Docutec Card

Gimnastika gure eguneroko bizimoduan txertatzea

Gimnasioan ariketa fisikoa egitea ondo dago, baina eguneko gainerako orduetan (ere) ariketa egin beharko genuke. Jardunbide horri HIIPA deitu diote: etxean edo kalean, eguneroko jardueretatik abiatuta ariketa fisikoa egitea.

Gai horren inguruan aritu dira Euskadi Irratiko Faktoria saioan Iñigo Vicens entrenatzaile pertsonalarekin. Iñigok azaltzen du zer-nolako ariketak egin ditzakegun  eguneroko bizimoduan gure muskulu-masari eusteko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Denok jakin badakigu ariketa fisikoa oso garrantzizkoa dela, osasuntsu egoteko ezinbestekoa dela. Baina ariketa egiteko, zenbait aitzakia, Maddalen, jartzen ote diogu geure buruari, zenbat aitzakia, ezta?
MADDALEN OTERMIN KAZETARIA. Ba bai. Azken aldian modan jartzen ari den jarduera baten berri eman nahi dizuegu, HIIPAri buruz hitz egin nahi dugu: High Intensity Incidentalt Physical Activity, alegia, intentsitate handiko ariketa fisiko intzidentala.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bale. Izen potoloa da. Baina ea hurrengo gonbidatuak termino hori gurera ekartzen laguntzen digun. Iñigo Vicens da bera, pertsonal-trainerra. Zeren bi kontzeptu dira: HIIPA da bat eta bestea HIIT, ezta?
IÑIGO VICENS ENTRENATZAILEA. HIIT izango zen [litzateke] guk erabiltzen duguna askotan, ezta? Aerobikotik baino [gehiago] intentsitatetik (duen) entrenamendua. Eta hori aplikatu ahal da bai korrika, bai bizikletan, bai gimnasioko lana, bai etxean etxeko ariketekin… Eta HIIPA izango zen kontzeptu bat berez gaur arte egon dena, eta orain izena jarri jako (zaio), ezta?: eskailerak altxatu, etxeko ariketak norberak egitea… Bizi teknologiko honetan bizi sedentario batera go(i)az, eta ikusten dena da ba HIIPA ipinita, igoal kontzienteki izen bat, konturatzeko ohiko gauzak, lehengo erara bueltatu behar direzela (direla): igogailuak ahalik eta gutxien erabili, kotxeko mobilitate hori ahalik eta gehien murriztu, erosketak eta kargak, edo etxean eduki ahal diren kargak edo eguneroko horretan dagozen (dauden) kargak, guk erabilera hori emon, batez be fisikamente mantenimendu bat edukitzeko. Igoal ez da egongo mejora (hobekuntza) bat, baina ahal bada beherakada bat ez edukitzeko.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Beraz, da pixka bat eguneroko gauza normalak, eguneroko ekintza arruntak bihurtzea kirol, nolabait esateko.
IÑIGO VICENS ENTRENATZAILEA. Kiroldegira joaten gara, eta berez kiroldegia bera be (ere) oso, oso artifiziala da. Artifiziala da ze gure bizitza eguneroko honetan ez dekogu (daukagu) bizitza aktibo bat. Orduan sortu behar izan da kontzeptu bat dena gimnasio-kiroldegi, automata moduan joan behar dugunak, gure gorputzak behar daben (duen) erabilera horiek berreskuratzera: korrika egin, eliptika bat, indar apurtxo bat… Ze beste 23 orduetan ez dogu (dugu) egiten bizitza aktibo bat.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Ez dugu egiten.
IÑIGO VICENS ENTRENATZAILEA. Eta teknologia honek eroaten (eramaten) gaitu bizitza batera, oso-oso motela… Ia-ia eguneko 18-16 ordu jarrita gaude eta joan behar gara kiroldegira ordu bat, bizi hori mantentzera, masa muscular hori, edo behintzat ahal den eta aktiboena egotera.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bueno, izen aldrebes horren atzean, HIIPA horren atzean zer dagoen jada gauza batzuk Iñigok esan dizkigu, Maddalen. Ze adibide jarriko genituzke? Esan du, adibidez, igogailuarena, ezta?, aszentsorearena…
MADDALEN OTERMIN KAZETARIA. Tipikoena izan daiteke baina bueno, igogailua baztertu eta eskailerak erabiltzea izan daiteke aukeretako bat. Erosketak igotzerakoan, ba beharbada besoak igo eta besoak –ez dakit– indartzeko balio dezake baita ere, ezta? Edo, adibidez, txakurra baldin badugu ba paseatzera ateratzea eta tarteka berarekin korrikalditxo bat egitera. Lehen aipatzen zenuen, beharbada kilometro bat egitea onuragarriagoa dela sprint txiki bat eta geldialditxo batzuk eginez dena segidan egitea baino.
IÑIGO VICENS ENTRENATZAILEA. Bai.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Igogailua. Berriz ere igogailuaren gaira itzulita. Komeniko litzateke eskailerak igotzea korrika?
IÑIGO VICENS ENTRENATZAILEA. Bai. Igoal 10 eskailera korrika, 5-6-7 oinez, 10 korrika, 5-6-7 oinez, 10 korrika. Bai, bai, bai.
MADDALEN OTERMIN KAZETARIA. Nik, intentsitateari helduz, intentsitateari buruz ari gara denbora guztian, baina aipatzen da hizketaren testarekin neurtu daitekeela…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. …intentsitatea…
MADDALEN OTERMIN KAZETARIA. …intentsitate hori, ezta? Hori, hori zer da? Nola da?
IÑIGO VICENS ENTRENATZAILEA. Berez gu, guk orain ahal dugu, guk hirurok ahal dugu elkarrizketa bat mantendu ez daukagulako oxigeno faltarik; orduan, elkarrizketa bat mantentzen dugu, ez gara itotzen. Baina gu orain hirurok hasiko bagina mendian gora, aldapa gogor batean, jada elkarrizketa…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Korrika eta hizketan… Ari zinen esplikatzen zenbat egin beharko genukeen egunean.
IÑIGO VICENS ENTRENATZAILEA. Jendeak esaten du “astean hirutan joaten naiz”. Eta astean hirutan joatea daukagu onartuta, oso ondo dela, baina nik beti esaten dot (dut), hori da minimo (gutxieneko) bat, ze 12 egunetan egin dozu (duzu) eta beste 18 egunak zer?
MADDALEN OTERMIN KAZETARIA. Orduan, gimnasiora astean hirutan joatea ondo, baina gainontzeko egunetan, beharbada etxean ariketak egin behar ditugu.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. HIIPA pixka bat egin dezagun, ez?
MADDALEN OTERMIN KAZETARIA. Adibidez, garbigailua jartzerakoan, ba “sentadillak” egin…

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Apr 30, 2019
Number: 42508377
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
Duration: 00:04:17
Number of visits: 1061