Docutec Card

Kerman, mintzalagun bila: Kerman noraezean

Kerman haserretu egin da Mikel Pablorekin. Hitzordua egina zuten baina itxuraz bata Pasai Donibanen eta bestea Pasai San Pedron daude. Kermenek batetik bestera joateko txalupa hartu du.

Kontuan hartu euskarazko hitz batzuek -a itsatsia dutela: 'elizarik', 'aitzakiarik', 'lerdokeriarik'... esango dugu, beraz. Gainera, 'ez' partikula jarraian doan hitzari lotuta ahoskatuko dugu: 'ez luke' = 'eluke'; 'ez gara' = 'ezkara'; 'ez zara' = 'etzara'...

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Mikel Pablo, non zaude? Ez al ginen bada, Pasaiako elizaren ondoan geratu? Zer? Ez duzula elizik ikusi? Bada, ikaragarri handia da, e? Ez dizut aitzakirik onartuko! Gertatzen dena da beti berandu iristen zarela. Zer? A, San Pedron zaudela? Lerdokeri horiek ez didate grazirik egiten, e? Donibanem geratu gara, Mikel Pablo, Donibanen.
Aupa gizon, hau da San Pedrora doan ontzia?
GIZONA: Bai. Eta bueltatzeko ere balio du.
KERMAN: Nik ez dut probintzi osoa ezagutu nahi; bakarrik San Pedrora joan nahi dut. Zenbat balio du bidaiak?
GIZONA: 60 zentimo.
KERMAN: Tori. Aizu, barkatu lehengo purrustada, e? Kontzientzi txarra daukat orain. Normalean ez naiz horren zakarra, baina lagun batekin haserretu naiz eta ez daukat txorakeriatan ibiltzeko denborarik.

 Euskarazko hainbat hitzek -a itsatsia dute. Gogoan izan, "elizarik", "aitzakiarik", "kontzientziarik", "lerdokeriarik" edota "txorakeriatan" esango dugu.


KERMAN: Mikel Pablo nire lagunaren bila noa San Pedrora.
GIZONA: Eta non  dago zure laguna?
KERMAN: Bada, ez dakit  non dagoen, baina ez luke oso urruti ibili behar. Non sartu ote da alproja hori, e? Mikel Pablo, ez zara  sekula zuzenduko
GIZONA: Agian Donibanen dago!
KERMAN: Ez litzaidake  batere harrituko, e? Baina, ez noa  berriro Donibaneraino, e? Eta aurki etortzen ez bada, etxera joango naiz, eta kito!
Bueno, listo. Eskerrik asko gizon.
GIZONA: Tira, zorte on!
KERMAN: Bai. Aizu, neska, aizu.
NESKA: Hau sustokoa!
KERMAN: Ez zenuen tipo bat ikusiko, hemen inguruan, holan, zain?
NESKA: Ez. Ez dut inor ikusi pasatzen, ez. Sentitzen dut.
KERMAN: Ziur zaude? Tipo bat, horrela, altua, sendoa.
NESKA: Goapoa?
KERMAN: Goapoa ez. Ez da goapoa.
NESKA: A, orduan ez, orduan ez

 EZ partikularen ostean duen hitzari lotuta ahoskatzen dugu, idatzi bereizita idazten badugu ere. Horrenbestez, ez nuke (enuke), ez naiz (enaiz), ez bada (ezpada), eta ez zara (etzara), ez dut (eztut), ez gara (ezkara), ahoskatuko dugu.


NESKA: Eta zuk ikusi al duzu Donibanen tiporen bat zain, horrela, altua, beltzarana...?
KERMAN: Bada, ez dakit. Aizu, baina, nik galdetu dizut lehendabizi! Eta ez nuke denborarik galdu behar. Zeren, lagun baten bila nabil.
NESKA: Bai, baina nirea larriagoa da. Ni ihesi nabil!
KERMAN: Ihesi? Ai ama! Eta norengandik? Nik ez daukat inolako ausardiarik, e? Eta ez dut poliziarik ikusi.
NESKA: Txissst! Harrapatu egingo nauela!
KERMAN: Baina nork?
NESKA: Bada, mutilak.
KERMAN: Zure mutilak? Zer egin dizu bada?
NESKA: Egin, ezer ez. Baina ez dakizu zein astuna jartzen den.
KERMAN: Hori bakarrik al da ba? A ze sustoa eman didazu neska! Zuk ez daukazu ez lotsarik, ez kontzientziarik, ez ezer!
NESKA: Bueno, ba ez! Muuua!
KERMAN: Je!

 Hainbat hitzek -a itsatsia dutela ikusi dugu. Hortaz, gogoan izan, "txorakeria", "aitzakia", "kontzientzia", edota, "eliza" esango dugu; eta gaizki egongo dira "txorakeririk", "aitzakirik", "kontzientzirik", edo, "elizik"

Bestalde, ahoskera ere landu dugu eta EZ partikula bereizita idazten badugu ere, ostean duen hitzarekin ahoskatuko dugu. Adibidez, "ez zara", bada "etzara", "eztidazu" (EZ Didazu), "ezpazara" (EZ Bazara) edo, "elitzateke" (EZ Litzateke) esango dugu.


Bueno, bada, betikoa, honekin edo harekin, baina egin!

 
 

Comments
Login for comment