Docutec Card

Zer eraman botikinean oporretara goazenean

Zauriak garbitzeko materiala, txertoak, ura edo ukendua... Oporretan botikinean zer sartu behar den ikasiko dugu Gipuzkoako Farmazialarien elkarteko Xabier Aizpururekin.

Zenbait gomendio emango digu Xabier Aizpuru botikariak audio honetan. Oporretara joan aurretik prestatu beharreko material eta sendagaien garrantziaz aritu dira solasean.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AINHOA ETXEBESTE KAZETARIA. Eta orain hasi gara motxilan sartu behar dugun hori betetzen. Zauri txikiak sendatzeko zerbait beharko dugu. 
XABIER AIZPURU BOTIKARIA. Bai. Azken batean beti zaurientzako eta sendaketak egiteko materiala, ba bueno, esparatrapuak, tiritak, bendak; gero antiseptikoak ere bai, badaezpada ere. Europa-mailan edo mundu-mailan garatutako herrialdeetara joaten baldin bagara, azken batean farmaziak oso eskura daude; ahaztuta ere, ba bueno, hortxe daukagu behintzat farmazia bat joateko. Baina garapen-bidean dauden herrialdeetan ba igual ez dauzkagu halako materialak, eta bidaia luzeetarako ba garrantzitsua da.
AINHOA ETXEBESTE KAZETARIA. Min txikiak kentzeko, analgesikoren bat ere sartu beharko dugu.
XABIER AIZPURU BOTIKARIA. Bai. Lehenago ahaztu zait esatea, garrantzitsua da bakoitzak gaixotasun kronikoak izanda, osea (alegia), botikinaz parte, diabetesa, asma, tentsio altua edo horrelako gauzak, askotan eskuko ekipajean daude eramatea sendagai horiek. Baina garrantzitsua da tratamendu-orria edo medikuaren informea (txostena) eramatea, azkenean aduanetan arazorik ez izateko. Eta gero, zuk esaten didazunaren harira, azken batean bai, buruko minarentzako edo giharreko minarentzako gehienbat erabiltzen direnak dira parazetamola eta ibuprofenoa. 
AINHOA ETXEBESTE KAZETARIA. Bai, zeren ez dakit zuri, baina hegazkinean sartu eta aire girotu madarikatu hori egoten da topera eta hurrengo egunean eztarriarekin lanak!
XABIER AIZPURU BOTIKARIA. Bai. Bai. Azken batean eztarriko minak oso tipikoak dira, behintzat hegazkinez joaterakoan… Modu horietan, azkenean batzuk daude, izaten dira pastilla batzuk txupatzeko, eztiarekin edo limoiarekin eta hola. Eta gero, analgesiko edo anestesiko lokala bezala eztarrian funtzionatzen dutenak; edo bestela ere bai, ibuprofenoak ere bai, funtzionatzen du horrelako kasuetan.
AINHOA ETXEBESTE KAZETARIA. Beherakoa ere gertatzen da batzuetan.
XABIER AIZPURU BOTIKARIA. Bai. Azkenean beherakoarekin aurreneko gauza egin behar duguna da lehenengo arriskua ekidin: ikusi piska bat ze janari dauden joan garen lekuetan, eta edariak. Eskuak garbitu jaten hasi aurretik, botilako ura edan… Gero izotzarekin ere kontuz ibili, ze askotan ur kontaminatuarekin egiten dituzte izotz hauek, eta guk edaria hartzen baldin badugu, nahiz eta edaria kutsatu ez egon eta izotza kutsatuta egon, horrek ere bai afektatzea dauka… Gero, frutak ere guk zuritzea komeni zaigu. Eta gero barazkiak, arrainak eta haragiak ere gordinik jatea saihestu. Azkenean, ez dakigu nondik etorri diren janari horiek edo elikagai horiek eta bueno, piska bat kontuz ibili. Jende asko, orain gazteak eta motxilero bezala joaten dira eta kaleko postuetan jan. Hor ere piska bat kontuz ibili eta ikusi non jaten dugun, ezta?
Eta neurri horiek errespetatu eta hala ere beherakoarekin jarraitzen baldin badugu, sueroa da garrantzitsua, hidratazio on bat, ur asko edan. Eta gero jada medikazioa, sendagaia behar izatera ba loperamida, gehiago ezagutzen da Fortasec bezala; baina hau ez da gomendagarria 48 ordu baino gehiago hartzea. Orduan bueno, ahal baldin badugu, lehen esandako puntu horiek jarraitu eta jada, besterik ez dagoen kasuan, orduan bai erabiliko genuke sendagaia.
AINHOA ETXEBESTE KAZETARIA. Beherakoaren kontra hori, baina izaten da batzuetan beste muturra, hain zuzen lehorreriarena (idorreriarena). Etxetik kanpora jan, eta gorputza ohitu gabe izan horretara… Eta horren propentsioa daukanak?
XABIER AIZPURU BOTIKARIA. Bai. Azken batean, kasu honetan laxanteak ere bai badaude, baina garrantzitsua ur asko edatea, gero frutak eta barazkiak ere oso garrantzitsuak dira azken batean laxante moduan; eta gero ere bai gomendatzen dugu asko ariketa egitea. Ariketarekin azkenean mugimendu bat sortzen da, eta komunera joateko pasada ba errazago izatea.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 11, 2019
Number: 45824685
Source:
Duration: 00:03:18
Number of visits: 235