Docutec Card

Kerman, mintzalagun bila: Kerman haserre

Kerman Legution dago eta korrika-saio bat egiteko prestatzen ari da. Berotze ariketak egiten ari direla, bere lagunak Mikel Pablori buruzko zerbait esan dio, baina ez zaio batere gustatu.

Ezezko esaldietan EZ partikula ipini, baina behin bakarrik: 'Kermani ez diot ezer sumatu'. Harridura adierazteko, 'Haserretuko ez naiz, ba!' moduko esapideak erabiliko ditugu.
Transcription:[+] Transcription:[-]
KERMAN:Aizu, ba ze toki polita daukazuen, hemen Legution, korrika apurtxo bat  egiteko, e? Footing pixka bat.
JONA:Bai, eta hamaiketakoa egiteko ere leku politak ditugu.
KERMAN:Ai! Hamaiketakoa! Aizu ba ez dut jateko ezer ez ekarri!
JONA:Lasai, tabernara joango gera gero. Eta gaur hitz egiteko zer edo zer garrantzitsua daukagu, e?
KERMAN:Zerbait garrantzitsua hitz egiteko? Ez dut tutik ere ulertzen, e?
JONA:Mikel Pabloren azkenengo berria.
KERMAN:Mikel Pablorena? Ba niri ez dit ezer ez kontatu .
JONA:Atzo berarekin egon nintzen eta lur jota zegoen. Hitz egiteko beharra zeukan.
KERMAN:Aizu, ba nik berarekin hitz egin nuen eta ez nion ezer ez sumatu
JONA:Uste nuen harreman estuagoa zenutela.
KERMAN:Aizu, gure harremanari buruz zuk ez dakizu ezer ez, e!

 Ezezko esaldietan EZ beti ipini behar dugu, baina behin bakarrik. "Kermani ez diot ezer sumatu" esango dugu, edota "Mikel Pablok ez dit ezer kontatu". Horrenbestez, "Kermani ez diot ezer ez sumatu" edota "Mikel Pablok ez dit ezer ez kontatu" okerrak izango dira.

JONA:Ez zaitez haserretu, Kerman.
KERMAN:Haserretuko ez naiz ba!
JONA:Ez dut ulertzen zergatik haserretzen zaren hainbesteraino!
KERMAN:Ulertuko ez duzu ba! Zer esan nahi duzu, e? Mikel Pablo eta biok ez garela lagun onak! Hori entzutea ere!
JONA:Deituko dizu eta kontatuko dizu berak!
KERMAN:Ez, ez, ez. Zuk kontatuko didazu oraintxe bertan!
JONA:Ez al dakizu besteen kontuak kontatzea itsusia dela?
KERMAN:Bai, jakingo ez dut ba! Baina itsusiagoa da, e, lagunak albo batera uztea. Benga, kontatu!
JONA:Mikel ez dela ezkonduko!
KERMAN:Zer? Mikel Pablo ez dela ezkonduko?

Harridura adierazteko, besteak beste, era honetako esaldiak baliatzen ditugu: "haserretuko ez naiz, ba!", "gustatuko ez zait,ba!" edota "jakingo ez dut, ba!"

KERMAN:Ni naiz Mikel Pabloren lagunik onena! Nolatan ez dit Mikel Pablok ezer kontatu!
JONA:Agian ez da konturatu.
KERMAN:Konturatuko ez zen, ba! Egunero hitz egiten dugu!
JONA:Lasai, hitz egingo duzue. Ez da larria.
KERMAN:Ez dela hain larria? Izango ez da, ba! Horrelakorik ez zaio egiten inori!
JONA:Agian konfiantza du beste lagunekin.
KERMAN:Mikel Pablok konfiantza handiagoa duela beste lagunekin! Bai, falta zitzaiguna! Begiratu, hobeto ez esan ezer gehiago!
JONA:Isilik egongo naiz.
KERMAN:Ez, ez, ez. Ez isildu.
JONA:Zertan gara orduan, Kerman!
KERMAN:Ez didazu kontatu zergatik ez den ezkonduko.
JONA:Kontatu dizut, kontatu dizut.
KERMAN:Ez didazu ezer esan! Jona! Jona!

 Gaurko atalean ikusi dugunez, ezezko esaldietan EZ partikula behin bakarrik erabiltzen dugu. Adibidez: "ez dut ezer esan" edo "ez diot ezertxo ere kontatu", beraz, EZ partikula hori ez dugu bi aldiz errepikatuko. Hortaz, gaizki egongo dira "ez dut ezer ez esan" edo "ez diot ezertxo ere ez kontatu" bezalako esaldiak.

Bestalde, Mikel Pablo ezkonduko ez dela jakin duenean Kerman harri eta zur geratu da, harrituta geratu da. "Ezkonduko ez da, ba!" esan du. Bueno, harridura adierazteko honelako esamoldeak erabiltzen ditugu: "jakingo ez dut, ba!" edo "izango ez da, ba!". Argi geratu da? Ados? Bueno, ba zuek ere badakizue zer egin behar duzuen

honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

  • Kerman haserre

    Kerman haserre

    Kerman Legution dago eta korrika-saio bat egiteko prestatzen ari da. Berotze ariketak egiten ari direla, bere lagunak Mikel Pablori buruzko zerbait esan dio, baina ez zaio batere gustatu.

    Kerman haserre
 
 

Comments
Login for comment

A2
May 13, 2010
Number: 466942
Source:
Duration: 00:04:56
Number of visits: 5968