Docutec Card

Eskupekoak etorkizun gutxi

Eskupekoa emateko ohitura aldatzen joan da gure inguruan, eta zein etorkizun ikusten dioten aipatzen digute bideo honetan.

Lidia Irazabalbeitiak Donostiako Txola taberna-jatetxean egiten du lan zerbitzari gisa. Eskarmentu handia du ofizioan eta eskupekoaren inguruan aritu gara berarekin.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Bezeroek eskupekorik ematen dizuete?
Bai. Nik uste dut 20 urte atzeraka gehiago ematen zela, ez? Baina oraintxe bertan, gero krisiarekin jada jendeak ez zuen ematen ezta xentimo bat ere. Baina bai ikusi da orain jendea askatzen ari dela, eta ematen duela jada pixka bat gehiago… Uzten du igual kafearekin, pintxoarekin bost xentimo, hamar xentimo… Menuarekin pixka bat, bueltatzen ari da, bai, pixka bat.

2. Lehen orain baino gehiago ematen zuten?
Bai, nik uste dut baietz, lehen zen normala ematea, bada, zerbait uztea. Orain jada ez, orain bakoitzak… Batzuk daukate hori sartuta buruan eta ematen dute. Baina, gazteak, kostatzen zaiote (zaie), ez dute ematen. Nik uste dut ere dirua (dirurik) ez daukatela poltsikoan.

3. Inoiz pentsatu duzu bezeroa oso eskuzabala izan dela propinarekin?
Bai, batzuetan bai. Orain gutxi, menu bat hartu zuten eta menua hemen merkea da eta hamar euro utzi zuten (zituzten) propina. Eta esaten duzu, bueno, a ver (ea), hori da jada menuaren prezioa eta hor bai, nondik atera dira horiek? Baina arraroa da, ez da, normalean ez da…

4. Zer egiten duzue aparteko diru horrekin?
A ver (ea), leku batzuetan, bakoitza gelditzen da bere eskupekoarekin. Baina hemen dena sartzen dugu pote batean eta, batzuetan joan gara afari bat egitera eta beste batzuetan banatu egiten dugu.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
May 8, 2019
Number: 42970927
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:02:43
Number of visits: 745