Docutec Card

Kerman, mintzalagun bila: Harrikada

Kerman gaur Leitzara iritsi da eta Iñaki Perurenari egin dio bisita. Iñakik bere etxearen inguruan dauzkan eskulturak erakutsi dizkio. Kerman harri bat jasotzen saiatu da.

NON ZEHAR esan behar dugu: 'mendian zehar', 'Arraldeko kaleetan zehar'. Halaber, ZEREN ONDOAN forma erabiltzen dugu: 'harriaren ondoan' eta ez 'harria ondoan'. Bestalde ez nahasi HOBE (nolakoa?) eta HOBETO (nola?): 'Nola zaude gaur?' 'Ondo, atzo baino hobeto'.
Transcription:[+] Transcription:[-]
KERMAN: Uf! Leher eginda nago, e? Mendia zehar ibiltzea asko nekatzen du. Eta ze gose, ama! Bokata jango dut. Etxea ondoko tabernan erosi dut. Harria ondoan eseriko naiz.
IÑAKI PERURENA: Kaixo, egun on!
KERMAN: e! Nondik dator ahots hori? Ama! Erraldoia! Lagundu!
IÑAKI PERURENA: Lasai mutil, ez izutu neu izan nauk eta! Eta horiek ez dituk erraldoiak, eskultura koxkor batzuk.
KERMAN: Bai? Ba bi erraldoi orduan, bat bestea ondoan. Baina... zu Iñaki Perurena zara, harri-jasotzailea!
IÑAKI PERURENA: Bai, eta normala duk hemen ikustea. Hau nire baserria duk eta!
KERMAN: Ah! Nik beti ikusten zaitut telebistan, Goenkalen eta Arraldeko kaleak zehar. Bai, eta asko gustatzen zait. Eskerrak etorri zaren, bestela, Algortaraino joango nintzen korrika basoa zehar.
 
 Gogoan izan NON ZEHAR esan behar dugula: mendian zehar, Arraldeko kaleetan zehar... GAIZKI egongo dira, horrenbestez:mendia zehar eta antzekoak.
Era berean, ZEREN ONDOAN esango dugu normalean: etxearen ondoan eta harriaren ondoan. Baina EZ etxea ondoan.

KERMAN: Bueno, Iñaki, orduan hau da zure museoa.
IÑAKI PERURENA: Bueno, nahi duana, museoa, parkea, harri-tokia... bueno, harri-jasotzailearen ingurua azaltzeko toki  bat.
KERMAN: Aizu, harri-jasotzailea, harakina, aktorea eta artista. Bueno, munduko artista guztiak baino hobeto zara.
IÑAKI PERURENA: Ba! Ez dugu hainbeste  esango, ez dugu hainbeste esango...
KERMAN: Aizu, eta horko erraldoi horrek zer esan nahi du?
IÑAKI PERURENA: Bueno, hor goiko mendi horretan hiru eskultura zeudek eta, nolabait, indar metaketa bat harri-jasotzailearen sorrera azaltzeko, ez? Jentilaren indarra, pertsonaren barruko indarra eta mitoaren indarra.  
KERMAN: A? Oso ondo, bai. Polita. Baina, beharbada, hor dagoen eskua hobe dago. Zer esan nahi du horrek?
IÑAKI PERURENA: Esku horrek, pixka bat... horrekin azaldu nahi izan diat eskulana. Eta gero baita ere, beharbada, euskara eta eskuera, edo, bien arteko harreman hori.
KERMAN:
Baina, zuk zer egiten duzu hobe, harria jaso, ala, harria landu?
IÑAKI PERURENA: Harriak jasotzeko niretzako gero eta astunagoak dituk. Hi, aizak! Niregatik esaten ditek harrikada pixka bat badaukadala, baina, hik ere pixka bat bai, e?
KERMAN: Nik harrikada? Ez. Nik euskaldun berri ... ez, ni euskaldun berri onena naiz. Ai ama!

Ez nahastu HOBE eta HOBETO. HOBEAk nolako? Galderari erantzuten dio: eskultura hau bestea baino hobea da. HOBETO, berriz, nola? Galderaren erantzuna da: Nola zaude gaur? Ondo, atzo baino hobeto.  

KERMAN: Erakutsiko didazu harria jasotzen?
IÑAKI PERURENA: Bai gizona!
KERMAN: Eta harria zer daukazu, baserriaren ondoan, ala basoan zehar abiatuko gara harriak jasotzera?
IÑAKI PERURENA: Ez mutil, hementxe barruan.
KERMAN: Lehenengo zuk jaso, nik ikusteko, e? Eta nik gero hobe egingo dut
IÑAKI PERURENA: Egon pixka bat. Lehenengo probatu egingo diagu. Aber ze maila ematen duan. E? Benga!
KERMAN:
Bueno, nik uste dut euskaltegiko liburuak balira hobeto altxatuko nituzke, e? Ai! Ezin dut Iñaki, ezin dut. Zu ni baino hobea zara, e? Harri-jasotzaile hobea, aktore hobea eta artista hobea. Bueno, bueno... hori bai, e? Ni euskaldun berri hobea.
IÑAKI PERURENA: Hi euskaldun berri oso ona, bai, bai, bai.

Leitzan zehar zebilela Iñaki Perurenarekin egin du topo gaur Kermanek eta ikusi dugu NON ZEHAR esan behar dela, eta oro har ZEREN ONDOAN esaten dugula. Adibidez, basoan zehar ibili da, mendian zehar ibili da eta ez mendia zehar. Eta bestalde, Perurenaren baserriaREN ONDOAN eskulturak ikusi dituzte eta eskultura baten ondoan Kermanek ogitartekoa jan du.
Bestalde, HOBETO eta HOBE landu ditu gaur Kermanek. Gogoratu, Nolakoa? Galdetzen dugunean HOBEA erantzuten dugula eta Nola? Galdetzen dugunean, HOBETO erantzun behar dela. Adibidez, nola zaude gaur goizean?Ongi baino hobeto. Baina nolakoa galdetuko bagenu, ona edo HOBEA erantzun beharko genuke. Eta zuek, badakizue, euskaraz ongi baino HOBETO hitz egiteko, gauzarik onena, horixe bera, hitz egitea. Beraz,

Badakizue, honekin edo harekin, baina egin!

 
 

Comments
Login for comment