Docutec Card

Ezkontza susmagarria

Urruñako emakumezko batek eta Marokon jaiotako gizonezko batek ezkontzeko eskaera egin eta auzapezak ezezko erantzuna eman zuen, fiskaltzan salaketa aurkeztuta.

Emakumezkoaren adina izan da salaketa jartzeko argudio nagusia.

 

Hiztegi lagungarria

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Eta Ipar Euskal Herrian ustezko gezurrezko ezkontza-saiakera baten kasua da albiste, Baionako auzitegian. Kasu polemikoa, zinez. Urruñako emakumezko batek eta Marokon jaiotako gizonezko batek ezkontzeko eskaera egin zuten herri horretako herriko etxean eta auzapezak, edo alkateak, ezezko erantzuna eman zuen, fiskaltzan salaketa aurkeztuz, argudio bakarrarekin: emakumezkoa adinekoa dela, gizonezkoa baino zaharragoa. Andoni Lizeaga.
Andoni Lizeaga.- Alan Larrea da bikotearen abokatua eta dio horrelako kasuak izan izaten direla auzitegietan noizean behin. Duela gutxi, adibidez, ezkontza bati baiezkoa eman diote Baionako auzitegian berean, baina kasu hau berezia dela uste du. Adinaren argudio nagusia bitxia da.
Alan Larrea.- Kurios… kurios da, baina argumentuetan da emaztea ezkongaiaren baino zaharrago dela. Nik jujeari esplikatuko dut ez dela hor elementurik. Badu orain bizpahiru urte elkarrekin bizi direla.
Andoni Lizeaga.- Larreak badu, gainera, pisuzko argudio bat auzian azaltzeko: gizonezkoa Marokon jaioa da, baina baditu Espainiako paperak. Ez du, beraz, Frantzian bizi ahal izateko horrelako trikimailuen beharrik, zirkulazio-eskubidea baitu.
Alan Larrea.- Gizonak baditu paperak estatu espainolean ez?. Badu han, han egoteko, han ez bakarrik egoteko baina Europako edozein estatutan ibiltzeko paperak baditu. Beraz, hor susmoa ez dakit zergatik ateratzen duten.
Andoni Lizeaga.- Hirurogei urte ditu emakumezkoak. Gizonezkoak, berrogeita hiru. Harremana benetakoa dela argudiatzeko, gainera, emakumezkoaren alabaren, arrebaren eta lagunen lekukotasuna izanen da.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 9, 2017
Number: 4350161
Source:
Dialect:
  • Iparraldeko euskara
  • Batua
Duration: 01:44
Number of visits: 2462