Docutec Card

Jolasa eta askatasuna erdigunean dituen eskola

Landabaso eskola ohiko hezkuntza-sisteman homologatuta dagoen arren, oso bestelako pedagogia-metodologiarekin ari da lanean.

Zallako Herrera auzoan dago Landabaso eskola aktiboa eta laugarren ikasturtea hasi berri dute jolasa eta mugimendu librea oinarri dituen eskola honetan. Teknologiaren presentzia oso neurtuta dago, eta garrantzia handia ematen diote pertsonen arteko harremanei. Bertako  “bidelaguna” den Andoni Vallek azaldu dizkigu bertako beste hainbat xehetasun.

Elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezu.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE ARTOLA.- Ikasturtea estreinatu eta heziketa-eredu desberdinen inguruko eztabaida hastea ia batera etortzen dira. Lehen aurreratu dizuegu gaur eskolara ginela joatekoak, ohiko hezkuntza-sisteman homologatuta, baina oso eredu desberdina jarraituz antolatutako eskola batera. Enkarterrietan dago, Zallako Herrera auzoan. Laugarren ikasturtea du, 2019-2020 hau. Landabaso eskola aktiboa ezagutu nahi dugu. Andoni Valle eskolako bidelagunak gidatu gaitu. 
ANDONI VALLE.- Egun on.
UME BAT.- Egun on
ANDONI VALLE.- Egun on Maider. Egun on… Egiten dituzte taldeak gauzak sortzeko kanpoko aldean. Ditugu kristoren enborrak eta haiek mugitu dituzte, haien kabuz. Sortu dute mugitzeko modu bat. Eta ba, beno, hemen adibidez ikusten dugu daukatela tatuaje-denda bat, tatuaje-denda hori ba beno, harriak birrintzea egiten dute, adreiluen harri gorri horiek birrintzen dituzte, eta ateratzen den hauts horrekin haiek esaten diote tatuajeak egiten dizkiotela eta… Denda daukate: beno ematen badidazu arrain txiki bat egiten(egingo) dizut tatuaje txiki bat.
Guretzat jolasa da ikasteko bide oso garrantzitsua. Horren bitartez, jolasean dago emozioa sartuta, interesa. Eta jolas horren bitartez umeek bilatzen dute haien interesekoa eta jolas horretatik ateratzen da haiek ikasi nahi dutena.
KAZETARIA.- Aipatu duzu, baina argituko dugu: zuek ez zarete irakasleak, “bidelagunak” zarete.
ANDONI VALLE.- Bai. Gu bidelagunak gara, ze, uste dugu umearen bidean laguntzen dugula. Eta honek zer esan nahi du? Haiek markatzen dutela erritmoa, bakoitza ezberdina gara. Eta bakoitzak bere erritmoa dauka, bere interesak ditu. Eta gu hor gaude bide horretan laguntzeko, eta ez aurreratzeko; ez gara aurreratzen. Haiek eskatzen dituzte gauzak. Eta orduan, gu gaude hor apoyo (sostengu) hori ematen. Guk daukagu mugimendu librea: egin dezakezu eta joan ahal zara nahi duzun lekura. Beti ere besteak molestatu barik eta besteak errespetatuz. Asko hitz egiten da metodologia zehatzez, baina guk ez daukagu metodologia zehatz bat, bai garrantzia ematen diegu erlazioei, eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu besteekiko errespetua.
KAZETARIA.- Espazio erabat irekia da, ez dago paretarik banantzeko. Ikusten ditugu eskeletoak, munduko mapa ba, perretxikoen kartel bat. Hemen nola antolatzen da eguneroko jarduna?
ANDONI VALLE.- Beno ba begira. Ez dugu ikusten hormarik baina guretzat badaude espazio desberdinak markatuta. Orduan dago arte-espazioa, badago eraikuntzen espazioa, badago mahai-jolasen espazioa, badago zientzia-espazioa, badago matematika esango genukeenaren espazioa, liburutegia. Orduan guretzat bai dagoela banatuta. Eta ume bakoitzak egin nahi duenaren arabera, horrelako espazio batean ipintzen da.
MAITE ARTOLA.- Mugimendu askea, teknologia neurrian, oso ordenagailu gutxi ikusten ditugu eskola honetan eta aldiz, naturarekin harreman zuzena.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 17, 2019
Number: 47709026
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:35
Number of visits: 630