Docutec Card

Kerman, mintzalagun bila: Kerman zineman

Kermanek eta bere lagunak zineman ze ikusi ez dakite eta pelikula aukeratzeko egunkariko karteldegia begiratzen ari dira. Batek daki zer aukeratuko duten!

Hainbat formula daude ezjakintasuna adierazteko: 'Arrastorik ere ez daukat', 'Batek daki'... Hainbat izen mugagabean agertuko zaizkigu beti testuinguru batzuetan: 'uretara', 'eguzkitan'...

Transcription:[+] Transcription:[-]

NESKA: Eta zer pelikula ikusiko dugu, Kerman?
KERMAN:Arrastorik ere ez! Aspaldian ez dut zine-kritikarik irakurri
NESKA:Jo! Ba, lehenengo aretoan "Ebiloren itzulera" dago
KERMAN:"Ebiloren itzulera". Izenburu horrekin, batek daki! Zer dago bigarren aretoan?
NESKA:Ba, "Ketzal G sepir".
KERMAN:Ba, begira, izenburu horri nik itxura hobea hartzen diot. Zer dio sinopsiak?
NESKA:Ba, arrain batek hainbat uhartetara joateko agindua jaso du eta uharte horietako biztanleen malkoak jaso behar ditu pote batean.
KERMAN:Jode! Laburpen horrekin, auskalo zer film den! Ea, ea zer dagoen hirugarren aretoan.
NESKA:"Dragoiak eta ziegak" Badakizu zer diren ziegak?
KERMAN:Ziegak? Zer direnik ere ez! Aizu, baina berandu da, e? Goazen txarteldegira, zeren, dagoeneko (HONEZKERO) beharbada, auskalo tokirik daukagun!

 Ezjakintasuna adierazteko, besteak beste, hainbat molde erabiltzen ditugu. "Arrastorik ere ez!", "batek daki!", "Zer direnik ere ez!", edota, "auskalo tokirik daukagun!" Gogoratu azken horretan, aditz laguntzaileari -N ipini behar zaiola.


NESKA:Eta zer pelikula ikusiko dugu?
KERMAN:Ba, azkenean, laugarren aretokoa. Zeren, besteentzako ez zen sarrerarik geratzen.
NESKA:Eta zertaz doa?
KERMAN:Ai, ba, ez dakit. Sinopsia irakurriko dut. "Harrison Fors belarran  etzanda dago laku baten ondoan eguzkian lasai, lasai... Ai! Pelikula hasiko da.
NESKA:Nor da Harrison Fors?
KERMAN:Auskalo! Protagonista izango da edo! Beitu, eta jartzen du, aintziran etzanda dagoela zerbait ikusiko du uran
NESKA:Zer ikusten du?
KERMAN:Ba ez dakit, baina oso urduri dago eta izerditan erabat beldurtuta. Hori bai, e? Egunero joaten da.
NESKA:Zer ikusia dauka aintzirako munstroak eta mezak?
KERMAN:Munstroa? Zer munstro? Hemen ez du munstroari buruz ezer jartze. Zuk ikusi duzu munstroa, e? Aarrrgggg!

Hainbat izen mugagabean deklinatuta agertuko zaizkigu. Esate baterako, uretan, eguzkitan, itzaletan, edota belarretan. Gauza bera beste leku kasuekin ere, "uretara", itzaletara, eguzkitako eta abar. 


NESKA:Kerman, zuk uste duzu pelikula amaitu egin dela?
KERMAN:Batek daki! Horren arraroa zen
NESKA:Jo, ba, Harrison Fors honek bizitza gogorra eduki du, ez?
KERMAN:Bizitza gogorra? Bai zera! Egunero eguzkitan, aintzira ondoan etzanda belarretan eta uretan bainatzen. Hori bai, egunero joaten zen mezatara.
NESKA:Sufrimendu handia eduki du, e?
KERMAN:Sufrimendua? Auskalo! Halako jendeak sufrimenduarekin gozatu egiten duela ere ematen du.  
NESKA:Hurrengo batean "dragoiak eta ziegak" ikustera goaz, e? Badakizu zer diren ziegak, ezta?
KERMAN:Nik al dakit ba! Galdetu Harrison Fors-i. Hori bai, e? Zuzendariak egundoko ziegoak harrapatzen ditu!

 Kermanekin zineman ezjakintasuna adierazteko esapideak ikusi ditugu. Adibidez, "Arrastorik ere ez daukat!" edo, "batek daki!", edo, "auskalo tokirik daukagun!". Gogoratu, gainera azken adibide honetan, aditz laguntzaileari -N ipini behar diogula, e? "auskalo tokirik daukaguN"

Bestalde, hainbat izen agertu zaizkigu mugagabean. "uretan, belarretan, itzaletan edo, eguzkitako..."adibidez. beraz, gogoan izan uran edo belarran esatea ez dela zuzena izango. Eta zuek, eguzkitan zein itzaletan, badakizue, e?


honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment