Docutec Card

Taxi hegalariak Parisko joko olinpikoetarako

Gauza jakina da trafikoa izugarri ugaritu dela munduko hainbat hiri eta gunetan. Arazo horri aurre egiteko, Parisen neurri bitxia jarri nahi dute abian.

2024ko Joko Olinpikoen aitzakian, Frantziako hiriburuan taxi hegalariak martxan jartzeko asmoa dute jokoen antolatzaileek. Juanjo San Miguelek, nazioarteko gaietan aditua den kazetariak, kontatuko digu zergatik jarri nahi dituzten martxan taxi horiek eta nolako ezaugarriak izango dituzten, baita gainditzeko zer eragozpen dituzten ere. 


Euskadi Irratiko Mezularia saioko erreportaje honetan gairi buruzko xehetasun gehiago dituzu entzungai.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

TAMARA FERRARI.- Hegalariak, hegazkinak… bakarrik ez. Parisen bost urte barru taxi hegalariak izango dituzte,  Airbus hegazkin-ekoizleak adierazi duenez. Taxi hauek aireportutik hirigunerainoko hegaldia egingo dute, 2024ko Joko Olinpikoetan jarritako helburuak betetzen badira, Juanjo San Miguel.


JUANJO SAN MIGUEL.- Gaur egun, Charles de Gaulle aireportutik Parisko erdiguneraino ordubete behar dute taxiek eta autoek.  2024ko Joko Olinpikoetan Frantziako hiriburuko ohiko trafiko ugaria areagotzea espero dute eta antolatzaileen helburua da trafiko hori arintzea. Horretarako, Airbus hegazkin-ekoizleak bi prototipo aurkeztu ditu eta izango dituzten ezaugarriak adierazi.
Hegazkin hauek ez dute gidaririk izango, aireratzea eta lurreratzea bertikalak izango dira eta ez dute apenas kutsatuko. Hegazkin-ekoizleak aitortu du, hala ere, oraindik eragozpen dezente gainditu beharko dutela euren proiektua martxan jartzeko. Prototipo hauetan ikertzen ari dira nola gutxiago kutsatu eta nola atera harik eta zarata gutxien.
Baina, horretaz aparte, ikuskizun izango da erabiltzailearen erantzuna eta konfiantza. Taxi hegalari hauek, berriz, euren bideak antolatu beharko dituzte aire espazioan, hegazkinei eta polizia eta ospitaletako aire-trafikoari traba ez egiteko. Horrez aparte, azpiegitura ere antolatu beharko dute: non aireratu eta non lur hartu. Zehaztu beharko dute hori, bidaia motzagoa eta azkarragoa izan dadin. Proiektuaren arduradunek diote euren helburua ez dela ohiko garraiobideen ordezkoa izatea, hiri-mugimenduak, trafikoa, arinagoa eta hobea izan dadila baizik. Bost urte barru, beraz, Parisen taxi hegalariak izango dituzte.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 3, 2019
Number: 45545149
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:51
Number of visits: 422