Docutec Card

Urak argaltzen du? Fruta gauean ez? Arrautza-kopurua murriztu behar dugu?

Elikaduraren inguruko zenbait gezur edo mito argitu eta zuzendu nahi izan dituzte Euskadi Irratiko 'Argi Ibili' saioan. Horretarako, Durangon dagoen On Ekin nutrizio-zentrora jo dute, Nahia Zeziaga adituarengana.

Bost dira, Tamara Ferrari kazetariaren laguntzarekin, Nahia Zeziaga adituak desmitifikatuko dituen baieztapenak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kafea eta tea
Tamara Ferrari.- Durangora jo behar dugu jarraian. On Ekin nutrizio-zentroan egin dugu hitzordua. Goiz da, baina guretzako (guretzat) propio irekiko dituzte ateak. Gaur ere Nahia Zeziaga, On Ekin zentroko dietista-nutrizionistarekin dugu gaurkoan kontsulta. Egun on!
Nahia Zeziaga.- Egun on!
T.F.- Zer moduz? Ondo al doa uda?
N.Z.- Bai, uda ondo, disfrutatzen eta deskonektatzen apur bat eta ondo, gustura.
T.F.- Ederki. Bueno, bada, elikaduraren inguruko zenbait mito argitu eta zuzendu nahi ditugu gaurkoan zurekin, Nahia. Zer da, adibidez, oso zabalduta dagoena eta gezurra dena?
N.Z.- Bale, bueno, mito pila bat dauz (daude), ez? azkenean, pentsatzen dugunak (ditugunak) txikitatik edo betidanik egia direnak eta gainera, askotan ere bai, nahiz eta gezurra direla jakin, kostetan (kostatzen) jakuna (zaiguna), jo, sinestea edo betidanik pentsatu dugunez, gauza bat holan (horrela) dena edo baieztapen bat holan (horrela) dela, kostatu egiten da, ez? Baina bueno, nik hemen aipatuko ditut bost, gutxi gorabehera holan (horrela), oso hedatuta daudenak eta jendeak pentsatu ahal dauena (duena) holan (horrela) direla eta bueno, apur bat mito horrek (horiek) desmontatzeko, ez?
T.F.- Ados.
N.Z.- Orduan, adibidez, bat izan ahal da arrautza txarra dela kolesterolandako (kolesterolarentzat) eta kontrolatu egin behar dela arrautzaren kopurua (arrautz-kopurua).Bada, esan beharra dago azkenean hori mito bat dela, ez? Ze azkenean arrautzak berak kolesterola badauka, ze azkenean animalia-jatorriko produktu bat da, baina kolesterol-mota desberdinak dauz (daude) eta arrautzak daukanak azkenean da kolesterol dietetikoa. Horrek esan nahi dau (du) ez dauela (duela) gure odoleko kolesterolean afektatzen (eragiten) edo ez dauela (duela) gure odoleko kolesterol txarra igotzen. Eta gainera, horrez gain, beste propietate eta nutriente interesgarri pila bat ditu eta incluso (ez hori bakarrik) gomendatzen da egunero kontsumitzea eta bi arrautzara arte egunean be (ere) kontsumitu ahal dira.
T.F.- Egunero?
N.Z.- Hamasei arrautza… hori da, hamasei arrautz arte astean be (ere), ondo egongo zan (egongo litzateke), osasungarria da eta gainera, balio biologiko oso handia dauka eta oso kalitate oneko proteinak, eta abar. Orduan, arrautza txarra dela kolesterolarendako (kolesterolarentzat) mito bat izango litzateke.
T.F.- Bai. Ados.
N.Z.- Hori da. Gero, beste bat izan ahal da ura edateak argaldu edo loditu egiten duela, ez? O sea (hau da), azkenean, batzuetan entzuten da ura edanda argaldu egiten dela, eta beste batzuetan, ura edanda loditu egiten dela. Orduan, hori ere mito bat izango litzateke. Lehenik eta behin, ez dagoelako elikagai konkretu (jakin) bat argaldu edo loditzen laguntzen duena. Ze azkenean da guk egun batean zehar, egunean zehar jaten dugun elikadura denaren emaitza izango zen argaltzeko edo loditzeko emaitza hori edo. Baina, kasu honetan, gainera, urak ez dauka kaloriarik edo ez dauka balio energetikorik.
T.F.- Beste bat.
N.Z.- Gero, fruta, seietatik aurrera jateak loditu egiten duela edo ez dela osasuntsua.
T.F.- Bai, edo gauean, nahiko pisutsua dela, edo…ez? liseriketa egiteko… eta horrelako kontuak ere esan ohi dira.
N.Z.- Hori da. Hori da. Bada, hori ere bai, guztiz faltsua da. O sea (hau da), ez dauka zentzurik, adibidez, seiak eta bostetan kaltegarria izateak eta seiak bost gutxiagotan onuragarria. O sea (hau da), hamar minutuko tarte horretan, ez?. Orduan, gainera, horrez gain, fruta izango zen (litzateke) elikagai oso osasungarri bat eguneko ordu denetan (guztietan) jan ahal dena, eta gainera, laguntzen deuskuna (diguna) ere bai beste elikagai ez osasungarri batzuk desplazatzera. Bada, adibidez, gauean, postre moduan, flan bat jan beharrean fruta bat jatea askoz osasungarriagoa izango da, eta zergatik ezin dugu jan fruta gauean eta flana bai, ez? O sea (hau da), ez dauka zentzu handirik afirmazio hori egiteak. Orduan, hori be (ere), izango litzateke… zelan da? mito bat.
T.F.- Bai. fruta edozein ordutan jan daiteke.
N.Z.- Edozein ordutan, hori da. Gero, beste bat izango zen (litzateke) 00 produktua edo 0 por ciento esaten dena, osasungarriagoak direla. Hau ere mito bat da, ze azkenean 00 izateak esan nahi du, adibidez, edo 00 edo no sé cuánto por ciento menos de grasa esaten dena, ez? Bada, ez dakit zenbat gantz gutxiago edukitzea hori…
T.F.- Gantz gutxiago, ehuneko ez dakit zenbatean, bai.
N.Z.- Hori da. Horrek esan nahi duena da produktu originalak baino ehuneko hogeita hamar gantz gutxiago daukala. Klaro (noski), zer gertatzen da gantza kentzen deutsagunean (diogunean) produktu bati? Adibidez, jogurt batean. Jogurt batean, gantzetan baxua dela esaten dugunean, kendu deutsie (diote) produktu originalak daukan gantz hori. Baina zelan gelditu da jogurt hori? Bada, zapore barik (gabe) edo zapore gutxirekin edo… ez da hain erakargarri. Orduan, hori konpentsatu egin behar da. Eta zer gertatzen da? Adibidez, kasu askotan, azukrea gehitzen deutsiela (dietela). Zergatik? Azkenean, azukreak berez gramo batek kaloria gutxiago ditu gantz gramo batek baino. Orduan, azukrea gehituta, produktu originalak baino kaloria gutxiago edukiko dau (du). Baina ez da hobetzen elikagai horren kalitatea.
T.F.- Ados.
N.Z.- Orduan, hori be (ere) osasungarriagoak direla, bada, ezingo dugu esan. Eta gero…
T.F.- Azkena?
N.Z.- Azkena da egunean bost aldiz jan behar dela. Hori ere ez da holan (horrela) konkretuki. Izan ahal da, o sea (hau da) mito bat, edo ez, ez? Ze azkenean, pertsona batendako (batentzat) baliagarria izan ahal da egunean bost aldiz jatea, baina beste pertsona batendako (batentzat) ez. O sea (hau da), ezin da esan baieztapen orokor moduan egunean bost aldiz jan behar dela.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Aug 14, 2019
Number: 46735430
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 06:03
Number of visits: 627