Docutec Card

Sektarik maltzurrena

Zein ote da sektarik zitalena? Iñaki Segurolaren arabera ez da inongo erlijio, ezta zientzia bera ere. Sekta arriskutsuen ezaugarriak banan bana zerrendatu eta aztertu ondoren, ondorio harrigarri batera iristen da idazlea.




Hiztegi lagungarria



Ametitu. Onartu. Adibidez: Errespetuz esandako kritika guztiak ametitzen ditugu.

Bakartzera jo. Testuinguru honetan zera esan nahi du, sektak behartu egiten dituela kideak harremanak haustera sekta-kideak ez direnekin.    

Beren arrazoia jainkotu. Jainkoaren pare direla uste dute arrazoiak ematen dituztenean. Adibidez: Sektetako buruek beren arrazoiak jainkotu egiten dituzte, uste baitute Jainkoaren izenean ari direla. 

Diru-gose. Dirua pilatzeko zalekeria, gehiegizko grina. Adibidez: Diru-goseak sortu omen du egungo krisia.

Etsi-etsian ikasi. Ikasi behar delako ikasi, ez konbentzituta zaudelako. Adibidez: Ikasten duen horretan sinistu egin behar du, ez du balio etsi-etsian ikasteko.

Gaindosia. Dosia gainditzen duen dosi-neurria. Adibidez: Michael Jackson botika edo pilula gaindosi batek akabatu omen zuen.

Gehienak bezalakoa. Gehienen gisakoa. Adibidez: Mutil guztiak berdinak zarete, eta gehienak bezalakoa zara zu ere.

Gehienak nolakoa diren, zu halakoxea. Gehienen antzekoa. Adibidez: Seme, zu lantoki berri horretan ez asko nabarmendu, gehienak nolakoak diren, zu halakoxea.

Geure burutazioei. Geure pentsamenduei. Adibidez: Agian denbora gehiegi ematen dugu geure burutazioei begira, liluratuta. 

Guztien baitan dago. Guztion barruan dago. Adibidez: Guztien baitan dago erronka horri heltzea.

Ikerketatarako amorrua. Ikerketarako grina. Adibidez: Iñaki Segurolak ez du iritzi txarrik ikerketarako amorruaz.

Nire modukoa. Nire gisakoa. Adibidez: Biok gara elkarren osagarri, ez zarelako nire modukoa. 

Norbaiten argiak itsutu. Norbaiten pentsaerak, dotrinak itsutu. Adibidez: Sekta-buruaren argiak itsututa, haren esanak sinistuta, jarraitzaile askok beren burua hil zuten. 

Sekta honen itzala. Sekta honen aginpidea. Adibidez: Sekta honen itzala oso beldurgarria da: kide asko euren gogoz kontra diru asko ematera behartu ditu.

Sekta honen luzagarriak. Sekta honen gehigarria, sekta honen ondorioa. Adibidez: Sekta hau itxi egin du epaileak, baina beste herrialde batzuetan sortu dituzte sekta honen luzagarriak, hori bai, beste izen batzuekin.

Sekta suntsitzaileak. Sekta apurtzailea. Adibidez: Parlamentaria saiatu zen finantziazioa lortzen sekta suntsitzaileei aurre egiteko, baina parlamentari gehienen epelkeriak etsita dimisioa eman zuen.

Zientzia dotrinatua. Zientzia, ikerketa zientifikoa, baina norbaiten edo zerbaiten esanekoa. Adibidez: Farmazia arloko multinazionalek zientzia dotrinatua babesten dutela esan ohi da, hau da, diru-etekin handia emango dizkieten ikerketak bultzatzen dituztela gehienbat. 
 


Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C2
Nov 12, 2009
Number: 449750
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:06:27
Number of visits: 3817