Docutec Card

Ordaintzeke ospa egin

Ordaindu gabe alde egitearen fenomenoari buruz hitz egin dute irratsaio honetan. Zenbait establezimendutan gertatu diren kasuen berri eman dute.

Gasolindegi eta sagardotegi bateko nagusien testigantzak entzungo ditugu. Biei ala biei gertatu zaie bezero batzuek ordaindu gabe alde egitea.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Ordaindu gabe alde egitearen fenomenoaz ere galde egin dizuegu. Zuri egin al dizute inoiz “sinpa” bat? Dendaria baldin bazara, tabernaria, jatetxeko jabe baldin bazara…, egin al dizute inoiz “sinpa” bat? Gure inguruan egin duzu galdera, Tamara.
Sare sozialetan zabaldu da Bizkaiko Gatikako gazte batzuek Setien sagardotegitik alde egin zutela ordaindu gabe. Eta gai horretatik abiatuta, informazio gehiago bildu egin nahi izan duzu, ezta?
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Hori da, bai. Eta sare sozialetan laguntza eskatu dute Setien sagardotegiko jabeek: kuadrillaren argazki bat zabaldu dute, eta azkenean, gazteak damutu edo, eta afaria ordaindu dute. Eugenio Urruzola da Setien sagardotegiko nagusia.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai.
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Eta, bada, gertatu zena azaldu digu.   
SETIEN SAGARDOTEGIKO NAGUSIA. Bueno, guri gertatu zaigu lehengo larunbatean. Baina bueno, nik aspaldi ez nuen horrelako kasu bat ikusi: ordaindu gabe joatea. Orain dela sei bat, sei urte edo izan(du) zen azkeneko kasu bat, baina orain arte behin ere ez zitzaigun gertatu eta ez dakit nola deskribatu istorioa, porke (zeren) harrituta geratu ginen. Tratamendua (tratua), guk, gure ustez, ona eman gen(d)uen eta gainera kexaren izan (sic) [eman] baligute, ez dakit ba, “libro de reclamaciones” (erreklamazio-liburua) eskatu edo bueno, etorri ziren bezala, oso prepotenteak…
Kasuak izaten dira ba, ba, aizu, edo txuleta gogorra da(g)o, edo kexaren bat zeratzen baduzu ba bueno, bueltatu, eta beste bat atera eta horretan ez da(g)o problema(r)ik, perfektuak ez gara inor. Baina hauek ez zuten ezer zeratu alde horretatik: txuletak jan zituzten, dena jan zuten, eta ondo. Baina diru hori gastatu beharrean sagardotegian, ba kubatetan-edo gastatzeko asmoa izango zuten eta... Baina tristea da horrelako kasu bat gertatu zaizu eta ja zalantzan jartzen hastea. Porke (zeren) niri orain arte ez zitzaidan burutik pasatzen jendeak pagatu gabe alde egingo zu( e)nik, baina zalantza sortzen dizu. Eta gero, gainera, sentsazio hori, ba ondo tratatu dituzu eta horrela alde egitea jendea. Jende gaztea zen, bueno gazte-gazte-gazteak ere ez ziren, baina jende elegantea gainera, denak mutilak eta, baina prepotentzia batekin! Harrigarria!
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bueno, horrelakorik ez da bakarrik sagardotegi, jatetxe edota tabernetan gertatzen. Gasolindegietatik ere jendeak alde egiten du ordaindu gabe, ezta, Tamara?
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Bai. Donostiako Euro Altza gasolindegian ere egin dugu galdera. Hilero bizpahiruk egiten dute alde ordaindu gabe. Eta ez hori bakarrik: gasolindegian autoa erregaiaz bete, ordaindu gabe hanka egin, eta behin eta berriz gasolindegi berera itzultzen dena ere bada. Mikel Mendiburu, Euro Altzako gasolindegiko zuzendariak, azaldu digu gertatzen ari zaiena azken egunotan.   
GASOLINDEGIKO ZUZENDARIA. Oraintxe bertan badaukagu bat, azkeneko 15 egunotan atzo egin zuen laugarren aldiz.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Ordaindu gabe ospa egiten duena harrapatzea erraza da kamerak egon ohi direlako gasolindegietan, Tamara.
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Bai. Antza, uste dute ez dituztela harrapatuko edo.
GASOLINDEGIKO ZUZENDARIA. Konparatuta zenbat etortzen diren, ez dira hainbeste, baina hilabetero pare bat edo hiru edukitzen ditugu. Eta orduan egiten dute bota eta martxa. Eta gero guk joan behar dugu kameretako makinekin, Ertzaintzara joan, juiziora (epaiketara) iritsi. Azkenean, kobratzen dugu, baina, bueno, lana da. Hori izaten da normalean, turismoetan-eta askotan gazteak izaten dira, hogeita piko urteko jendea: 30 euro botatzen dute eta martxa. Ez dakit, pentsatzen dute ez dela ezer pasako, ez dakit zer pentsatzen duten, baina normalean 20-30 urte arteko jendea izaten da.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Entzule batek esan digu Urola aldean “beliana egin” (belearena egin) esaten diotela ordaindu gabe alde egiteari.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Apr 10, 2019
Number: 41617417
Source:
Duration: 00:03:44
Number of visits: 869