Docutec Card

Kerman, mintzalagun bila: Ligatzen

Kerman taberna batera sartu da ebaki bat hartzera. Tabernariarekin aritu da solasean. Horretaz gain, neska bati ea mintzalagun bila ote dabilen galdetu dio. Neskak ez du oso ondo hartu.

Kontuz PASATU aditzarekin. Ahal dela, aditz egokiagoa bilatzen saiatuko gara: eman, gertatu, igaro... Esaldi konpletiboetan aditz laguntzaileari -ELA erantsi: "Ohartu naiz bakarrik zaudela."
Transcription:[+] Transcription:[-]
KERMAN: Egun on!
TABERNARIA: Egun on!
KERMAN: Kafetxo bat, mesedez.
TABERNARIA:  Zer nahi duzu, kafesnea, ebakia ala hutsa?
KERMAN: Ebakia. Baina, fuertea, e? Zeren, pasatu dut gau osoa ikasten eta nago erdi lotan
TABERNARIA: Zer, azterketa daukazu, ala?
KERMAN: Bai. Azterketa. Baina, nik ikasi eta ikasi eta, aizu, ez dut azterketa pasatzen.
TABERNARIA:  Eta, zer ari zara ikasten?
KERMAN: Euskara. Ni euskara ikaslea naiz. Eta ikasle ona, e? Baina, aizu, ez dakit zer pasatzen zaidan euskararekin. Beti kale egiten dut. Eta, bueno, urteak eta urteak pasatu dira euskara ikasten hasi nintzenetik. Baina, oraindik, A2 mailan nago. Baina, bueno, agian da ba hainbeste gustatzen zait euskara, ba, euskaltegian pasatu nahi dudala bizitza guztia. Aizu, zuk EGA daukazu?
TABERNARIA:  Ni euskalduna naiz eta hemen egoteko ez dut beharrik EGA.
KERMAN: Eta badakizu zer esan nahi duen EGA? Ezetz-Gainditu-Azterketa

 Kontuz PASATU aditzarekin, euskaraz gehiegitan erabiltzen dugu-eta. Ahal dela, kasu bakoitzerako aditz egokiagoa topatuko dugu.
-Gau osoa PASATU dut ikasten> Gau osoa EMAN dut ikasten.
-Ez dakit zer PASATZEN zaidan euskararekin> ez dakit zer GERTATZEN zaidan euskararekin
-Bi urte PASATU dira> bi urte IGARO dira

KERMAN: Kaixo, arratsalde on. Eser naiteke? Eske, ohartu naiz bakarrik zaude. A! Eta ikusi dut euskaraz irakurtzen ari zara. Bueno, barkatu, e? Baina, eske, pixka bar espiatu zaitut.
NESKA:  Baina, elkar ezagutzen dugu edo... nor zara?
KERMAN: Jendearen bila nabil euskaraz pixka bat mintzatzeko, praktikatzeko. Kontua da nik bihar azterketa dudala, eta etzi libre nagoela. Zu ere libre zaude etzi?
NESKA: Ez. Ni ez nago libre.
KERMAN: Ez? Lastima! Dena dela, konturatu naiz, beharbada, bihar egun txarra dela geratzeko. Zeren, gimnasiora joan behar dut... Konturatuko zinen mutil gihartsua naizela, e?
NESKA:  Ba ez, ez naiz ohartu.
KERMAN: Ezetz? Uste dut txantxetan ari zarela.

 Gogoratu esaldi KONPLETIBOETAN aditz laguntzaleari -ELA jarri behar diozuela.
- Ohartu naiz bakarrik zaudELA
- Ikusi dut euskaraz irakurtzen ari zarELA
- Uste dut txantxetan ari zarELA

KERMAN: Orduan, esan didazu zu ere mintzalagun bila zabiltzala, ezta?
NESKA:  Ez. Nik ez dut horrelakorik esan.
KERMAN: Orduan gaizki ulertu dizut. Lehen esan dizut euskaraz, batzuetan gaizki moldatzen naizela. Askotan pasatzen zait. Bueno, zuri ez zaizu gertatuko. Zeren, ni konturatu naiz oso ondo hitz egiten duzu.
NESKA:  Noski, nire ama-hizkuntza da!
KERMAN: Bueno, mintzalaguna orduan ez. Baina pentsatu dut, agian, mutil-laguna nahiko duzula.
NESKA:  Ez, ez. Ni oso ondo nago nagoen bezala.
KERMAN: Eta orduan, zer nahi duzu? Esan didazu mintzalagunik ez duzula nahi, mutil-lagunik ez duzula nahi... zer nahi duzu orduan?
NESKA:  Ba nik, lasai irakurtzeko taberna baten bila nabil.
KERMAN: Ba topatu duzu, e? Zeren, ziurtatzen dizut taberna honetan ez zaituela inork  molestatuko, zeren lasai-lasaia da. Ezta, Mikel?
TABERNARIA:  Bai, bai, bai. Hemen beti giro lasaia eta jatorra.
KERMAN: Hori bai, kontuz ibili, zeren, tarteka etortzen dira euli-mando batzuk eta mutil batzuek  edozer gauza egiten dute ligatzeko.

Gaurko saioan, Kerman PASATU aditzarekin pasatu egin da. Gogoan izan, euskaraz, egoera bakoitzerako aditz aproposak ditugula. Saiatu erabiltzen. Adibidez,
- Gau osoa pasatu dut ikasten. Egokiagoa da gau osoa eman dut ikasten esatea.
- Edo,  ez dakit zer pasatzen zaidan euskararekin. Egokiagoa da ez dakit zer gertatzen zaidan euskararekin esatea.
- Edo, bi urte igaro dira egokiagoa da bi urte pasatu dira esan beharrean.

Bestalde, ditxosozko -ELA hori ahaztu zaio Kermani. Gogoratu honelako esaldietan beti -ELA hori ipini behar duzuela:
Ohartu naiz bakarrik zaudela
Edo, ikusi dut euskaraz irakurtzen ari zarela
Edo, uste dut txantxetan ari zarela
Eta, nik badakit zuek ere bide onetik zoaztela euskaraz hitz egiten...


Eta badakizuela, honekin edo harekin, baina egin!

 
 

Comments
Login for comment