Docutec Card

Seme-alaben pribatutasuna sarean

Ohituak gaude gaur egun gure argazkiak, bizipenak eta abar sare sozialetan zintzilikatzen, baina zer gertatzen da argazki horiek gure seme-alabenak direnean?

Oso zabaldua dago guraso askoren artean euren seme-alaben argazkiak eta ibilerak Interneteko sare sozialetan partekatzea. Joera horren kontrako lehen mugimenduak hasi dira somatzen Estatu Batuetan. Xabier Barandiaranek, EHUko irakasleak, joera berri hauen gaineko iritzia ematen du Euskadi Irratiko Faktoria saio honetan.

Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1.- Sare sozialetan eta mundu digitalean boom horretan izugarri hedatuta dagoen praktika bat izan dela, sharenting horrena, baina ikusi ditugu jada badirela zantzuak praktika horri mugak jarri nahi dizkiotenenak.
ESATARIA 2.- Hasteko, guraso horien seme-alaben partetik. Jaio zirenez geroztik euren argazkiak sareetan zintzilikatu dituzte euren gurasoek. Orain nagusi egiten hasita daude eta hasi dira jabetzen euren arrasto digitalaren neurriaz. Eta badira ahots batzuk, oraindik gutxi, egia da, ba, euren gurasoei kontuak eskatzen hasi direnak.
ESATARIA 1- Haurrak gurasoei?
ESATARIA 2.- Haurrak gurasoei, ba jada nerabezarora iritsita daudelako lehen haur horiek. Bereziki Estatu Batuetan zabaltzen ari den eztabaida da, eztabaida etiko askorako ematen hasi dena. Baina ematen digu etor litekeenaren  aurrerapen bat. Eta testuinguru horretan irakurri diogu asteburu honetan Andres Openheimer kazetari eta analistari, ba, ildo berean datorren iragarpen bat. Berak dio Bill Gates eta Mark Zuckerberg jada ez direla jainko. Enpresa asko dagoela adikzio teknologikora bultzatu nahi gaituztenak eta horretaz jabetzen hasita gaudela oraintxe. Eta Openheimerrentzat dudarik ez dago belaunaldi berrietan indartsu sortuko dela, ba, teknologiaren kontrako mugimendua.
ESATARIA 1.- Etorriko dela buelta. Eta buelta horren lehen zantzuak hasi garela ikusten. Analisi horrekin bat ote datorren galdetu nahi diogu Xabier Barandiarani. Xabier Barandiaran Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, filosofian eta teknologian doktorea da eta inteligentzia artifizialean aditu. Xabier, egun on!
XABIER BARANDIARAN.- Egun on guztioi.
ESATARIA 1.- Ari gara teknologiarekiko lehen mugimendu kritikoak antzematen?
XABIER BARANDIARAN.- Asko, asko eman dira historian zehar. Luditak izan ziren lehengotarikoak Industrializazioa hasi zenean, ba, fabrikak erre egiten zituztenak makinen kontrako…zera, aktibistak egin ziren eta gutxinaka, eta betidanik egon da teknologiaren aurrerapenen kontra, edo aurrerapen horien ondorioen kontra joan direnak. Gaur egun ere eraldaketa izugarria ematen ari da gure gizartean eta horren kontrako erresistentzia izatea, ba, normala eta gauza ona da. 
ESATARIA 2.- Hasi gara, egia da, sharenting-az hitz egiten. Praktika hori izan duten gurasoak izan dira, nolabait esateko, Xabier, ba, big dataren mundu horri, sistema teknologikoari, datuak, beraien bizitza pribatua, zuk diozunez, ba, dohainik eman dizkioten belaunaldi batekoak, ezta? Alde horretatik, filtrorik gabe aritu gara  eta seguru aski ari gara oraindik, ba, sistema berriaren urre gorria datu horiek, gure bizitza pribatuko datu horiek, direla kontuan hartu gabe, ala?
XABIER BARANDIARAN.- Ba, bai. Beno, uste dut filtrorik gabe bizi izan garela, azkenengo 50 edo 1.000 urteak. Gertatzen dena da aspektu askotan muga batzuetara heltzen ari garela, ezta? Eta baita ere, nolabait, orain zor digital bat daukagula konturatu gara. Eta enpresa pribatuek norberarekiko ezagutza dute norberak baino handiagoa, guk eman dizkiegun datu guzti horien ondorioz.
ESATARIA 1.- Xabier, ez dakit beste ideiarik nabarmendu nahi duzun agurtu aurretik.
XABIER BARANDIARAN.- Bai, ideia pare bat, horrela. Bata da: egia da alde batetik, legea beti pixka bat atzetik etortzen zaigula, baina Europatik etorri zaizkigun gauza on batzuen artean GDPR edo pribatutasunaren eta datuen inguruko lege berri bat izan da, pasa den urteko maiatzean egin zen efektiboa eta enpresa guztiek bete beharrekoa, baita administrazio publikoak ere. Eta beno, ni(k) agian irratitik gaur etxeko lan bezala eskatuko nioke entzulegoari begiratzea sare sozialetan ze eskubide dauzkan argi gelditu behar direlako, eta baita bere datu pribatuak borratzeko (ezabatzeko) aukera badagoela, eta egon behar duela interfaze nolabait erraz baten bitartez eta agian gesto (keinu) bat egitea, batzuk borratzea (ezabatzea) edo beste batzuk oztopatzea, enpresek baliabideak gure esku jarri behar dituztelako eta hor direlako, nahiz eta ez ditugun ezagutzen.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Apr 16, 2019
Number: 41875082
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:22
Number of visits: 1854