Docutec Card

Ez ohiko ostatuak Europako hiri nagusietan

Turistek ostatu hartzeko eskaintza zabala bezain bitxia dago Erroman, Chicagon eta Berlinen: Itsasontzi itxurako gelak, gaztelua, zuhaitz gaineko etxetxoak, kartzela izandako ostatua...

Euskadi Irratiko Hirigorrian saioko kolaboratzaileek (Danel Agirre berlinetik, Ane Irazabal Erromatik eta Amaia Gabantxo Chicagotik) emango dizkigute ostatu berezi hauen berri.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Lander Eizagirre.- Airbnb enpresarentzat lan egiten du Bostrock eta Bostrock enpresa horretan lan egiten du Jon Arana arrasatearrak, aizu, Amaia, e? elkarrizketa honen ondoren Corketik bizi den Jon Aranarekin hitz egin ondoren, sartu zait apur bat hurrengo oporrak apur bat antolatzeko gogoa.
Amaia Artetxe.- Baita neuri ere bai, Lander. Ze momentu gustagarria izaten den hori, e? Bidaiak antolatzen hasi eta non lo egin behar duzun erabakitzen duzunean eta… Amaia Gabantxo Chicagon barik gaur Michiganetik. Egun on, Amaia!
Amaia Gabantxo.- Egun on, zelan?
Amaia Artetxe.- Oso ondo. Danel, Berlin, arratsalde on, zer moduz zu?
Danel Agirre.- Arratsalde on, primeran!
Amaia Artetxe.- Eta Ane Erromatik. Arratsalde on, Ane, zuri ere bai.
Ane Irazabal.- Kaixo, arratsalde on.
Amaia Artetxe.- Bada, iruditzen bazaizue, oporren inguruan jarraituko dugu hitz egiten, ze hain gustagarria da, ezta? Eta Amaia, galdetu nahi genizun, bada, Chicagora oporretara baldin bagoaz, badakigu zure etxean lekutxo bat egingo zenigukeela, e? Baina bestela… ze ostatu edo non… non lo hartzeko gomendatuko zeniguke?
Amaia Gabantxo.- Bueno, bada, gaur egunean, bueno, dakizuenez, jende askok Airbnb erabiltzen du, ez? baina hemen, Chicagon, oso gauza kurioso bat hasi da gertatuten (gertatzen) eta da, bada, normalean jendea Chicagora datorrenerako, bada, erdiko, Loop-eko hoteletan gertatuten (geratzen) da, ez? Ohiko hoteletan: Bada, Hilton, Marriolt eta bueno, horrelakoak. Baina, gauza da (kontua da) erdigunean, Loop-ean, ez dagoela ezer. Ze gauez ja hor ez da jenderik ikusten, ze hor dagoz (daude), bada, negozio guztiak, ofizina (bulego) guztiak, eta bai, museoak eta holan (horrela) bai, gero, egia esan, ez dago bizirik, ez dago anbienterik erdigunean eta orduan, orain hasi direz (dira), bada, auzoetan beste hotel txikixeagoak edo hostalak ere hasi direz (dira) horrelakok agertuten (agertzen). Dinotsoie (deitzen zaie/deritze) Boutique Hotel, hori da euren izena, eta txikitxoagoak izaten direz (dira) eta dagoz (daude), bada, auzoetan, bada, pertsonalidade askoko (izaera handiko) auzoetan, ez? Eta orduan, auzo hauetan, bada, klaro, ikusten dena da bada denda gehiago, taberna gehiago, jatetxe gehiago eta igual jazz-klubak eta holan, ez?, eta orduan, bueno, honek (hauek), Boutique Hotelak dakoie ezaugarri bereziren bat, ez? identitate holan espezifiko bat eta diz (dira), bada, hipsterrak hauek edo, ez? eta orduan, adibidez, badago bat The Robey, dagoena Wicker parkean, eta Wicker Park da Chicagoko auzorik hipsterrena, ez? eta hotel hau da Art Déco estilokoa eta adibidez, gela guztiak direz (dira) triangeluarrak. Eta gero, bada, beste bat, bai, gero beste bat, Aloft, River North-en. Eta hau da kristalezko hotel bat. Diseinu super modernista, altzairu (altzari) como holan futuristak, eta hor, bada, asko joaten direz (dira) Silicon Valley-koak eta holan. Eta orduan badagoz hor, hola, beharrean aritzeko gelak be bai (ere bai) eta adibidez, bada, hotel honetan ahal duzu zure txakurra eroan (eraman), adibidez.
