Docutec Card

Kalean diru-zorrorik aurkituz gero, itzuliko zenuke?

Ikertzaile batzuek milaka diru-zorro utzi dituzte munduko hamaika tokitan, jendeak itzultzen ote dituen ikusteko. Zein uste duzu izango zela jendearen jokaera? Entzun audioa, asmatu duzun jakiteko.

Jasotako datuekin munduko rankinga osatu dute: zer herrialdetako jendeak itzuli duen gehien eta zeinetakoak, gutxien. Zurich, Michigan eta Yutako unibertsitateetako ikertzaile batzuek egin dute ikerketa, eta ikerketa horren berri eman du Science aldizkariak.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ikertzaile batzuek milaka diru-zorro utzi dituzte munduko hamaika tokitan, jendeak itzultzen ote dituen ikusteko. Zein uste duzu izango zela jendearen jokaera? Entzun audioa, asmatu duzun jakiteko.
Jasotako datuekin munduko rankina osatu dute: zer herrialdetako jendeak itzuli duen gehien eta zeinetakoak, gutxien. Zurich, Michigan eta Yutako unibertsitateetako ikertzaile batzuek egin dute ikerketa, eta ikerketa horren berri eman du Science aldizkariak
KAZETARIA. Ba ez, ez omen gaude diruarekin hain tematuta. Edo gutxienez garrantzia handiagoa ematen diogu zintzoak izateari edo geure buruak zintzo ikusteari, patrika gureak ez diren sosekin betetzeari baino. Hala ondorioztatu dute Zurich, Michigan eta Yutako unibertsitateetako ikertzaile batzuek Science aldizkarian argitaratu duten lan batean. Eta nola neurtzen da zintzotasuna? Ba kasu honetan kalean diru-zorroak utzita. Eneko Axpe ikertzaileak, eta Euskadi Irratiko Faktoria magazineko kolaboratzaileak kontatu du.
ENEKO AXPE. 40 herrialde desberdinetara joan dira ikerlari hauek, 355 hiri desberdinetara. Eta egin zutena izan zen nahita galdu 17.000 diru-zorro. Hau da, ikerlari hauek joaten ziren hiri desberdinetara eta uzten zituzten ahaztuta, eta gero kontatu zituzten edo zenbatu zituzten zenbat bueltatzen ziren.
KAZETARIA. Hala, munduko rankinga egin dute, estatu zintzoenak zeintzuk diren.
ENEKO AXPE. Kontua da, mundu-mailan, hiritar zintzoenak daudela Suitzan. 10 diru-zorro galtzen baziren 7 baino gehiago bueltatu egiten ziren. TOP 5a Suitza, Noruega (Norvegia), Holanda (Herbehereak), Danimarka eta Suedia.
KAZETARIA. Azeri gehien non dagoen ere atera dute zerrenda.
ENEKO AXPE. Txina izan zen lehenengoa. % 10a baino gutxiago bueltatu egin zen. Daukagu Txina, Kenya, Peru, Kazakhstan eta Marruecos (Maroko). Horiek dira TOP 5a, aldrebes jartzen badugu.
KAZETARIA. Jakina, interpretazioa ez da hain sinplea, agerikoa baita estatu txiroenetan badirela lehentasunak zintzotasunaren gainetik. Bide batez, esan Euskal Herriko daturik ez dugula. Lastima!
ENEKO AXPE. Polita izan da, ikerketa honetan egin dutelako bi ikerketa desberdin. Bata diru-zorroa hutsik eta bestea, diruarekin.
KAZETARIA. Hori da, hain zuzen, ikerketa honek duen alderdi interesgarriena. Eta tokiaren arabera gorabeherak dauden arren, oro har, diru-zorroak zenbat eta beteago egon, orduan eta aukera gehiago daude aurkitzen duen pertsonak hura itzultzeko. Esaterako, lehen esan dugu Txinan 10etik 1ek baino gutxiagok bueltatu zutela diru-zorroa baina…
ENEKO AXPE. Hori harrigarria da. Txinan karterak dirua bazeukan, orduan bai, bueltatu egiten zen, % 20 baino gehiago.
KAZETARIA. Zintzo ez jokatzeak psikologikoki kalte egiten digu. Hori da ikertzaileok ezusteko jarrera hau azaltzeko duten hipotesia. Hau da, gurea ez den kartera bat itzultzen ez dugunean, lapur gisa ikusten dugu geure burua: zenbat eta diru gehiago zorroak, orduan eta lapurrago. Alegia, aurkitutako zorroari ateratzen diogun etekinak ez du kitatzen geure buruari eragiten diogun zorra.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 1, 2019
Number: 45461968
Source:
Duration: 00:03:08
Number of visits: 437