Docutec Card

Kerman, mintzalagun bila: Pisu bila

Etxea erosteko gogoa dauka Kermanek. Horregatik, pisu bat ikustera joan da gaur. Agentziakoak etxea erakutsi dio. Kermanek izango du zer esana oraingoan ere!

ERLATIBOZKO esaldiekin kontuz ibili behar da. 'Jatorrak dira aldamenean bizi diren bizilagunak' esaldia errazago esan dezakegu: 'Jatorrak dira aldameneko bizilagunak'. Bestalde, zerbaiten balioa zenbatekoa den galdetzeko bi modu daude: 'Zenbat balio du etxeak?' eta 'Zenbat kostatzen da etxea?'.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Kaixo!
SALTZAILEA:  Egun on Kerman!
KERMAN: Kaixo. Zurea da pisua salgai dagoela?
SALTZAILEA: Ez pisua ez da nirea. Agentziatik nator ni
KERMAN:  A! Agentziatik. Bueno, baina eraikin honetan dago pisua salgai dagoela
SALTZAILEA: Pisua ikusi nahi?
KERMAN: Bai.
SALTZAILEA:  Ea ba, goazen! Pisua seigarren solairuan dago eta ez daukagu igogailurik
KERMAN: A! Bueno, berdin da, e? Eskaileran igoko gara. Sei solairu niretzako ez da ezer. Ni Algortakoa naiz eta osasuntsu nago. Eta ni, sei solairu lasai, lasai igo naiteke, bai. Aizu, jatorrak dira bizilagunak aldamenean bizi direla?
SALTZAILEA: Bai, jator-jatorrak dira, bai.
KERMAN:  A, eskerrak! Aizu, eta hor azpian dagoen taberna ez da zaratatsua izango ez?
SALTZAILEA:  Ez, batere zaratatsua.
SALTZAILEA:  Dena dela ez dut ezer entzungo. Zeren, seigarren solairuan nago.

ERLATIBOZKO esaldiekin nahastuta ibili da gaur Kerman. Zurea da salgai dagoEN pisua?Jatorrak dira aldamenean bizi dirEN bizilagunak?
Gogoratu dena den, gauza bera esateko ere forma sinpleagoak erabil ditzakegula: jatorrak dira aldameneko bizilagunak?

KERMAN: Ai! Nekatuta nago, e? Aiii!
SALTZAILEA: Bueno, Kerman. Ikusten duzunez hemen jada sukaldean gagoz (gaude). Ikusten duzunez, sukalde elektrikoa dauka, berogailuak gasarekin funtzionatzen du. Hemen daukazu labea. Eta hemen, ikusten duzunez hozkailua daukazu. 
KERMAN: Zenbat kostatzen du pisuak?
SALTZAILEA:  Bai, bai, Kerman. Goazen egongelara. Hau ikusten duzunez, egongela da, argitsua da. Hemen ikusten  duzunez leihoak berriak dira, pertsianak eta gortinak ere bai. Telebisiñue be (telebisioa ere) berria da. Eta ikusten duzunez, denetarik dauka.
KERMAN: Bai. Zenbat balio da pisua? Ze, handia da, e?
SALTZAILEA: Bai, bai. Benga Kerman, orain logela erakutsiko dizut. Goazen. Kerman, hau ikusten duzunez logela da. Horman sartutako armairua dauka. Ikusten duzunez berria da eta koltxoia latexezkoa.
KERMAN:  Honek asko kostatuko du, ezta? Eske nik zerbait merke behar dut, e?
SALTZAILEA:  Begira Kerman. Hemen zura atzean komuna daukazu.
 
Kerman etxe bat ikustera joan da eta sukaldea, logela, bainugela, pertsianak, leihoak, konketa, guztiak egoera onean daudela ikusi du. Era berean pisuak ZENBAT BALIO DUEN galdetu du Kermanek. 
Gogoratu:
Zenbat balio du etxeak? Baina, zenbat kostatzen da etxea?

SALTZAILEA: Hor  dauzkazu bainuontzia, konketa, eta ikus dezakezunez biak berriak dira.
KERMAN: "Jacuzzirik ez dago bainugelan. Buah! Kostatuko zait niretzako moduko etxe bat topatzea". Aizu, esan didazu sukaldeko labea eta hozkailua berriak direla, ezta?
SALTZAILEA: Bai, hala da. Berri-berriak dira.
KERMAN:  A! Oso ondo. Logelan dagoen koltxoia berria dela esan duzu, ezta?
SALTZAILEA: Noski, berri-berria.
KERMAN: Eta komunean dauden konketa eta bainuontzia ere berri-berriak dira.
SALTZAILEA: Bai. Pasa den hilean berrituak
KERMAN:  Bueno, ba, mila esker, e? Egia esan oso ondo azaldu didazu guztia.
SALTZAILEA: Baina Kerman, ez duzu jakin nahi zenbat balio duen pisuak?
KERMAN:  Beitu, hobeto bidali berriztatzen dituzuenean prezioak. Ze, orain, krisiarekin eta burbuja edo burbuila, eta horrekin, ziur jaitsiko dela pixkatxo bat, e?
SALTZAILEA: Ondo da Kerman, orduan deituko dizut.
KERMAN:  Orduan hobeto, bai. Mila esker. Agur.
SALTZAILEA:  Agur, bai.

Gaur Kerman pisu bila aritu den bitartean erlatibozko esaldiekin kale egin du. Horregatik honelako esaldiak bota ditu: Zurea da pisua salgai dagoela?-ELA hori hor ez dago batere zuzena. Modu  egokia da: zurea da salgai dagoEN pisua?
Hori bai, honelako esaldiak askotan era sinpleagoan ere bota ditzakegu. Begira, adibidez:
Etxe azpian dagoEN taberna. Oso ondo, zuzena da, egokia da, baina, errazagoa da etxe azpiko taberna esan,  eta horrekin, nahiko.
Hori bai, hiztegia ere landu du eta gustatu zaizkio logela, bainugela, egongela, eskailerak. Eta etxeko gauza guztiak egoera onean daudela ikusi du.
Hori bai, txarrena, okerrena, prezioa. Zeren, etxeak diru asko BALIO DU, edo,  etxea asko KOSTATUko da. Baina zuri, ez zaizu batere kostatuko euskaraz ongi hitz egitea Kermanekin.

Horregatik, honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment