes egiteko zorian izan ziren. Ez zuten lortu! Baina nobelan bestelakoa izango da emaitza, idazleak asmatutako neska batek lagundu baitie apaizei.

    Neska bat leku inposiblean
  • Amuriza, agur plazako bertsolaritzari

    Amuriza, agur plazako bertsolaritzari

    Xabier Amurizak Faktoriako asteroko tartea baliatu du bere agurraren berri emateko: "75 urte betetzen ditut gaur eta momentuak noizbait etorri behar zuen; plazako bertsolaritza utziko dut. Aurrerantzean, lan literarioarekin jarraituko dut".

    Amuriza, agur plazako bertsolaritzari
  • Xabier Amuriza:

    Xabier Amuriza: "Orain gehiago naiz idazle bertsolari baino"

    Plazarik plaza bertsotan, bertsogintzari buruzko liburuak idazten, komunikabideetan kolaboratzaile, kantarientzako letrak egiten edo kantuan laguntzen ere bai. Hainbat arlo jorratu ditu Xabier Amurizak orain 67 urte Etxanon (Zornotzan) jaio zenetik, aspaldian Berrizen bizi bada ere. Esperientzia asko pilatu dituen gizona da. Abade izan zen lehenengo, kartzelan egin zituen hainbat urte, abadetza laga eta gerora bertsogintzaren aro modernoaren mugarria ipini zuen, Euskal Herriko Txapelketa birritan irabazita. Baina orain idazten dihardu buru-belarri, idazle da bertsolari baino gehiago. "Joan ziren" izeneko zikloko bigarren liburua kaleratu du "Orain ezin naiz hil" izenburupean, baina inprimatu eta liburu formatua eman beharrean, interneten eskegi du http://www.amurizablogxabier.com/ helbidean.

    Xabier Amuriza: "Orain gehiago naiz idazle bertsolari baino"
 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 18, 2019
Number: 48846131
Source:
Duration: 00:00:48
Number of visits: 300