Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Antzerkia

Antzerkira joatekotan daude Kerman eta bere laguna, baina nahastu egin dira eta biok erosi dituzte sarrerak, beraz  orain soberan dituzten sarrerekin zer egin erabaki ezinik dabiltza.
Kontsonantean amaitzen diren hitzak deklinatzean ohikoa den akatsak aztertuko dugu eta gaztelaniaz generoa gramatikala duten hitzen euskarazko erabilera okerra ikusiko dugu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Transkripzioa. Kermanen antzerkia

 

ERRUBEN: Aupa, Kerman!!! Hau ezustea!!!! Oraintxe bertan erosi ditut ostiraleko antzezlana sarrerak!!!!! Ondo, ezta?????!!!! 
KERMAN: Baaaaai… Primeraaaaaan… 
ERRUBEN: Zuk ere erosi dituzu?
KERMAN: Bai, noski! Horretan geratu ginen astelehenean!!! 
ERRUBEN: Ez... Nik ulertu nizun... 
KERMAN: Argi dago ez zenuela tutik ere ulertu. Eta irailean ere gauza bera gertatu zitzaigun... 
ERRUBEN: Aurrekoan ni nahastu nintzen, baina uztailean, zu zeu. 
KERMAN: Uztailan?! Ni nahastu?! Ez horixe... 
ERRUBEN: Eman sarrerak amari. Aprobetxatuko dituzte... 
KERMAN: Amak ezin du Basaurira etorri. Ospitalan dago!!! Izeba Karmeni ebakuntza egin diote izterran!!!! 
ERRUBEN: Ba datozela Kirmen eta Mikel Pablo!!! 
KERMAN: Horiekin?!!! Antzerkira?!!! Aukeran, nahiago dut ebakuntza neuri egitea!!!!!  
ERRUBEN:  Ebakuntza? Buruan egin beharko dizute, kaskagogor halakoa!!!!
 
AZALPENAK:
Uztail, izter eta astelehen dira hitzak. Hori dela eta, uztailean, izterrean eta astelehenean esango dugu. Baztertu egingo ditugu, beraz, uztailan, izterran eta astelehenan.
 
KERMAN: Tira, ez haserretu… Galdetuko diet Kirmeni eta Mikel Pablori… Baina ez dut uste antzezlan hau gustatuko zaienik… Oso klasika da... 
ERRUBEN: Klasikoa??? Nik irakurri dudanez, antzerki esperimentala da, berrizalea 
KERMAN: Berrizalea? Mesedez, Erruben, ez egin galdera erretorikarik... Obra hori aurreko mendean izango zen modernoa... Gure amari gustatuko zitzaion... Antzezlan erromantikak gustatzen baitzaizkio... 
ERRUBEN: Erromantikoak? Ez dut uste, nahiko garratza omen da... Agian, erotikoa... Baina erromantikoa... 
KERMAN: Zer diozu? Obra erotika dela???? XIX. mendeko obra da eta!!! Nola izango da ba erotikoa???? Mesedez! Jakin al daiteke nola irakurtzen dituzun sinopsiak?! 
ERRUBEN: Hara, Kerman… 
KERMAN: Baina, baina… Zer obra da hau?? 
ERRUBEN: Wolfgang Hubblisch-en azken lana da!!! Berlinen estreinatua eta kristoren  arrakasta izandakoa
KERMAN: Arrakasta? Non estreinatu zuten, ukuiluren batean? Eskerrak ez dizkiodan sarrerak amari eman!!! Histerika jarriko zen!
 
AZALPENAK:
Gogoratu euskaraz ez dagoela genero gramatikalik. Horrenbestez, erotika, histerika eta erromantika adjektiboak ez dira zuzenak. Horien tokian, erotiko, histeriko eta erromantiko esango dugu.
 
KERMAN: Benetan, Erruben… Burua galdu duzu, erabat... Nola bidaliko dut gure ama antzezlan erotiko bat ikustera... Horrelako bat ikusi eta ospitalean bukatuko luke bihotzekoak jota!!!! 
ERRUBEN: Ez zait niri iruditzen zuen ama hain erraz aztoratuko denik... 
KERMAN: Gure ama oso delikatua da, guztiz erromantikoa... 
ERRUBEN: Erromantikoa? Nik ez diot tankera hori hartzen... 
KERMAN: Gainera oso emakume klasikoa da... 
ERRUBEN: Horretan ez dizut kontra egingo... 
KERMAN: Eta izeba Karmen, tankerakoa… Orain larri dabil, izterrean egin dioten ebakuntza dela eta… Ostiralean lore sorta bat bidali nion... Eta negar zotinka deitu zidan eskerrak emateko. 
ERRUBEN: Tira... Emazkiezu antzezlan klasikoaren sarrerak! On egingo die apur bat ateratzeak. Eta izeba  kotxean ekarri!
KERMAN: Ideia bikaina!!!!!! Oraintxe deituko diot!!!! 
KERMAN: Ama... Antzerkira etorri nahi duzu? Bai... Basauriko Sozial antzokira... Obra klasiko bat da... Zer? Nola? Zuk Wolfgang Hubblisch-en antzezlan berria ikusi nahi duzula?!!!!!! Bai... Sekulako arrakasta izan omen zuen Berlinen, bai... 
 
AZALPENAK:
A zer nolako kontuak kontatu dizkigun Kermanek gaur Basauri aldean! Ikusi dugunez, uztail, izter, ostegun eta beste hainbat izenek ez dute A itsatsirik. Horrenbestez, deklinatzerakoan, «uztailean», «izterrean» eta «ostegunean» esango dugu, eta ez «uztailan», «izterran» edota «ostegunan».
Bestalde, erotika, histerika eta erromantika hitzak euskaraz txartzat emango ditugu, ez baitago genero gramatikalik. Horrenbestez, «antzezlan erotikoa», «emakume histerikoa» eta «film erromantikoa» esango dugu.
Hori gaur ikasitakoa. Zuek ere Kermanek bezalaxe: honekin edo harekin, baina egin!

 

Interesatzen zaizu

  • Molière

    Molière

    Gaurko egunez, 1673. urtean, Molière El enfermo imaginario antzezlana eszenifikatzen ari zen bitartean hil zen. Molière (Jean-Baptiste Poquelin; Paris, 1622 - 1673. Dramaturgoa eta aktorea; frantziarra. Saltzaile-familia aberats eta burges batean jaio zen. 10 urte zituenean galdu zuen ama. Orleans-eko Zuzenbide-fakultatean lizentziatu zen (1642).

    Molière
  • Kermanen antzerkia

    Kermanen antzerkia

    Kerman eta Erruben antzezlana ikusteko geratu dira, baina sarrera gehiegi erosi dituzte, eta orain, bi soberan dituzte. Norbait gonbidatu beharko dute...

    Kermanen antzerkia
 
 

Comments
Login for comment