Docutec Card

Euskal baserriaren ezaugarriak

Baserria euskaldun askoren bizilekua izan da aspalditik, baina baserria ez da etxea bakarrik, belaunaldiz belaunaldi familiari izena ere eman baitio baserriak.

EHUko arkitektura-irakasle den Mireia Rocak azalduko digu zer nolako berezitasunak eta funtzioak izan dituen eta dituen egun baserriak. Baserria eraikin berezia da arkitekturaren aldetik, baina horrez gain, historian zehar funtzio ugari izan ditu: etxebizitza, ukuilua, lantegia…
 

Gehiago jakiteko entzun audio osoa hemen (00:46-00:54)
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Orain goazen baserrietara, baina baserrietako arkitektura ezagutzera. Izan ere, Euskal Herrian barrena hedaturik dauden baserrien arkitektura ezezaguna bezain aberatsa da.  Azken bost mendeetan baserria izan da euskaldunen bizileku eta lan ugari egiteko erabili izan da etxebizitzaz gain. Biltegia, ukuilua eta lantegia ere biltzen zituen bere barnean baserriak, eta horregatik desberdina da Europako etxeekin alderatuta. Azken batean, esan dezagun baserriak landa-lurretako paisaiaren erreferentzia nagusia izaten jarraitzen duela XXI. mendean ere. Arantxa Irastorza.
ARANTXA IRASTORZA.- Baserriaren arkitekturaz, gure baserrien arkitekturaz aritu behar dugu orain Mireia Rocarekin. Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura-irakaslea bera, eta Faktoria saioko kolaboratzailea. Bueno, eta aizue, baserrie(ta)z hitz egiten hasita, baserriak definitzen hasita esan dezagun funtzio ugari bete izan dituztela historian zehar.
Baserria aipatzerakoan, beraz, arkitektura daukagu alde batetik, ekonomia-mota bat ere bai, familia-enpresa bat baita azkenean. Eta bestetik, gure paisaia, Euskal Herriko paisaia antolatu duen zerbait ere bada, nortasun handiko paisaia taxutu duen zerbait. Eta tira, baserriaren kokapenarekin zerikusi eta lotura zuzena daukan elementu bat eguzkia da. Mireia Rocak eman dizkigu xehetasunak.
MIREIA ROCA.- Baserriak, bueno, baserriak, baserri-tipologia, tipo ezberdinak daude, baina baserri guztiak kokatzen dira topografian. Maldari begiratzen diote, maldari begiratzen diote malda badago, orube laua  badago, ez? Baina maldari begiratzen diote, begiratzen diote, eta gero eguzkiari. Orduan orientazioak eta topografiak erabakitzen du baserri hori non dagoen. Eta egia da berdin zaiola albotik, ezkerretik bide bat pasatzen bada ere, baserri horren fatxadak ez dio bide horri begiratzen. Eta beraz, lehenesten ditu ba juxtu baserri, enpresa hori izateko onura, onura, onura gehien ekarriko dizkion faktore horiek. Adibidez, beti, baserria maldan badago, gailurra, hori beti dago orubearen sestari paraleloa jarrita. Hau da, baserriak ez daude goitik behera jarrita baizik eta zeharka, beti maldaren arabera.  Eta gero eguzkiari begiratzen.
ARANTXA IRASTORZA.- Baserriaren kokapena garrantzitsua da beraz, Mireia Roca Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura irakasleak azaldu bezala. Eta baita izena ere, baserriaren izenak ere garrantzi handia hartzen du.
MIREIA ROCA.- Izena, izena eta izana esaten da euskaraz, ez? Izena dago, ez dela baserria, eraikinarekin datorrena, baizik eta baserria enpresa, familia bakarreko enpresa horrekin datorrena.  Eta orduan bitxia da, familiako, bueno, baserriko familia aldatu bada ere, abizena edo jabea aldatu bada ere, baserriaren izenak iraun duela denboran. Gainera, Iparraldean, adibidez, leku batzuetan izen bat erabiltzen da, familiako izena erabiltzen da ba ez dakit, gauza ofizialetarako, eta baserri-izena bezala, goitizena izango da, izena deitzen zaiona, erabiltzen dute ba guztiek ezagutzen dutelako eta onartzen dutelako hor bizi denari izen hori dagokiola.
ARANTXA IRASTORZA.- Izen horiek nola jartzen diren, horretaz ere aritu zaigu Mireia Roca arkitektura-irakaslea.
MIREIA ROCA.- Izen horrek normalean badauzka topografiarekin edo elementu begetalen batekin, edo bertako inguruan duen erreferentzia baten berri. Eta orduan ba ez dakit, Ormaetxe, Etxekoaurre, Etxeandia, Etxetxiki… Baina baita, ez dakit, Aritzazpe eta holako ez? Izen guzti horiek, baserri, burutu zitzaizkigun izen guzti horiek badaukate zerikusia baserri hori kokatuta dagoen leku horrekin. Arkitektura, baserria, arkitektura hitza erreferente bezala hartzen badugu, da eraikin bat, printzipioz harrizkoa dena, eta berez, hainbeste iraun(du) du, ba 500 urte… Badaude hemen, baserri batzuk dauzkagu, ikaragarrizko baserri batzuk, 400 urte dauzkatenak, ba juxtu oso ondo eraikita daudelako, oso, oso kalitate onez eraikita daudelako, eta gainera, bueno, erabili den materiala oso ondo zainduta, iraunkorra delako eta oso ondo zainduta egon delako.           
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Jun 17, 2019
Number: 44902714
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:18
Number of visits: 1138