Docutec Card

Aitor Beltran, soinujolearen semea

Aitor Beltran aktoreak 'Soinujolearen semea' filmean parte hartu du. Bere lanari buruz eta euskal zinemagintzari buruz hitz egin digu bideoan.

Aktore lanean aritzeko musika-tresnaren bat jotzen jakitea lagungarria dela iritzi dio Aitor Beltranek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Filma: Nire haurtzaroko aberria, herri txiki bat da: Obaba.

1. Soinujolearen semea' eleberria irakurri zenuen zure pertsonaiaren azalean sartzeko?
Bai, eleberria irakurri nuen, bi aldiz irakurri dut: bai antzerkirako eta bai filmerako. Eta nire kasuan, oso lagungarria izan zen. Egia da pertsonaia hau oso pertsonaia isila dela eta gertatzen zaizkion gauzak bere barrenean gordetzen dituela, baina nik irakurtzea bere barrenak, asko erakusten zidan pertsonaiari buruz… Eta nahiz eta gero filmean hori ez esplikatu, nik arma hori edukitzea(k), batzuetan, lagundu zidan erabat eszena bat ulertzeko.
Gogoratzen naiz, adibidez, nire emaztea izango dena ezagutzen dudan eszena, bi eszena, ez nekien nondikan (nondik) hartu, eta berriz liburua hartu, eta irakurri nuenean Davidek zer zeukan buruan restaurante (jatetxe) hartan, de repente (bat-batean) argia piztu zitzaidan eta ikusi nuen zer bide hartu. Bai, bai, oso lagungarria.
 
Filma: Erabakiarekin sartu nintzen borroka armatuan, “azkar erabaki”, Josebarengatik, “ez zagok betarik”, bera han egon izan ez balitz… Edo aitarengana sentitzen nuen gorrotoarengatik… “David”… “denagatik David, denagatik”.
 
2. Euskarazko zinemak loraldia bizi duela esan daiteke. Hala dela uste duzu?
Bai nik hau uste dut ere bai, argi dago. Ikusi beharra dago Handia pelikulak lehengo urtean eduki zuen arrakasta, edo bueno, aurretik ere bai. Gure filmean, adibidez, teknikari guztien lana eta ekipo guztien, alor guztiak landu dituzten ekipoen lana izan da bikaina. Oso jende profesionala… Benetan euskal zinema langilegoa (langileria) oso ondo prestatuta dago. Eta joaten zara Madrilera edozein filmetan parte hartzera edo telesail… Eta gehienetan jende euskalduna aurkitzen duzu. Zeren bueno, ohitura handia dago, ez bakarrik kamera aurrean jartzen garen jendea, baizik eta, batez ere, teknikarien artean eta kamera atzean dagoen jende guzti honen (honen guztiaren) artean, euskaldun jende asko dago.
 
Filma: Horrela buka zitekek istorioa, amaiera zoriontsuaz, baina nik jada ez diat nire burua engainatzen, prezioa oso altua izan huan denontzat.
 
3. Beraz, euskarazko zinemak badu etorkizunik?
Bai, bai, baina es que (izan ere) zinema beti da… oso diziplina garestia da, bueno, gero eta gutxiago digitalaren sorkuntzarekin, baina beti da zaila, eta beti izango da pentsatzen dut. Uste dut arazoak gehiago daudela ikuslegoa zinemara joanarazte horretan, zeren bueno, gaur egun edozein portatiletan (ordenagailu eramangarritan) ikusi dezakezu Netflix, HBO, Movistar, Amazon eta askoz gehiago. Eta orduan, zinemara joatearen erritu hori galtzen ari da. Eta pena da, a ver (ea) lortzen dugun mantentzea.

Filma: Niretzat ere, beti sentitu nauk errudun.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 11, 2019
Number: 41667799
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:04:24
Number of visits: 718