Docutec Card

Klima-aldaketari aurre egiteko, dieta aldatu behar dugu

Dieta aldatu, mundua salbatzeko. Horixe eskatu digute Nazio Batuen Erakundeko zientzialariek.

Klima-aldaketari aurre egiteko, hobeto elikatu eta zaborretara janari gutxiago bota behar dugu.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Nazio Batuen Erakundeak erronka bota du: era egokian jan behar dugu klima-aldaketari aurre egiteko.
V. Masson-Delmotte.- Elikagaiak ekoizteko eta jateko dugun moduak natura-ekosistemen eta gainbeheran dagoen bioaniztasunaren galerari laguntzen dio.
Esataria.- Orain arte, krisi-klimatikoaren aurka aritzerakoan industria, energia eta garraioa bezalako sektoreak aipatzen ziren. Gaur, lehen aldiz, banakako gizakiok protagonismoa hartzen dugu. Elikadura osasuntsuago bat eginez eta jakirik alferrik galdu gabe hondamendi naturalak ekiditen lagundu dezakegu.
Aditua.- Garbi dago, lur-sistemak klimarekin elkarreraginean dago, oso modu dramatikoan.
Esataria.- Abeltzaintza-industrialaren eredua jasanezina da. Haragi gutxiago jateak berotegi-gasen murrizketa ekarriko bailuke eta lur hori beste zerbaitetarako erabili ahal izateko aukera.
1 Emakumea.- Mundurako gauzarik txarrena da oraintxe bertan eta ez dugu ikusi nahi, egia esanda, baina... egia da.
2 Gizona.- Latinoamerikako abeltzaintza industrial eta estentsiboa kontu zaila da. Gainera, lurralde-eremu handia hartzen du.
3 Emakumea.- Ez da jasangarria, gure sistema, eta orduan, aldaketak egin behar ditugu, eta… ondo dago proposatzea eta gero egitea.
Esataria.- Honen harira, Alemanian jada haragiari zergak igotzea aztertzen ari dira.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Aug 9, 2019
Number: 46610861
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:16
Number of visits: 517