Docutec Card

Kutsadura akustikoa bazter guztietan

Zarataz inguratuta bizi gara: telefono mugikorretik hizketan ari den jendea nonahi, klaxonen soinua, musika denek entzuteko moduan jartzen duten pertsonak.... Adibide ugari ditugu, eta horiek sortzen duten kutsadura akustikoaz hitz egin digute Olatz Aiertzak eta Paul Lizarribarrek.

Olatz Aiertzak eta Paul Lizarribarrek beraien esperientzia kontatu digute: zaratak zein egoeratan traba egiten dien, zein jarrera hartzen duten eta abar.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zer da kutsadura akustikoa?
Olatz Aiertza: Niretzako kutsadura akustikoa bueno, ba, gizakiari gure jardueratan ba molestatzen edo agobiatzen (nekatzen) gaituen soinu horri deituko genioke. Niri hala iruditzen zait. Adibidez, ba zu autobusean zoaz, eta, aldamenekoa, zure ondokoa ari baldin bada telefonoz hitz egiten, baina telefonoz igual pixka bat altu hitz egiten ari baldin bada, molestatu egiten digu; edo aldamenekoari hitz egiten ari baldin bada eta altu hitz egiten ari bada, molestatu egiten digu, ezta? Autobusean edo edozein toki publikotan…
Paul Lizarribar: Kutsadura akustikoa pentsatzen dut dela zarata, zarata gogaikarria, ez? Hau da, molestatzen duena, jendeari kalte egiten diona, batzuetan osasunean ere kalte egiten duena, ez dakit, nik horri deitzen diot, zarata, gehiegizko zaratari.

2. Inoiz espazio publikoan inbaditua sentitu zara ondokoak zarata atera duelako?
Olatz Aiertza: Bai, molestatu izan dit nire aldamenekoa(k) telefonoz altu hitz egiteak, iruditzen zait, edukazio (heziketa) falta delako (dela), pixka bat bolumena jaitsi egin behar delako eta errespetatu egin behar delako inguruan dagoen jendea ere bai… Niri iruditzen zait, ba igual, anbulatorioan edo ospitale batean, gainera, ospitale batean ikusten ditugula kartelak isilik ibili behar dela, eta jendeak ez du batere ezer errespetatzen… Eta telefonoz hitz egiten du jendeak bolumen normal(arekin), kalean egongo balitzake (balitz) bezala, eta, ba iruditzen zait ba hori, edukazio (heziketa) falta dela, eta pixka bat bolumena jaitsi egin beharko litzatekeela.
Paul Lizarribar: Bai, bai, gertatu izan zait, ez? Agian, autobusean sartu eta igual bidaia laburretan hainbeste ez, edo hiri barnean egiten diren bidaietan, ez dut hainbeste nabaritu. Baina agian bidaia luzexeago batean edo agian atzeko eserlekuan, norbait ordubetez telefonoz oso bolumen altuan hitz egiten; edo musika aurikularretan jarri beharrean, musika aurikularrik gabe entzuten; eta beste hainbat, ez? Edo itxaron-gelatan (itxarote-gelatan) badago jendea elkarrekin hitz egiten hasten direna (dena) eta bolumen altuan, eta, agian egora, zu, egoera ez da onena, zu agian ari zarelako, ez dakit, urduri zaudelako edo lasai nahi duzulako egon…

3. Noizbait norbaiti zerbait esan diozu?
Olatz Aiertza: Ez, ez diot inorri ezer esan.
Paul Lizarribar: Bai, bai, bai, ikusi dut behin baino gehiagotan norbaitek beste bati esan diola ba hori, ez? Baxuago hitz egiteko edo aurikularrak jartzeko… Eta nik ere, agian noiz edo noiz esan diot norbaiti, bai, bai…

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 3, 2019
Number: 48157408
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:08
Number of visits: 577