Docutec Card

Behelainoa

Euskal Herriko zenbait bailaratako ohiko irudia izaten da mendi inguruak behelainoak hartuta ikustea, eta horrek askotan xarma berezia ematen dio paisaiari. Baina nola eta zergatik sortzen ote da behelainoa?

Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak azaldu digu non eta nola sortzen den, eta nola baliatzen duten behelainoa Atacamako basamortuan ura eskuratzeko. Horrez gain, behelainoari buruzko beste hainbat bitxikeria kontatuko dizkigu.

Adibidez, munduko zein tokitan sortzen ote da behelainorik gehien? Eta zergatik? Horiek guztiak jakiteko, entzun irratsaio osoa.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Onintze Salazar, Euskalmeteko metereologoa. Kaixo.
ONINTZE SALAZAR.- Kaixo.
ESATARIA.- Behelainoa, izena berak esaten du ez? Eta oso-oso lotua dago ibaietara, baina  nik ez dakit ibai batzuk diren, kondizio batzuetan diren, edo edozein ibaik sortzen du(en) hemengo  egoeratan, hemengo hezetasun eta tenperatura eta presio-egoeratan, sortzen duen behelainoa.
ONINTZE SALAZAR.-  Beno, denek sor(tu) dezakete, baina ez da toki bakarra behelainoa sortzen dena. Ura behar dugu, hezetasuna behar dugu, baina baita ere tenperatura konkretu batzuetan. Goazen, lehenengo pentsatzera zer den behelainoa ez? Beno, ba ur tantak dira, ur tanta oso txikiak bai? Ez direnak lurrera erortzen, oso txikiak direlako, eta beraz, grabitateagatik ezin direnak erori.  Beraz, gelditzen dira hor airean esegita, baina ur tantak dira, milimetro erdikoak baino txikiagoak izaten dira. Aireak, aire-masa batek tenperaturaren arabera, hezetasun-kopuru bat izan dezake, eta hortik gora hezetasuna handitzen baldin bada, kondentsazioa ematen da. Hau da, gas egoeratik likido egoerara pasatzen da ur hori eta ur-tanta txikiak sortzen dira.
Eta zenbat eta tenperatura altuagoa izan, orduan eta hezetasun maila altuagoa izan dezake aire-masa horrek. Leku hotzetara joaten baldin bagara, oso erraz ikusten dira behelainoak; aireak ezin du hainbeste hezetasuna eduki tenperatura baxua denean eta kondentsazioa lehenago ematen da. Bai?
Beraz, behelainoa sortzeko bi gauza egin daitezke edo gerta daitezke: tenperatura jaistea, horrela ezin ezingo du aire horrek gas egoeran eta tenperatura jaisterakoan kondentsazioa egongo da. Edo hezetasuna handitzean: aire-masa bati hezetasun gehiago sartzen baldin bazaio saturaziora iristen da, eta kondentsatu egiten da.
ESATARIA.- Behelainoari ere, eta titularra botako dut behelainoari ere etekina atera dakioke.
ONINTZE SALAZAR.- Bueno, ba, hori, etekina ere atera dakioke behelainoari, eta ateratzen diote. Goazen orain munduko lekurik lehorrenetara: Atakamako basamortura. Hor urtero ez du euria egiten. Urte asko ematen dituzte ur tantarik eduki gabe. Eta beno, ba buruari eragin behar zaio horrelakoetan ea zerbait asmatu daitekeen eta 1970. inguru horretan; beraz, duela ia-ia 50 urte. Ba bururatu zitzaien…, toki horretan, bai ez du euririk egiten, baina  dagoen lekuan egonda, itsasotik askotan behelainoa sartzen da. Beraz, herri horietan beno ba ikusten zuten lainopean egon behar zirela, behelainoa sartzen zela, sare bat jartzen dute, izan daiteke tamaina desberdinetako sarea, dimentsioz dinot. Baina, hor, sarearen tamainaren arabera, pasatzen denean behelainoa, ur tanta txiki horiek gelditu daitezke nolabait harrapatuta sare horretan, eta beraien artean gero elkartu egiten dira ur tanta potoloak sortuz; erori egiten dira sare horren beheko aldean  dagoen hodi txiki batera eta hodi txiki horretatik tanga handi batera iristen da ura.
Eta modu horretan behelainoa dagoen egun horietan, horrelako sareak jarriz gero, beti ere haizearen norabide egokian, harrapatu ahal izateko behelainoa. Pentsa toki batzuetan eguneko 66 litro ere jasotzen dituztela, horrelako sare handi batzuk. Beraz…, eta beno, eta ez bakarrik  Txilen e, gero asmakizun hori bUeno ba, toki desberdinetara ere zabaldu zen eta gaur egun Perun ere topatu daiteke, Kanarietan ere bai egin izan dituzte horrelakoak eta erabiltzen dituzte gaur egun ere.
KAZETARIA.- Tira ba, hemen utziko dugu. Behelainoa sortu zaigu erlojuan eta bukatu beharrean gaude. Onintze, eskerrik asko  metereologiako tarte hau ekartzeagatik, eta noski, nahi duzun arte.
ONINTZE SALAZAR.- Eskerrak zuei.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 12, 2019
Number: 44687077
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:09
Number of visits: 420