Docutec Card

Internet mediku jaun-andrea

Medikuarengana joan aurretik sintomei buruzko informazioa Interneten bilatzea ohikoa bihurtu da. Etorkizunean bide horretatik jarraituko dugula uste du Iñaki Peña doktoreak.

Iñaki Peña Bandres sendagilea barne-medikuntzako espezialitatean aritzen da. Internet bi alde dituen tresna dela dio, bat ona, eta bestea kontuz ibili beharrekoa.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Gaur egun, jende askok Interneten begiratzen du zer gaixotasun duen edo zer egin sendatzeko…
Hori gero eta gehiagotan ikusten da. Nik igual konkretuki (zehazki) nire kontsultan igual ez hainbeste, baina egia da asko aldatu egiten dela adinaren arabera. Eta gure pazienteek pues (ba) bueno, pues (ba) igual, modelo zaharra dauke (daukate), modelo klasikoa: etortzen dira, galdetzen deutsue (dizute) zuri, fidatzen dira zutaz, eta zu zara erreferentea… Baina egia da seme-alabak eta jada 40 urterekin edo pues (ba) jada etortzen direla pixka bat etxeko lanak eginda, batzuetan.
 
2. Zure ustez, norberak bere kabuz bilatzea, onuragarria edo kaltegarria da?
Bestela, orokorrean, Interneten, nik ikusi dodana (dudana) da beldurtzeko toki bat dela, argi eta garbi. Zeren azkenean jendeak ez daki filtratzen (iragazten) zer den iturri ona eta iturri ez hain ona, ez? Eta orduan, horretarako bai gaudela gu, ez? Kontsultan pixka bat esateko: “Begira, pues (ba) nahi baldin baduzu hau irakurri, sartu hemen, edo hemen. Baina bestela, azkenean jendea etortzen da beldurtuta, eta beti be (ere) gelditzen da informaziorik kezkagarrienarekin. Eta orduan, etortzen dira erabat nerbioetatik jota eta pentsatzen okerrenean. Batzuetan, tamalez, pues (ba) igual bete egiten da, baina gehienetan ez. Gehienetan pues (ba) gauzak dira askoz normalagoak eta irakurri dabena (dutena) Interneten da bueno, zerbait apokaliptikoagoa. Edo eurek interpretatu dabe (dute) askoz apokaliptikoago moduan.
 
3. Askotan ez dakigu iturria fidagarria den…
Hori alde batetik eta gero informazio hori zelan (nola) interpretatu. Hori da gauza bat nik uste dut jendeak argi jakin behar duena, eta beti be (ere) pues (ba) guregana jotzea hain zuzen be (ere) horregatik.
 
4. Pazienteek Internet erabiltzen dutenean, zer egin beharko lukete?
Lehenik eta behin, jakitea non sartzen ari den, non begiratu, eta gero, begiratzen daben (duen) hori edo irakurtzen daben (duen) hori, ondo filtratzen (iragazten) jakitea. Eta ez baldin bada horrela, beti be (ere) guregana jotzea. Zeren bestela igual egoten dira alferrik sufritzen eta pentsatzen okerrean eta hori da gauza bat pixka bat, bueno, honen albo ondorioak.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 5, 2019
Number: 47320688
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:02
Number of visits: 436