Docutec Card

Kerman, mintzalagun bila: Ile-apaindegian

Kerman ile-apaindegira joan da eta bere orrazkera aldatzeko asmoa duela esan dio ile-apaintzaileari. Nola orraztuko du Kermanek ilea? Antza denez, Oihan Vegak bezala.

Ez nahastu beraz, BEZALA eta BEZALAKOA, NOLA eta NOLAKOA. Eta txutxu-mutxuak kontatzeko, EI DAGO eta ITXURA DENEZ moduko formulak erabiliko ditugula esango digu Oihanek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ILE-APAINTZAILEA: Aupa, Kerman.
KERMAN: Aupa, kaixo!
ILE-APAINTZAILEA: Kaixo.
KERMAN: Begira, nahi dut orrazkera aldatu, eh? Ze daukat hemen zapal-zapal, nire aitak bezalakoa, eh? Eta nahi dut aldatu. Ez dakit, zuk zer uste duzu daukadala ilea, luze ala motz?. Ze ile-apaindegian beti esaten duzue, daukagu ilea luze. Jejeje
ILE-APAINTZAILEA: Bueno, bueno... Baina apurtxo bat puntak ebakitzen baditugu...
KERMAN: Ah, bale. Eske nik nahi dut orrazkera astero aldatu eh, Beckhamek bezalakoa, lehenengo motxa, gero luzea, gero kizkurra... Horrela gustatzen zait niri.
ILE-APAINTZAILEA: Primeran, eta zer egingo dugu gaur?
KERMAN: Zuk uste duzu, ondo geratuko zaidala ile horia, Beckhami bezala?
ILE-APAINTZAILEA: Bai, ondo.
KERMAN: Bai?
ILE-APAINTZAILEA: Bai.
KERMAN: Bai. Bueno eske, igual ez naiz ausartzen eh! Ze zorte txarra badut, geratu ahal zait Gutiri bezalakoa. Igual hobeto, beitu Cristiano Ronaldo bezalakoa, eh? Hola hobeto, ze nik daukat ilea beltza Ronaldok bezala...

Ez nahastu bezala eta bezalakoa, nola eta nolakoa, ez baita gauza bera. Horrenbestez," ilea nola moztu nahi duzu" galdetuz gero," zuk bezala" erantzungo dugu. Baina nolakoa galdetuz gero, bezalakoa erantzungo dugu. "Nolakoa da zure ilea?", "Beltza, aitarena bezalakoa".


KERMAN: Bai, niri pila bat gustatzen zait txutxu-mutxuak, eh?
ILE-APAINTZAILEA: Bai?
KERMAN: Bai. Ze...Eh... Prentsa arrosa niri asko gustatzen zait, eta antza denez gizon pila batek irakurtzen dute, eh? Gero esaten dute ezetz. Emakume kontua ei da, baina... ni ez nago ados, eh! Jajaja, begira, jaja, Albako dukesa. Bueno, a zer nolako itxura, eh? Aizu, hau ile-apaindegian sartuko balitz, zuk zer egingo zenuke?
ILE-APAINTZAILEA: Ba, aldaketa sakon bat, eh?
KERMAN: Aldaketa sakona, bai gutxienez.
ILE-APAINTZAILEA: Bai.
KERMAN: Antza denez, orain senargaia dauka, eh. Eta ezkonduko omen dira, eh. Ui, begira Beyonce. Bueno, a ze neska puska, eh? Hori bai, esaten dutenez, operazio pilo bat egin dituela, eh. Izterrak, ipurdia, bularrak...Bueno... Zuk zer uste duzu?
ILE-APAINTZAILEA: Ba, bai ondo dago, ondo dago.
KERMAN: Bai ondo. Orain gainera, alkatxofaren dieta oso modan jarri omen da, eh?
ILE-APAINTZAILEA: Bai, hori esaten dute
KERMAN: Oso diuretikoa da, antza.

Txutxu-mutxuak kontatzen ari dira ile-apaintzailea eta biak, isildu ere egin gabe. Halako operatuta ei dago, eta bestelakok, itxura denez, etxe berria erosi du. 


Txutxu-mutxuak kontatzen ari dira ile-apaintzailea eta biak, isildu ere egin gabe. Halako operatuta ei dago, eta bestelakok, itxura denez, etxe berria erosi du.  

KERMAN:
Aizu, zer txanpu erabili behar dut nik? Nik daukat ilea oso lehorra, amarena bezalakoa.
ILE-APAINTZAILEA: Ba txanpua, ba hidratante bat ahal duzu erabili, bai.
KERMAN: Aitak dauka ilea koipetsuagoa, baina nik daukat lehorra amarena bezalakoa. Eta lehen neukan ilea kizkurra, amak bezala. Orain ez, orain ba lisoago. Gustatzen zait eh nola utzi didazun orrazkera berria, ze ahal dut utzi gelarekin gora ileak, Oihan Vegak bezala, gazteakoa? Edo bestela behera, Unax ugalde bezala, eh?
ILE-APAINTZAILEA: Oso ondo.

A zer nolako nahasmena izan duen Kermanek bezala eta bezalakoarekin, ezta? Bueno hala aritu zaigu ile-apaindegian. Gogoratu ez dela gauza bera nola galdetzea edo nolakoa galdetzea. Horregatik nola galdetzen dugunean, bezala erabiltzen dugu. Adibidez:Nola orraztuko du ilea Kermanek? Oihan Vegak bezala. Eta nolakoa galdetzen dugunean, bezalakoa erabiltzen dugu. Kermanen ilea lehorra da, bere amarena bezalakoa. Gero, bestalde, txutxu-mutxuekin aritu dira kontu kontari eta, besteak beste, honakoa komentatu dute: alkatxofaren dieta modan jarri ei da berriro, edo modan jarri omen da berriro. Antza denez, alkatxofaren dieta modan jarri da berriro. Edo, alkatxofaren dieta modan jarri da berriro, antza. Argi geratu da, ezta?


Ba badakizu, honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment