Docutec Card

Eta rolak trukatzen baditugu?

"Besarkadak" egitasmoak "Donostiako historiak" izeneko film laburra aurkeztu berri du. Bertan, kalean bizi direnen zein gainerako zenbait herritarren rolak trukatu dituzte, jendearen kontzientzian eragiteko asmoz.

"Donostiako historiak" bideoan euskaldunak dira kalean lo egiten dutenak eta magrebtarrek egiten dute poliziaren papera. Bideo hori abiapuntu, Aizpea Arregi “Besarkadak” proiektuko koordinatzailearekin eta aktore-lanak egin dituzten Ana Revuelta eta Ander Mujikarekin hitz egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saioko elkarrizketa honetan.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Bideoa, berriz, helbide honetan duzu ikusgai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

GORKA OATEGI.- Sare sozialetan ikusi dugun bideo batek zer pentsatua eman digu. Ez da hainbeste bertan ikusten denagatik, bertako protagonistengatik baizik. Bideo honen izena da “Donostiako historiak” eta jorratzen du kalean bizi diren magrebtarren egoera, baina ariketa interesgarri eta berritzaile bat eginez. Amaia Etxeberria, egun on!
AMAIA ETXEBERRIA.- Egun on, guztioi.
GORKA OATEGI.- Amaia, “Donostiako historiak” izeneko bideoak egiten du rol-aldaketa bat, alegia, lehen munduko pertsona zuri eta pribilegiatuak jartzen gaitu magrebtarren tokian.
AMAIA ETXEBERRIA.- Bai, Gorka. Hala da. Sare sozialetan zabaldu den bideo horretan rolak trukatzen dituzte, Donostiako historiak titulua du bideoak, bi minutuko iraupena du eta ba, ideia bat egin dezazuen, pixka bat kontatuko dizuegu bideoan ikusten dena: bideoaren hasieran, bulego batean, kafe-makina parean, bi magrebtar elkartzen dira, bada, arabieraz hizketan, eta batak besteari esaten dio bideo beldurgarria ikusi duela  mugikorrean eta ulergaitza dela hori gure hirian honelakorik gertatzea, eta batak besteari bideo hori erakutsi egiten dio. Bideo horretan zer ikusten den? Bada, bi lagun kalean lotan daudela, beste bi joaten zaizkie handik botatzera, han ezin dela lo egin, eta kanporatzera.
GORKA OATEGI.- Hori askotan ikusten dugun irudia da, ezta?
AMAIA ETXEBERRIA.- Hori da, hori da. Horrek ez du ezer berririk. Baina, hemen kontua da rolak trukatu egin dituztela, eta esan dugun bezala, bada, kalean lo ari diren horiek euskaldunak direla, eta polizia-lanetan dabiltzanak magrebtarrak.
GORKA OATEGI.- Aipatu dugun bezala, "Donostiako historiak" izena du bideoak eta testuinguruan kokatzeko esan behar dugu “Besarkadak” egitasmoaren baitan aurkeztu dutela berriki. Aizpea Arregi, "Besarkadak" proiektuaren koordinatzailea, egun on.
AIZPEA ARREGI.- Egun on.
GORKA OATEGI.- Aizpea, “Besarkadak” proiektuak antolatzen dituen topaketa horietako batean aurkeztu zenuten bideoa ezta?
AIZPEA ARREGI.- Bai, hori da.
AMAIA ETXEBERRIA.- Jendearen aurrean aurkeztu zenutenean zer erreakzioa izan zuen jendeak? Herritarrek nola erantzun zuten?
AIZPEA ARREGI.- Ba, egia esan, oso harrera ona izan zuen, eta beno, jendea pixka bat hunkituta gelditu zen, ez?
GORKA OATEGI.- Izan ere, bada, bihotzean dugun tekla hori ukitu duzue, ezta? Pixka bat apurtzailea izan da bideo hori, ezta?
AMAIA ETXEBERRIA.- Bai, badirudi baietz.
GORKA OATEGI.- Izan ere, Aizpea, denok ikusi dugu jendea kalean lotan, baina ez gara normalean haien azalean jartzen.
AIZPEA ARREGI.- Hori da.
AMAIA ETXEBERRIA.- Bada, Donostiako historiak bideoan magrebtarren azalean jarri diren euskaldunekin egon gara, aktore-lanak egin dituztenekin eta haiek aktoreak izan diren arren,  une batez bada ere, haien tokian jarri direlako eta sentitu egin dutelako, ezta? bazterkeria hori.
AMAIA ETXEBERRIA.-  Ander, bideoan ikusten dena da hizkuntza badela oztopo handi bat, ezta? Ze, hor zuek euskaraz ari zarete eta magrebtarrek egiten dizuete haien hizkuntzan, eta hor ez dago komunikazio bat, ez dago elkar ulertzerik. Errealitatean hori gertatuko da, ezta?
ANDER MUJIKA.- Bai, egunerokotasunean beraiekin gaude, eta askotan kontatzen digute, ez? Osea: “Atzo zubi azpira polizia etorri zen” eta beraiek igual ez dute ulertzen poliziaren mezua.
ANA REVUELTA.- Argi dago hizkuntza desberdinak hitz egiten ditugula, baina, nire ustez, hizkuntza desberdina izan arren, egon daiteke jarrera bat komunikatzeko, ez? Edo komunikazio hori errazteko edo ez egotea jarrera hori, ez? Eta nire ustez, pertsona hori ikusten baduzu, eta zerbait kontatu nahi badiozu, nahiz eta hizkuntza hori ez jakin, badauzkazula tresnak edo lortzen duzula nolabait komunikatzea, elkar ulertzea eta…
AMAIA ETXEBERRIA.- Elkar ulertzeko borondate falta bat dagoela ere salatzera dator bideo hau.
ANA REVUELTA.- Bai, pixka bat bai. 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 23, 2019
Number: 46167783
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:35
Number of visits: 651