Docutec Card

BAGOAZ! B1-59-Agurra

Ezustekoa emango diote lagunek Josuri, Londresera doala-eta, agur esateko.

Pozez esalgo diote agur lagunek Josuri.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Sekulakoa izango da! Ez du halakorik espero!
IZARO.— Auskalo Anttonek zer esan dion!
AMAIA.— Orain dela ordu-erdi deitu dit Anttonek: Ingalaterrara eramateko zerbait eman behar diola. Hori da etxera etortzeko aitzakia.
IZARO.— Misterioa!
AMAIA.— Bai. Josu ezagututa, urdaiazpikoa espero du, han ezingo duelako jan, eta amorratua da.
IZARO.— Eta ez ote du nahiago urdaiazpikoa, afari-merienda baino.
AMAIA.— Ez, neska!
IZARO.— Ui, hemen dira.
AMAIA.— Bai, bai, bai! Zoazte kanpora!
AMAIA.— Atera, atera! Azkar, azkar!

ETENA

AMAIA-IZARO.— Sorpresa!
JOSU.— Bueno, eskerrak! Fundamentuzko agurrik egin gabe joan beharko nuela pentsatzen hasita nengoen.
AMAIA.— Harroputz hori! Horrela jarriko zinela jakinez gero, batere ez!
JOSU.— Aizue, eta plater eta edalontzi guzti hauek?
AMAIA.— Bueno, lagun batzuei deitu diegu.
IZARO.— Jende gehiago falta da oraindik.
AMAIA.— Sartu!
JOSU.— Ai ama! Kar-kar!
GONBIDATUA 1.— Aspaldiko!
JOSU.— Joe, mila esker, e! Mila esker, antolaketa bikaina! Baina, nagusi, nire oparia zer?
ANTTON.— Gu gara zure oparia!
JOSU.— Zer, benetan?
AMAIA.— Aizu!
IZARO.— Hartu garagardo bat.
JOSU.— Bai, mila esker.
AMAIA.— Aizu, Josu, exijente samar zaude, ezta?
JOSU.— Bueno, nire azkeneko egunak dira, eta mimo batzuk jasotzea ere ez da sobera egongo.
AMAIA.— Ai, a ze aurpegia daukazun! Bake ederra emango duzu hemendik alde egiten duzunean!
JOSU.— Gogoratuko zara nirekin, e, pasa ditugun une zoragarriak!
ANTTON.— Josu!
JOSU.— Ai, zu beti fin, nagusi! Mila esker!
AMAIA-JOSU-IZARO.— Ez da posible!
ANTTON.— Zer gertatzen da?
IZARO.— Oso praktikoa izango zaio Londresen.
JOSU.— Ondo!
AMAIA.— Ai, Antton!
JOSU.— Ondo, pala bat!
JOSU.— Zer?
JOSU.— Jode, hau bai benetako oparia! Mila esker! Hi, mila esker!
AMAIA.— Eskerrak, Antton, bestela…! Bueno, eta orain denak hona, jatera.
JOSU.— Bai! Mila esker etortzeagatik!

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jul 8, 2019
Number: 45713610
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:53
Number of visits: 141