Docutec CardIñigo Muguruza, euskal musika-talde askoren arimaEuskal musikagintzan erreferentziazkoak izan diren taldeetan aritu zen Iñigo Muguruza: Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra eta Hiru Leike. Duela urte batzuk esklerosi anizkoitza diagnostikatu ziotenean, bolada batean eskenatokietatik urrundu eta 2019ko irailaren 5ean zendu zen.Irunen (Gipuzkoa) sortu zen 1964an. Musikari lotutako familia batean hazitakoa, gazte hasi zuen bere ibilbide musikala, 14 urterekin. Baina 1984an Fermin anaiarekin eta Treku Armendarizekin Kortatu taldea sortu zutenean egin zen ezagun. Kortaturen ondoren etorri ziren, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta beste hainbat proiektu.
Transcription:[+] Transcription:[-] Joseina Etxeberria.- Kortatun ezagutu genuen batez ere Muguruza anaietatik gazteena, Fermin eta Jabier anaiak baititu. Kortaturen azken urteetarako Delirium-ekin ere sartu edo hartara batu zen. 90eko hamarkadan Negu Gorriak eta Joxe Ripiau, eta azken hau ziurrenik bere proiekturik pertsonalena eta tira, horren ondotik Sagarroi, Hiru Leike eta beste asko. Interesatzen zaizu
![]() |