Docutec Card

BAGOAZ! B1-60-Josu gurea Londresen

Izaro, Antton eta Amaia Josurekin hitz egitekoak dira Skype bidez.

Londresen dago Josu, pozik dago eta lanean ere hasi da.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IZARO.— Ez al ginen 17:00etan geratu? Oraindik ez da konektatu.
AMAIA.— Bueno, Ingalaterran ordubete gutxiago denez gero, agian nahastu egingo zen.
ANTTON.— Josu nahastu? Bai zera! Amaia, hauek denak?
AMAIA.— Bai, hauetako gehienak nik ekarri nituen, eta pisu berrian oso ondo etorriko zaizkigu.
IZARO.— Ai! Eta ni, norekin biziko naiz hemendik aurrera?
ANTTON.— Baserrian, badakizu. Gainera, gurasoei ondo etorriko zaie laguntza pixka bat izatea.
IZARO.— Kontuz ibili, Amaia! Ikusi duzu zer gutxi kostatzen zaion besteen bizitza antolatzea.

ETENA

AMAIA.— Ui! Bera da!
AMAIA-ANTTON-IZARO.— Kaixo, Josu!
JOSU.— Kaixo, zer moduz zaudete?
AMAIA.— Oso ondo. Ikusten duzu, etxean, gauza guztiak biltzen. Eta zu?
JOSU.— Ba begira, berdin-berdin. Aizue, honek Euskal Herria ematen du e, egun osoan euria eta euria.
ANTTON.— Kar-kar! Bai, motel, entzun dugu uholdeak izan direla Ingalaterran.
IZARO.— Eta lehendabiziko laneguna, zer moduz joan da?
JOSU.— Bueno, ba, egia esateko, beldur pixka bat neukan, e, baina, bueno. Ordu asko badira ere, lana ez da zaila eta lankideak oso jatorrak dira.
AMAIA.— Pozten naiz, Josu!
JOSU.— Bueno, okerrena, ingelesa. Baina, tira, enpresan ia denok kanpotarrak gara, eta ondo ulertzen dugu elkar. Ingelesei, berriz, tutik ez!
IZARO.— Egon lasai. Ingelesez bakarrik aritzen bazara, astebetean ondo moldatzen hasiko zara.
JOSU.— Ez dago kuidadorik. Hemen euskaldunik ez dago eta ingelesez bakarrik jardungo dut.
AMAIA.— Bisitan joan beharko dugu. Ezta, Antton?
ANTTON.— Bai, noski. Baina aurrena trasladoa. Gero Josuren ordezkoa topatu behar dut aroztegirako.
AMAIA.— Ai! Beregatik balitz, ez ginateke inoiz joango.
IZARO.— Ni ere gustura joango naiz, e, Josu!
AMAIA.— Ai! Ba, orduan, dena antolatu eta data jarriko dugu, ados?
JOSU.— Ados. Niri ere ondo etorriko zait atseden pixka bat hemengo guztiak ezagutzeko. Aizue, zer moduz dago Koxka?
ANTTON.— Primeran! Esan nizun bezala, egunero joaten da amarekin buelta bat egitera. Poz-pozik dabil baserrian.
JOSU.— Mila esker, Antton, benetan! Bueno, banoa, gaur Indiako eta Ukrainako lankideekin geratu naiz pinta batzuk hartzeko.
AMAIA.— Bejondeizula! Hori bai integrazioa!
JOSU.— Bueno, aio!
ANTTON-IZARO-AMAIA.— Gero arte! Ondo pasa! Agur, Josu!
AMAIA.— Erabaki ona hartu zuen. Ondo joango zaio.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Aug 8, 2019
Number: 46587207
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:49
Number of visits: 212