Docutec Card

Zer ari da gertatzen Everest mendian?

Everestera, munduko mendi-gailurrik altuenera, gero eta turista-multzo handiagoak ari dira iristen, eta masifikazio horrek hainbat ondorio eragin ditu, adibidez, ingurumenean.

Jabi Baraiazarra, Mendi Film Festibaleko zuzendaria, kritiko agertu da turismo-mota horrekin. Horrelako mendi-ibilaldiak mugatu beharko liratekeela uste du. Eta zalantza handia du ibilaldi horiei esker lortutako dirua Everesteko kutsadura garbitzeko edota napaldarrentzat erabiltzen ote den.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai. EITBko web-orrialde honetako bideoan Edurne Pasaban mendizalea, gaiari buruzko iritzia ematen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1.- Jabi Baraiazarra, kaixo, egun on.
JABI BARAIAZARRA.- Baita zuri ere.
ESATARIA 1.- Bilbao mendi Film festibaleko zuzendaria. Eta Jabi, gaur, ia-ia ezinbestean Everestera begira jarri beharko dugu. Lehenagotik datorren dikotomia bat ahotan hartuta: alpinismoa eta goi-mendietarako turismoa.
ESATARIA 2.- Zeinek ez ditu ikusi aste honetan Everesteko irudiak?: tontorrerako azken  metroak jendez josiak, ezin kabiturik izotz artean jendea, koloretako zamarrak jantzita. Goi-mendietako turistak dira, agentziak baitaude Everesterako bidaiak eskaintzen dituztenak, 60.000 eurotik hasi eta hortik gora. Ez da gainera, nonbait oso beharrezkoa prestaketa berezirik izatea ere. Helikopteroz eramaten dituzte bigarren kanpamenduraino, eta handik gora bakoitzak badu bere gidaria.  
Goi mendi hauetako jendearen emana ulertzen ez duen asko dago, eta era berean badaude diotenak horri esker Nepalgo ekonomiari laguntza handia ematen zaiola. Eta gero, gizakiok daukagun ezin ase hori, ezta?, 8.800 metroko mendi batera joan behar dugu, agentzia batek eramanda, ez dakit zenbat mila euro pagatuta… Zer, esperientzia berrien bila?  
JABI.- Hala ematen du. Eta nik uste dut hemen modak, modak markatzen duela asko, ez? Bai mendian, eta oro har, naturaren inguruan aisialdia pasatzeko modelo bat saltzen ari dena, eta horren ondorioa masifikazioak, ez? Agentziekin eta gertatzen dena, bueno hemen, nik uste dut arazo ekonomiko potente bat dagoela, ez? Batez ere. Hau Nepalgo gobernuarentzako, Nepalgo herriarentzako diru-sarrera ikaragarria da. Diru-iturri potentea (indartsua) izanik ere, gero, beti bezala, holako herrietan, diru hori nora bideratzen den da asuntoa. Hor dago, hor dago koxka, ez?
Eta garbi dago hori nepaldarrek ez dutela ikusten.  Hor dago zaborren, beno hondakinen arazo ikaragarria, eta hor jarraitzen du. Orduan, diru-sarrera horiek baldin badaude, bertoko jendearen bizi-baldintzak hobetzen dira? Ingurumenari zer “retorno” egiten zaion. Eta hori ez da benetan ikusten. Hor, ba, beti bezala agentziek asko irabazten dute, bai Nepalgoak eta bai, Estatu Batuetako  batzuk eta Zelanda Berriko eta Australiako beste batzuk, eta beno, nik uste dut hor, hor jarri behar dela begirada, e!
ESATARIA 2.- Hau dena horrenbesterako jende-pilaketa Everesten gertatu da ba orain eguraldi ona dagoelako ez? Baina zer baldintzatan? 8.800 metroko mendi horretan eta horrenbeste jende bata bestearen… Hor zer bizi izan dute mendizale horiek hor?
JABI.- Beno, ba. Eske ezin dut imajinatu. Nik imajinatu dezaket edo behintzat gogora ekarri nire burua mendietan, ez altuera horretan, baina 5.000 metrotan, 6.000 metrotan ibili naizenean, ba zer sufrimendu dagoen, zelan eutsi egin behar zaion, baina hemen gauza garbi bat dago: jende guzti hori ez litzateke hor egongo soka fijoak (finkoak) egongo ez balira, eta are gutxiago oxigeno suplementarioa erabiliko ez balute. Eta klaro, egoera erabat ezberdina ez? Gainera, hor badago segurtasun faltsu bat bizitzen dena, horrenbeste jendez inguratuta egoteak, ba azken finean, horrekin eta oxigeno faltan zure buruan, zure adimenean sortzen duen pentsatzeko ezgaitasunak, horrek sinestarazten dizu egoera seguru batean zagozela (zaudela) eta hori ez da horrela inondik inora.  
Hemen kontua da estilo edo moda hau ari dela eramaten beste 8.000ko batzuetara. Eta aurten ere udaberri honetan bertan orain aste batzuk Kangchenjunga-n 60 inguru pertsona egon dira tontorrean. Hau pentsaezina zen, orain 3-4 urte bakarrik e.
ESATARIA 2.- Izotzak urtuko ditugu. Izotzak urtuko ditugu eta mendiak zikinduko ere bai. Beno, bistakoa da zer irudi iristen ari zaizkigun. Katmandu munduko hiririk kutxatuena, zikinena.
ESATARIA 1.- Bai eta arriskuari errespetua. Horrekin geratuko gara Javi.
JABI.- Arriskuari eta batez ere naturari.  

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
May 30, 2019
Number: 44211553
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 04:28
Number of visits: 1487