Docutec Card

Kerman, mintzalagun bila: Kerman kanpinean

Nahiko lan dute Kermanek eta bere lagunak kanpin-denda jasotzen. Haserretu ere haserretu dira bien artean mailua eta beste usain txar batzuk direla eta. Gainera euria hasi du.  

Azalpenak emateko erabili mota honetako egiturak: 'Emadazu mailua, nik hobeto egingo dut ETA'. -ERO atzizkia erabili maiztasuna adierazteko: EGUNERO, URTERO, HILERO.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Bai. ikusten duzu nola muntatzen duzun zure denda? Ekarri mailua hobeto egingo dudala
NESKA: Zu egon isilik, isilik egon zaitez. Ikeako muebleak muntatzen ez dakizu eta!
KERMAN: Kontuz mailuarekin. Ez ibili txorakeriatan, buruan kolpe bat hartuko duzula!
NESKA: Ikusten ari naiz bai, zerorrek eman behar didazula, bai, azkenerako
KERMAN: Ba, behar baldin bada, bai. lasaitzen ez baldin bazara. Nazkatuta naukazula!
NESKA: Mutiko zirringila eta tenkorra! Hartu ba mailua zuretzako!

Azalpenak emateko, era honetako esaldiak erabiliko ditugu: "lasai zaitez, erabat nazkatuta naukazu eta! Emadazu mailua, nik hobeto egingo dut eta!" Horrenbestez, era honetako esaldiak ez dira zuzenak esplikazioak emateko "lasai zaitez, erabat nazkatuta naukazula"


KERMAN: Horrela ez dago denda muntatzerik.
NESKA: Orain nire kulpa izanen da!. Hara, hori da zuk ez dakizula denda muntatzen.
KERMAN: Buaj! Ze nazka! Hori puzkerra! Egun guztietan esaten dizut nire aurpegira puzkerrik ez botatzeko
NESKA: Ni ez naiz izan, e? Ni ez naiz izan.
KERMAN: Zer esan nahi duzu? Hor barruan biok geunden bakarrik, e? Une guztietan esaten dizut gezurrik ez asmatzeko.
NESKA: Ni gezurtitzat ez hartu
KERMAN: Zer esan nahi duzu orduan, nik bota dudala puzkerra? Aizu, urte guztietan elkarrekin etortzen gara eta nik ez dut inoiz denda barruan puzkerrik bota.
NESKA: Orduan?
KERMAN: Zer esan nahi duzu, beste norbait zegoela barruan? Ai ama!

 Egunero, hilero, edota, urtero formak agertu zaizkigu. -ERO atzizkia ipinita sortzen dira. Gogoan izan forma horiek eta ez erabili adiera horrekin "egun guztietan" "urte guztietan" edota "hil guztietan"


KERMAN: Bueno, egun guztia igaro da, baina azkenean denda muntatuta dago. Ezkerrak, zeren euria da. Hori bai, urtero-urtero denda nik muntatzea ere!
NESKA: Kerman, Kerman!
KERMAN: Zer dugu orain? Zurekin egunero dugu zerbait.
NESKA: Kanpinean demontre bungalow politak badauzkate
KERMAN: Bungalowak? A ver, a ver...Goazen ikustera atertzen duen bitartean
NESKA: Har dezagun bungalow bat
KERMAN: Ez, ez, ez. Ni han geratuko naiz, denda muntatuta dago eta!
NESKA: Mesedez, Kerman. Har dezagun bungalowa!
KERMAN: Ez joan bide horretatik. Azkenean konbentzituko nauzu eta!
NESKA: Ederrak dira. Ederrak baino ederragoak dira.
KERMAN: Bueno, egia esan, ederrak dira. Hartuko dugu? Imajinatzen gu biok bungalow batean?

Etxarri Aranatzeko kanpinean azalpenak emateko gaur Kermanek arazoak izan ditu. Adibidez, "lasai zaitez, erabat nazkatuta naukazu eta". Honelako kasuetan, aditz laguntzaileari "eta" ipiniko diogu, eta ez, -ELA atzizkia. Beraz, okerrak izango dira tankera honetako esaldiak "lasai zaitez, erabat nazkatuta naukazula" ez. Hori gaizki dago.
Bestalde, -(E)RO atzizkia azaldu zaigu. Adibidez, "urtero", "astero", "egunero"... Gogoan izan beraz, esanahi horrekin "egun guztietan, aste guztietan edo egun guztietan" ez dela zuzena izango. Eta zuek, egunero, astero, hilero, urtero, betikoa, e?


Honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
May 24, 2010
Number: 467982
Source:
Duration: 00:05:00
Number of visits: 3700