Eta txakurrentzako gauzak be (ere) badagoz (badaude) eta gero dago, adibidez, hau, The Versey, Lincon Parken, zooaren alboan dagoena. Eta hau be (ere) super hipster eta dauka antzineko kirol amerikarren parafernalia, ez? Chicagoko kirol-taldeenak eta holan. Eta gero beste bat, The Ace, hau da estilo industrialekoa, eta dauka holan tuberia guztiak agerian eta holan, eta gero daukoiez dauzka, bada, adibidez, izara ekologikoak, eta zapi ekologikoak eta oso berezi, igual gela batzuetan dakoiez instrumentuak: gitarrak, flautak, ez dakit zer… ez dakit nor eta beste batzuetan disc-jockey-en mahaiak eta horrelako gauzak. O sea, bereziagoak direz (dira), ez? eta hauek direz (dira), bada, igual esperientzia sofistikatuagoa, ez? Hotel batera zoaz eta ez zoaz bakarrik hara lo egiten, igual beste arrazoi batengatik zoaz, ez? Eta hori da apur bat orain ikusten dena Chicagon. Bada, tendentzia bat edo, ez? hau, hotel, Boutique Hotelak, ez? Eta holan bereziagoak direz (dira).
Lander Izagirre.- Orduan, Amaia, Chicagora bagoaz, bi aukera ditugu. Bat, zeure etxea, pixka bat lotsa galduta, Amaiari aurretik abisatzea. Aizu, Amaia, e…Chicagora goaz, zu gure programako kolaboratzailea zara eta hemen erdi-lagunak ere bagara eta lekutxo bat egingo diguzu, edo, Boutique Hotel batera joan, ze Chicago erdigunea egunez bai, ze oso finantzieroa da, gunea bera ere, baina gero hor, gauez, anbientetxoa falta da eta auzoetako Boutique Hoteletara joateko aukera hori dago orain modan gehiago. Esan duzu, bada, Art Déco eraikin batean edo industrialago batean edo aukera ezberdinak.
Berlinen ere, egongo da beharbada ez Art Déco, baina bai modu edo itxura industriala duen eraikinetan lo egiteko aukera, baina ez dakit, Danel, ze proposamen egin nahi diguzun gaurkoan.
Danel Agirre.- Berlinen, betidanik ostatu hartzeko dagoen modu berezi bat, eta gainera, euskal herritarrek asko erabili izan dutena: Hausprojekt-ena. Hausprojekt-ak dira kudeaketa autonomoa duten etxeak, okupa deitzen zaie, baina ez dira okupak, alokairua ordaintzen dutelako. Berlinen, oraindik, ehundik gora geratzen dira, eta horietako batzuetan euskal herritarrak bizi izan dira, eta bizi dira. Egun, nik dakidala, bada, hamar lagunetik gora gutxienez bizi dira etxe ezberdinetan. Hiru izen esatekotan, bada, Rote Insel, Köpi eta K19 hausprojekt-etan beti bizi izan dira euskal herritarrak eta azken hamarkadetan zehar egindako harremanen bitartez, urtero euskal herritar mordoak hartzen du ostatu, bada, hausprojekt horietan.
Behin, Fermin Etxegoienek kontatu zigun Bilboko lehenbiziko gaztetxea sortu zutenean 80. (80ko) hamarkada hasieran antolatu zuten lehen bidaia Berlinera izan zela, autobusez, eta lo hausprojekt ezberdinetan egin zutela.
Gaur egun hausprojekt gehienak ez dira garai hartan bezain handiak eta jendetsuak, baina oraindik dinamika hori ez da hil eta ohikoa da Berlinen egun batzuk pasatzen ari den euskal herritar bat topatzea ostatu non hartzen ari den galdetu eta berak erantzutea, bada, “halakok musika-talde bat du, behin kontzertu bat eman zuten ez dakit non Suitzan, Berlingo hausprojekt bateko talde-jendea ezagutu zuten eta haren bitartez lortu dugu ohe bat”.
Eta bueno, hausprojekt-ak, hala ere, bueno, ez dira jende guztiarentzat edo jende guztia ez dago, esango genuke, dinamika horretan edo sare horietan sartuta, eta jende askok nahiago du, beharbada, ostatu komilla (komatxo) artean “normalago” bat. Eta normalagoen artean, hiru berezi aipatuko ditut. Bat da Spree ibaiaren erdian dagoen Easter Comfort, itsasontzi hostela, ze gelak, kasu honetan, ganbaroteak dira. Bestea da Zoed 7, emakumeen kartzela izandako batean dagoen hostela (ostatua). Kasu honetan, gelak ziegak dira. Eta interesgarriena, hau ere aipatu genuen, Cityhostel delakoa, ze honen historia kontatu genuen Ipar Koreako enbaxadaren lurretan dago eta Alemaniako gobernuak aspalditik itxi egin nahi du, Ipar Korea hostela enpresa bati alokatuta, dibisak lortzen ari delako. Eta teknikoki Cityhostelean lo eginez gero, Ipar Koreako eremu diplomatikoan egiten ari gara lo, eta ez Alemanian.
Amaia Artetxe.- Bada, hortxe aukerak eta beitu, Danelek aipatu dau (du), ezta? emakumeen kartzela izandako batean orain hostel bat badagoela eta Ane, Italian, gaur irakurri dugu The Guardian-en Erromatik gertu, berrogei minutura, Lazioko kostaldean, badagoela Erdi Aroko gaztelu bat, ur etzean eraikitakoa (argazkiz ikusita gustatu zaigu ideia). Pasa den urtean hostel bihurtu zena. Ezagutzen duzu?
Ane Irazabal.- Bai, justu, pasa den urtean egon ginen, udan. Lagun batek bere eguneko jaia ospatu zuen, ez gazteluan, e? gaztelutik, bada, hamar bat kilometrora, baina bertara hurbildu ginela lagunak, bada, azkenean, gaueko jai bat izan zen eta gauez berriz ere Erromara itzultzea, bada, ez da oso gomendagarria eta orduan, geratu ginen gazteluan, lo egin genuen.
Amaia Artetxe.- Hara!
Ane Irazabal.- Bai, eta oso hostel, bai, oso prezio desberdinetako logelak daude, ze bueno, bikoteentzako logelak, taldeentzakoak eta… baina oso polita da. Egia da gero, hondartza, ez dela uste edo argazkian ikusten den bezain polita. Nahiko zatarra da Chivitavecchia portuaren ondoan dagoelako, eta bertara iristen dira kruzero gehienak, bada, Italiara iristen diren ontzi handi, turistez beteriko ontzi handi gehienak, eta portua ere hain hurbil egonda, portutik hain hurbil egonda, bada, bueno, ura ez dago oso-oso, oso-oso garbi. Baina ez da beste munduko ezer.
Amaia Artetxe.- Bainua hartzeko ez, ezta? orduan.
Ane Irazabal.- Ez, eta gainera, larunbatetan eta igandeetan bete egiten da, ez dago tokirik eta… baina esperientzia oso polita da. Erdi aroko gaztelu bat da, Bed & Breakfast antzeko bat egin dute, gosaria barruan dago. Gero, bueno, bada, ondoan taberna txikitxoak dituzte jateko eta oso… zonaldea oso-oso polita da. Eta gomendagarria da, baina nik esango nuke oraindik eta proiektu kuriosoagoa jarri dutela martxan Erroman eta da, Caffarella izeneko parke batean, dena nolabait, Erromaren erdialdean dagoen, bada, izugarrizko parke bat, jarri dituzte egurrezko etxetxo txiki batzuk zuhaitzen gainean. Eta lau bat dira, lau edo bost. Bai, lau edo bost, gainez, ez dut gogoan zenbat konkretuki, baina ez bost baino gehiago, eta bertan lo egin daiteke 30 euroren truke.
Lander Eizagirre.- Bueno, merkea gainera.
Ane Irazabal.- Bai, bueno, etxeak txiki-txikiak dira, e?
Lander Eizagirre.- Bai, bai.
Ane Irazabal.- Gero daukate goian, zuhaitzaren… bueno, zuhaitzetan egindako etxetxo hauetan ohea-eta, eta gero komuna, azpian. Horrela, komun amankomunak azpian. Egia da Caffarella baso handi bat dela, ardiak-eta daude barruan, eta oso toki kuriosoa da, bada, ez dirudielako Erroma, Erromaren barruan zaudenik, ez? Eta hau da, agian, ze Italiako hiriburua izanda eta hain turistikoa izanda, gauzak, imajinatu dezakezuen guztia dago, ez? Coachsurfing-a, Airbnb-a… denetarik dago. Baina hau da, nik esango nuke, martxan jarri duten proiekturik agian berriena edo punteroena. Eta dira hauek, bada, bueno, basoaren edo parkearen barruan lo egiteko etxetxo hauek, zuhaitzaren gaineko etxetxo hauek.
Lander Eizagirre.- Aurreko batean Danelek komentatu zigun, Danel, nola Berlinen pertsona bat bizi zen parke batean, etxe bat eginda, eta inork jakin gabe, e? Hor, urtetan bizi izan dela. Nola litekeen, e? hiri batean kamuflatuta egotea edo baso batean bizi izatea inork jakin gabe…bada, Erroman aukera, beste modu batean, noski, baina hotel baten moduko zerbitzuarekin edo ostatu-zerbitzuarekin, zuhaitz gaineko etxolak Caffarella parke handi horretan. Esan dugu Chicagon Boutique Hotelak daudela orain apur bat modan, hiri erdigunetik aterata, eta Berlinera joan nahi badugu, aukera bi: bat, hausprojekt batera joatea, han bizi diren hamar bat euskaldunekin kontaktuan jarrita beharbada errazago izango zaigu, edo bestela, bada, Ipar Koreako lurretan dagoen hotela, itsasontzi formako hori edo kartzelako ziegan lo egiteko aukera.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Aug 21, 2019
Number: 46905457
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Nahasia
  • Batua
Duration: 11:16
Number of visits: 476