Docutec Card

Banka elektronikoan izango diren aldaketak

Internet bidezko erosketak egitea, bankuetako eragiketak online egitea… etengabe ari dira ugaritzen. Irailaren 14tik aurrera, eragiketa horiek egitean hainbat aldaketa antzemango ditugu.

Indarrean sartu den Payment Services izeneko zuzentarauaren bidez hainbat neurri sartuko dira indarrean; adibidez, banketxe guztiek derrigor utzi beharko dute beste banku batetik bezero baten mugimenduak ikusten. Urko Zurutuza eta Egoitz Gonzalez blogariek aztertu dituzte kontsumitzaileari neurri berri horiek ekarriko diotena, eta baita Bnext txartelaren zenbait abantaila ere. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

EITBko web atariko bideo honetan dituzu xehetasun gehiago.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

NAGORE TELLERIA.- Gaur txartelak eguneratuko ditugu atzerrira joateko.
UNAI URREAGA.- Bai. Oporrak prestatzen ariko direlako gure entzule asko, eta atzerrira goazenerako lagungarriak izan litezke gehienok ezagutzen ez ditugun kreditu-txartel jakin batzuk, Urko. Lehenengoa Bnext izeneko, izeneko bat, ezta? Hau zuk erabili izan duzu, erabiltzen duzu…
URKO ZURUTUZA.- Bai. Europara n(ih)oanean, tabernetara. Taberna guztiek bere kobratzeko makina daukate, txartelarekin kobratzeko makina. Orduan, gainera, badaukate helburu estrategiko bat ez dakit zenbat urterako diru gabe ibiltzeko. Dena elektronikoan, ez? Eta hori da lehenengo, nire lehen aldarrikapena.
NAGORE.- Bai.
URKO.- Nahiko nuke horrela ibili ere bai. Bueno, ba gauzak txartelarekin pagatzea. Bueno, Bnext da txartel hau. Oso ondo dator bidaiatzeko. Gehienbat Bnext-en, nolabait, diru-zorro bat daramagulako. Guk ingresu bat egiten dugu. Ez da papeleorik behar Bnext-eko hau martxan jartzeko, eta gainera txartela etxera bidaltzen digute, eta ja diru-zorro hori bete egin dezakegu. Eta hortik(an) erabili. Zer dauka, gainera, ona? Ba honek erabiltzen dugun diru guztiaren interesa berriz bueltan ematen digula. Hartzen dut txartel hau, lehenengo,  ikusten dudan lehenengo kajeroan (kutxazainean) sartu, dirua atera. Eta kajero (kutxazain) horrek kobratzen didan interes eta ez dakit zer guzti hori, bueltan ematen dit. Beraz, dirua, gordinean ematen dit. Nik eskatu dudan dirua.
UNAI.- Eta Egoitz, honi lotuta, online bankari edo begiratu nahi diozu.
EGOITZ.- Bai. Beno, badaude online, online bankuak, hau da, ofizinak ez dituzten bankuak, eta egin behar duzun gauza bakarra banku horretan kontu bat irekitzeko da, aplikazioa instalatu. Eta aplikazioak, aplikazioak eskaintzen dizkizuen pausuak jarraitu. Zure DNIaren (NANaren) argazkia bidali behar duzu, zure izen-abizenak eta hor bai, IBAN kontua daukazu. Eta jasoko duzu doan txartel bat Bnext-en antzekoa baina desberdintasun batzuk ditu. Ze desberdintasun? Ba debito-txartel bat da. Eta baita ere kanpoan, kanpoan ordaintzen badugu kobratzen digute diru-aldaketa horretan, portzentaia (portzentaje) gutxiago bat kobratzen digute, baina kobratzen digute. Eta baita ere uzten digu ateratzen doan, komisiorik gabe, hiru hilabetean hiru alditan kajeroetatik (kutxazainetatik). Kontra? Ez daukala ofizinarik. Hau da, banku arrunt batean ofizinara goaz…
UNAI.- Bai. Erabiltzaileei arreta eman behar zaie…
NAGORE.- Linbo moduko bat ere badago, ez?  Bai. Zintzilik geratzearen mamutxo hori.
EGOITZ.- Bai. Beraz, nik banku hauek ondo ikusten ditut nahi badugu eduki pixka bat, dirutxo gutxi bat aurreztuta, edo oporretarako 500 eurotxo edo bueno…
NAGORE.- Bankuei buruz ari gara, eta badator aldaketa bat, ezta Unai, honekin lotuta?
UNAI.- Bai. Irailean indarrean sartuko da Payment Servicies izeneko zuzentaraua. Eta ea Urkok argi pixka bat egiten digun. Hitz gutxitan esanda kontua zer litzateke? Banketxe guztiek derrigor utzi beharko dutela beste banku batetik bezero baten mugimenduak ikusten. Nola, nola azalduko genuke hau?
URKO.- Beste gauzen artean bai. Ez da bakarrik hori, baizik eta berez konpetentzia asko indartu eta, eta handitu nahi dute. Esango nuke, orain arte eta urte askotan bankuak ibili dira lasai-lasai bizitzen eta ondo bizitzen, gainera. Bueno, direktiba honekin azkenean, edo konpetentzia handitu, segurtasuna edo, bueno, ordainketen segurtasuna handitu, kontsumidorearen protekzio (kontsumitzailearen babes) handi bat eta Europa-mailan edozein modutan ordainketak egiteko ahalbideratzea. Bale?
Eta gero innobazioa (berrikuntza) ere ba sustatu. Beraz, hainbat gauza dauzka, baina horien artean bai da bat zuk aipatu duzuna, Unai, hau da, irailerako banku guztiek prest egon behar dute beste hirugarren banku batek nahi baldin badu erabiltzailearen, bueno, usuario, eta pasahitzarekin sartu eta mugimendu guztiak ateratzeko, baina ez bakarrik mugimenduak, baizik eta ere posible izan beharko dute ba, adibidez, nire bankutik beste banku batean operazioak egitea: dena zentralizatuko genuke, eta hor dago borroka handiena.
NAGORE.- Eta honek ez al du ekarriko dobleko lata (erretolika bikoitza) emango digutela: “beste banku honetan dituzu diruak, gainera, nik ikusi egiten dut. Geratu zaitez gurekin! Hau emango dizugu”.
URKO.- Bai, noski! Eta hori guretzako igual hobeago izango da, ez? Konpetentzia…
UNAI.- Eskaintza hobeak egingo dizkigutelako.
URKO.- …eskaintza hobeak izango ditugu. Orduan konpetentzia handitu eta guretzako hobeto, beste prezio batzuk lortzen ditugulako gutxienez.             

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Sep 23, 2019
Number: 47858885
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:08
Number of visits: 1027