Docutec Card

Homeopatia, iruzurra ala benetako sendabidea?

Medikuntzaren alorra da homeopatia, baina alor kuestionatua inondik ere. Frantzian esate baterako, gizarte segurantzaren barruan dago homeopatia eta izaera ofiziala ematen diote. Kontra daudenek, ordea, diote, homeopatiak ez duela oraindik ezer frogatu, eta sendatzekotan plazebo efektua baino ez litzatekeela izango.
Gai horren inguruan jardun dute eztabaidan Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan.




Hiztegi lagungarria


Deialdi. Zerbait egingo dela jakinarazteko deia, dei horretara joateko gonbidatuz. Adibidez: Sindikatuek greba-deialdia egin nahi dute ekainerako.

Dena dela. Dena den. Adibidez: Juleni ez zaio Maiteminduen eguna atsegin. Dena dela, ospatzen du, neska-lagunarengatik.

Desorekatua. Orekarik gabea. Adibidez: Ondoko etxeak zure etxeari eusten zion, hura bota egin dute, eta orain desorekatua dago zurea.

Efektuaz haratago. Eraginaz harantzago. Adibidez: Plazebo efektuaz haratago, zer du homeopatiak?

Ez duela ezertarako balio. Ez duela ezer egiteko balio. Adibidez: Zer uste duzu, ez duela ezertarako balio egunkarietako horoskopoak?

Ez kalte, ez mesede. Ez onik, ez txarrik. Adibidez: Real Unión futbol-taldeari azken emaitzek ez diote ez kalte, ez mesede egin: berdin-berdin segitzen du sailkapenean.

Funts. Oinarria. Adibidez: Senarrak funtsik gabeko kritikak egin dizkio emazteari.

Gorabeherak. Arazoak. Adibidez: Igogailu hori maiz dago gaizki: gorabehera handiak izaten ari da.

Izate arren. Izateko. Adibidez: Zezenketen kontrakoek, telebistan oihartzun pixka bat izate arren, biluzik irten ziren protestaldian.

Mami. Gaia. Adibidez: Hizlariak garrantzi gutxiko kontuak aipatu ditu bakardadeaz, ez dio mamiari heldu.

Ulertarazi. Ulertu + erazi. Adibidez: Jakintsu horrek ez daki bere gaia besteei ulertarazten, ez da irakasle ona.



Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 6, 2010
Number: 466870
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:05:10
Number of visits: 4637