Docutec Card

BAGOAZ! B1-55-Etxe bila

Antton eta Amaia etxez aldatzea pentsatzen ari dira. Etxea erosi ala alokatzea merezi duen komentatuko dute, besteak beste.

Hirigunetik gertu ala kanpoaldean bizi nahi duten ere galdetuko diote elkarri.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Arratsalde on, maitea!
ANTTON.— Kaixo, arratsalde on.
AMAIA.— Zertan ari zara?
ANTTON.— Alokatzeko etxe baten bila (muxu bat emango dio).
AMAIA.— Beharbada, etxe honetan geratu beharko genuke...
ANTTON.— Ez, gustura egon naiz hemen Izarorekin, baina aldatzeko gogoa daukat. Gainera, lanetik urrun daukagu biok…
AMAIA.— Ados. Hasteko eta behin, erosi ala alokatu?
ANTTON.— Nahi duzuna, maitea…
AMAIA.— Begira, gure asmoa elkar ezagutzea da. Onena dugu gure gustuko zerbait alokatzea.
ANTTON.— Bai, arrazoi duzu.
AMAIA.— Eta, zuk zer nahiago duzu, hirigunean ala kanpoaldean? Nire …
ANTTON.— Kanpoaldean, kanpoaldean, bai. Aparkatzeko errazago izateko. Natura ere gertuago izango dugu.
ANTTON.— E! Garagardoa nahi duzu?
AMAIA.— Ez, mila esker.
ETENA
AMAIA.— Jabetu al zara? Oso aukera gutxi dago alokatzeko.
ANTTON.— Bai, oso gutxi. Baina bila jarraituko dugu, bai?
AMAIA.— Nire ustez, onena hirigunean hartzea izango da. Hala, oinez joan ahal izango gara etxetik lanera!
ANTTON.— Ez da ideia txarra! Ados. Pisua ala etxea?
AMAIA.— Antton, gu biontzat etxe oso bat, ez ote da gehitxo?
ANTTON.— Bai, bai, noski. Aukera guztiak aztertzeagatik esan dut. Orduan, alokairuan, hirigunean eta pisutxo bat. Ea zer topatzen dugun…
ANTTON.— Hemen bada pisu bat, portuaren ondoan… baina oso zaharra dirudi.
AMAIA.— Bai, gainera hezetasun handia izango du. Ez, hori ez. Begiratu gehiago.
ANTTON.— Ez, ez da batere erraza, e? Badirudi jendeak ez duela etxerik errentan jarri nahi. Alemanian bizi nintzenean…
AMAIA.— Antton, Antton, Antton!  Gero kontatuko didazu hori. Orain jarraitu! Jarraitu!
ANTTON.— Arrazoi duzu. Hau ez, hau ez…
AMAIA.— E hauxe, hauxe: teilatupe bat elizaren ondoan, hego-mendebaldera, 90 metro, 30 metroko terraza. 550 euro. Oso merkea da!
ANTTON.— Eta igogailua dauka. Primeran! Ederki biziko gara hemen, Amaia!
AMAIA.— Bueno, aurrena, ikusi egin beharko dugu.
ANTTON.— Bai, bai… Noski! Bihar bertan! Edo hemen, beharbada argazki gehiago jarriko zituzten.
AMAIA.— Bai, maitea…
ANTTON.— Mmmm… Zer ondo aukeratu dugun!
AMAIA.— Antton, gure lagun batena da. Gure informatikariaren arrebarena… Joan den astean esan nion bertara joango ginela bizitzera.
ANTTON.— Zer? Baina… lotsagabea! Eta teatro hau dena?
AMAIA.— Bueno, zure iritziak ere axola du…!
ANTTON.— Bai, zera! Manipulatzailea!
AMAIA.- Ai! Hor ez, Antton! Ai! Ez, mesedez!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 29, 2019
Number: 44163487
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:51
Number of visits: 155