Docutec Card

Emakumeak eta kirola

Pozgarria da azken boladan emakume kirolariekin ikusten ari garena; izugarria da hainbeste emakume ikustea orain arte gizonezkoenak ziren kiroletan. Baina ez kirol guztietan.

Txirrindularitzan, esate baterako, oraindik badagoela bidea egiteko irizten dio Begoña Muruaga iritzi-emaileak, Euskadi Irratiko Faktoria programan egindako hausnarketa honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

BEGOÑA MURUAGA. Maiatzaren 5ean, Gasteizen, 9 urtetik 16 urtera bitarteko neskek aukera izango dute futbolean, pilotan, saskibaloian edo eskubaloian jokatzeko. Lehiaketa horien helburua emakumeen kirolari bultzada ematea da.

Pozgarria da azken boladan emakume kirolariekin ikusten ari garena; izugarria da hainbeste emakume ikustea orain arte gizonezkoenak ziren kiroletan. Futbolean, adibidez, aurten marka guztiak hautsi dituzte emakumeek. Madrileko Wanda Metropolitano zelaian 60.000 pertsona baino gehiago bildu ziren partida bat ikusteko; eta San Mamesen, 48.000 baino gehiago elkartu ziren. Arrauna ere goraka doan kirola da; horren ondorioz, joan den urtean Emakumeen Traineruen Elkartea sortu zen; bertan, 14 arraun-klubek hartzen dute parte. Antzeko zerbait gertatzen da pilotarekin ere: emakumeak poliki-poliki bere lekua hartzen ari dira kirol horretan. Hala ere, oraindik alde handia dago emakume-taldeen eta gizon-taldeen artean antolakuntzari dagokionez, hedabideetan ematen zaien tratamenduari dagokionez eta laguntzei dagokienez.

Emakumeak eta kirolari buruz ari naizen honetan, niretzat erreferentzia ezinbestekoa izan den emakume bat aipatu nahi nuke: Joane Somarriba txirrindularia. Somarribak maila gorena lortu du bere kirolean: 3 aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra, 3 aldiz Emakumeen Bira eta 2 aldiz Italiako Giroa. Bestalde, Atlantako Joko Olinpikoetan, Munduko Txapelketan eta beste zenbaitetan ere hartu zuen parte, han eta hemen sariak eta dominak irabaziz.
Joane Somarribari esker jakin nuen nik Frantzian Emakumeen Tourra zegoela eta Italian Emakumeen Giroa. Gauzak horrela, eta emakumeen txirrindularitzak zeukan bilakaera ikusita, ni konbentzituta nengoen garai hartan, hau da, 90eko hamarkadan, aurki ikusiko genituela emakumeak Espainiako Itzulian eta Euskal Herriko Itzulian. Ez da gertatu horrela.

Hor dago emakumeen gogoa eta grina, emakume kirolarien aldeko zaletuen jarrera ere garbia da; hala ere, oraindik bide luzea geratzen zaigu berdintasunerako.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 6, 2019
Number: 42839290
Source:
Duration: 00:02:45
Number of visits: 933