Docutec Card

Duintasunez hiltzeko eskubideaz

Mahai gainean jarri du berriz ere eutanasiaren gaia Juanjo San Miguel kazetariak, Italiako Fabiano Antonianiren kasua aitzakia hartuta.

Suitzan legezkoa da nork bere buruaz beste egitea eta dirua daukanak hara jotzen du suizidioa gauzatzeko asmoak bultzatuta.

Hiztegi lagungarria

Transcription:[+] Transcription:[-]

Fabiano Antoniani, Italiako DJ ezaguna da. Iazko ekainean, lana amaitu ondoren, etxera zihoala, telefonoa erori zitzaion auto barruan eta haren bila zebilela izan zuen istripua.
Itsu eta tetraplegiko geratu zen. Hau da, besoak eta bernak paralizatuta geratu zitzaizkion. Berak zioen bat-batean gaua erori zitzaiola gainera. Istripua izan zuen egunetik, duintasunez hiltzeko borrokari ekin zion. Besteak beste, bizitza jasangaitza egiten zitzaiolako, eta min handia zeukalako.
Baina Italian ate guztiak itxi zizkioten. Italian, eutanasia ilegala da eta pertsona bati hiltzen laguntzeagatik 5 eta 12 urte arteko zigorra jaso zenezake. Horregatik, Fabio Antonianik Alderdi Radikaleko buruari laguntza eskatu zion, Suitzara lagundu ziezaion, han bere buruaz beste egiteko. Marco Cappato, heriotz duinaren aldekoa da eta bere burua denuntziatu du poliziaren aurrean eta salatu du aberatsek Suitzara joateko aukera dutela 10.000 euro baldin badituzte.
Azkenean, Fabio Antonianik hori egin behar izan du. Amarekin eta arrebarekin Zurichera joan da eta han koska egin dio bere gorputzean hilko zuten gaitzak sar zitezen.
Suitzan, eutanasia-delitua baita ez hiltzen laguntzea.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 8, 2017
Number: 4242551
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:15
Number of visits: 3623