Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Idazle

Kerman Erriberrin dabil bere idazlanerako datu bila. Hango gaztelu eta etxe zaharrak ikusi ditu.
Ezezko esaldien ordena  nola den eta bezala/bezalakoa  ondo bereizten ikasiko du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Transkripzioa. Kerman idazle

KERMAN: Aitor, Aitor… Hau al da Erriberriko etxerik zaharrena?
AITOR: Nik zer dakit, Kerman! Litekeena da! Dena den, so berria ez du ematen, baina  oso dotorea...
KERMAN: Erriberriko etxe guztiak dira dotoreak, ez egiten dut zalantzarik... Baina etxe zaharrena behar dut nik! Armarri hau zer mendetakoa da?
AITOR: Arrastorik ere ez, Kerman...
KERMAN: Baina, baina Aitor! Zuk ez ematen duzu Erriberrikoa...
AITOR: Baina, Kerman, zu Erriberrira lagunak ikustera etorri zara edo historia ikastera...
KERMAN: Aitor... Ez esango dizut gezurrik... Liburu bat idazten hasi naiz... Idazle egingo naiz orain!
AITOR:  Zu idazle? Ozta-ozta dakizu idazten eta!
KERMAN: Ozta-ozta ez! Astero-astero egiten ditut nik idazlanak euskaltegian! Ez egiten dut inoiz hutsik!
AITOR: Idazlanak ondo egitea gauza bat da. Baina idazle ona izatea... Hori beste kontu bat da...
KERMAN: Aitor, zu ere irakaslea zara... Jakin beharko zenuke idazle onak topatzen...
AITOR: Bai... Baina normalean idazle kaskarrak baino ez ditut topatzen...  

AZALPENAK:
Gogoratu ez eta aditz laguntzailea beti elkarren ondoan ipini behar ditugula. “Ez dizut gezurrik esango”. “Ez dut zalantzarik egiten”. “Zuk ez duzu Erriberrikoa ematen”.


KERMAN: Aitor, garai batean, Erriberrin, nola ziren jauntxoen etxeak?
AITOR: Auskalo, Kerman!
KERMAN: Aitor, eta XV. mendean hemen egiten zuten ardoa, nola zen? Hau bezala? Beltza?  
AITOR: Benetan, Kerman... Zergatik girotu nahi duzu liburua Erriberrin? Girotu gaur egun, eta Algortan!
KERMAN: XXI. mendean? Algortan? Baina, nori interesatzen zaizkio horrelako liburuak? Nolako liburuak gustatzen zaizkizu zuri, Aitor?
AITOR: Ba, niri, ondo idatzitakoak, Kerman...
KERMAN: Bai, baina... Nola dira liburu-dendetan gehien saltzen diren liburuak?
AITOR: Ba, ez dakit. Ikerketa egin beharko duzu, Kerman
KERMAN: Ba... Liburu historikoak! Horrexegatik... Nik liburu bat idatzi nahi dut, baina Toti Martinez de Lezearena bezala!
AITOR: Zer liburu? Liburu asko idatzi ditu eta.  
KERMAN: Ikusten? Liburu horiek barra-barra saltzen dira! Nik pentsatu dut izenburua dagoeneko: Harribitxiak eskumuturrerako…
AITOR: Isiltzen ez bazara, eskumuturrekoa ez, baina muturrekoa emango dizut, ederra, bai.

AZALPENAK:
Ez nahastu nola eta nolakoa. Nola aldagaitza da; nolakoa, berriz, deklinatu egiten da. «Nolakoa zen ardoa? Beltza, garai batekoa bezalakoa.» «Nola egiten dute ardoa? Garai batean bezala.»


AITOR: Zer zabiltza, Kerman?
KERMAN: Nire sinadura! Nola gustatzen zaizu, abizenarekin ala gabe? Eta nolako idazkera duzu nahiago? Ulertzen dena ala ulertzen ez dena?
AITOR: Nolaaaaaa?
KERMAN: Erabaki dut! Ulertzen ez dena. Nire medikuarena bezalakoa!
AITOR: Baina, Kerman, zer bolada daramazu sinadurekin?
KERMAN: Aurrerantzean idazle garrantzitsua izango naiz! Autografo mordoa sinatu beharko dut!!!
AITOR: Kerman, benetan... Burua galtzen ari zara...
KERMAN: Hobe horrela! Idazle handi guztiek bezala, misterio kutsua izango dut!!!! Inork ez du jakingo nongoa naizen... Ezta nire itxura nolakoa den ere...
AITOR: Kerman, benetan, gogaikarri zaude, ni banoa...
KERMAN: Aitor... Ez zaitez joan!!!! Idazle handi guztiek bezala, laguntzailea beharko dut nik ere... Eta zu irakaslea zara... Ondo idazten duzu... Eta ederki menderatzen duzu Nafarroako historia! Totiri Araba utziko diogu, bera Gasteizkoa da eta... Eta geu  izango gara Nafarroako erregeak, e! Aitor, Aitor!

AZALPENAK:
EZ eta aditz laguntzailea elkarren ondoan ipiniko ditugu beti. “Ez dizut gezurrik esango”. “Ez zaitez joan”. “Zuk ez duzu Erriberrikoa ematen”.
Bestalde, NOLA eta NOLAKOA nahastu ditu Kermanek. Nola aldagaitza da. “Nola egiten dute ardoa? Garai batean bezala”. Nolakoa, berriz, deklinatu egiten da. “Nolakoa zen idazkera? Medikuena bezalakoa”.
Hori gaur Erriberri aldean ikusitakoa. Badakizue zuek ere, lagunok. Honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment