Docutec CardNon dago garagardoaren jatorria?Garagardoa da munduan gehien kontsumitzen den edarietako bat, eta baita zaharrenetakoa ere. Oso antzinatik kontsumitzen da edari preziatu hau.
Erreportaje honetan edari honen historiaren hainbat datu eta bitxikeria ezagutuko dituzu. BIdeo-erreportaje osoa hemen duzu entzungai. Transcription:[+] Transcription:[-] AURKEZLEA.- Garagardoa asmatu zuenak pertsona jakintsua izan behar zuela esan zuen Platonek. Baina ez dago argi nork eta noiz aurkitu zuen. Non bai, gutxi gorabehera: ekialde hurbilean hasi ziren egiten eta edaten. Greziarrek nahiago zuten ardoa, garagardoa baino. Txinan arta txikiarekin eta arrozarekin egiten zen eta erromatarrei zor diegu “zerbeza” izena, “zerebizia” deitzen zioten garagardoari, Zeres jainkosaren omenez. Garagardoaren eta erlijioaren arteko lotura beraz aspaldikoa da. Europan erlijio-ordenek XIII. mendera arte kontrolatu zuten negozioa. Lupulua iritsi zenean, ordea, garagardoa monasterioetatik atera zen, luzaroago kontserbatzen zen, eta horrela errazago egiten eta banatzen zuten. Interesatzen zaizu
![]() |