Docutec Card

Hitanoa oso bizirik dago gizonen artean; emakumeen artean eragin behar da

Beñat Muguruza Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaile eta irakaslearen hitzak dira horiek. Hitanoa ikertzen ari da Azpeitian, Garbiñe Bereziartuarekin elkarlanean eta lan horren inguruan mintzatu da Euskadi Irratiko "Argi ibili" saioan.

Ikerketan ateratako ondorioez ere mintzatu da Muguruza.
 

Irratsaio osoa hemen duzu entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kafea eta tea

Tamara Ferrari.- Euskara batua eta hitanoa aurrez aurre jarriko ditugu “Argi ibili”n, baina ez elkarren aurka. Bakoitzaren lekua zein den ulertu nahi dugu eta horretarako gonbidatu dugu Beñat Muguruza. Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaile eta irakaslea da. Egun on, Beñat.
Beñat Muguruza.- Egun on, Tamara.
Tamara Ferrari.- Bueno, hitanoa ikertzen ari zara, Garbiñe Bereziartuarekin. Zein ondorio edo atera dituzue? Zer azpimarratuko zenuke?
B.M.- Bada, bueno, azkenean, hitanoa oso, oso ikergai, ez dakit, interesgarria eta aberatsa da, ez? eta hel diezaiokegu hitanoari ertz askotatik. Orduan, ondorio edo zera, lerro batzuk azpimarratzea, horrela, ez da erraza, ez? Hitanoaren egoera, esaten nuen, ez? azkenean, konparatzen baldin badugu, ez? egingo bagenu, ez dakit, Euskal Herriko herri guztiak hartu eta ehun mailatan sailkatu, bada, lehenengo mailan egongo litzateke Azpeitia, ez? hitanoaren osasunari dagokionez, dudarik gabe. Egia da gizonen artean oso-oso bizirik dagoela, hitanoa oso-oso bizirik eta esango nuke, bada, transmisioa eta, bueno, azken finean, hitanoaren etorkizuna gizonezkoen artean, bermatuta dagoela, ez dakit, zerbait esateagatik, beste belaunaldi baterako, ez? Baina gero ja, emakumea sartzen denean hor, bada, emakumeak egiten dionean gizonari edo gizonak emakumeari edo emakumeek haien artean, hor ja sartzen gara beste dimentsio batean. Eta iruditzen zaigu bereziki hor badagoela, badagoela eragiteko aukera, ez?
T.F.- Lan handia dago egiteko.
B.M.- Ikusten dira, ikusten dira ekimen isolatu batzuk, ez? AEK-k eta gero, bada, euskara elkarte batzuk edo beste, bueno, beste talde batzuk, ez? incluso (baita…ere) feminismotik, ez? ari dira gerturatzen hitanora… bada, bueno, Euskal Herriko hainbat txokotan, bada, ez dakit, batzuk, ez? Ez dugu esango jende andana bat ari denik, ez? hitanoa ikasten eta, baina bueno, ikusten da, ez? eta ikusten dira, bada, artikuluak, ikusten dira, bada, ikerlanak era bai, ez? gradu bukaerako lana, master bukaerako lanak ari gara ikusten, ez? Eta segitzen ari gara, ez? Eta… eta bueno, ez dakit, duela gutxi ez dakit nori irakurri nion, bada, loraldi xume bat, ez? datorrela hitanoarekin eta bueno, pues nik uste dut hori, etorkizunean, bada, osasuntsuago egotekotan, bada, hori, ez? loraldi xume bat ikusiko dugula, baina bueno, ez dela izango… leherketarik ez dugula ikusiko etorkizun hurbil batean, behintzat.
T.F.- Bueno, Beñat Muguruza, izango dugu elkarren berri amaitzen duzuenean ere lana-eta.
B.M.- Oso ondo.
T.F.- Eskerrik asko.
B.M.- Eskerrik asko zuei.
T.F.- Agur.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Aug 22, 2019
Number: 46936855
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:39
Number of visits: 717