Docutec Card

Korrika eredu hartuta, Eurokorrika

Eurokorrika hizkuntza txikien alde Europan antolatzen diren ekimenen sarea da. Ekimen horien berri ematen du bideoak.

Asier Amondo Korrikaren arduradunak azaldu digu Eurokorrika zer den, eta Europako hainbat herritan zer nolako ekimenak antolatzen dituzten euren hizkuntzaren alde.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Europako hainbat hizkuntza txikik Eurokorrika osatu duzue: hizkuntzen aldeko lasterketen europar sarea. Zein helburu du?
Hizkuntza txiki horiek presentzia bat izatea ere Europan, ez? Ikusaraztea jendeari bueno, pues (ba) hizkuntza ezberdinak daudela, Europan, hizkuntza(a) nagusi horien menpe ez daudenak, ez daukatenak zerikusirik eta bueno, gauzak ere egin ditzakegula elkarrekin.

2. Horientzat Korrika da eredua, baina erritmo desberdinak ditu lasterketa bakoitzak…
Hor bildu ginenok izan ginen batzuk berez jada bageneuzkan gure ‘Korrikak’ edo gure esperientziak abiatuta; beste batzuentzat, La Passem, Biarnokoentzat, eurek egin zuten lehenengoa ekainean; alsaziarrek egingo dute 2020an lehenengoa… Orduan badago hor, ez dakit, esango nuke eferbeszentzia bat egon badagoela, horrelako hizkuntz(a) txikien lasterketekin, ez? Gero jakin izan dugu ere bai pues (ba) Kaledonia Berrian ere zer edo zer egiteko asmoa dagoela, maputxeek ere zer edo zer egiten dute Ameriketan… Orduan, badago hor zer edo zer egon badago, hizkuntza(a) gutxituek erreferentzia moduan Korrika hartu dute eta haien aldarria egiteko hizkuntza(a) gutxitu edo txiki horren aldarria egiteko Korrikaren moduko lasterketak edo ekimenak bideratzen ari dira, bai?
Orduan, asmoa zen Europa mailan foro bat sortzea: foro horretan, gutxieneko koordinazio bat egotea; guk gure gauzen berri ematea; haiek euren gauzen berri ematea; eta dena konpartitzea, zelan da? Sare sozialetan, kasu honetan Facebook batean; baina bueno, komunikazioa zabalik mantentzea; eta apurtxo bat denok ere begiak adi izatea besteek zer egiten duten ikusteko; eta konpartitzeko batez ere esperientziak eta ekimenak.

3. Nolakoa izan zen Bretainian (Frantzia) maiatzean egindako topaketa?
Bueno, asteburu bat egon ginen Bretainian, Kemperren. Eta, claro (noski), egia esan, guk uste dugu haiek baino urte batzuk aurrerago goazela, ez? Aldarrietan, pentsakeratan (pentsaeratan)… Ez haiek igual, ba bai, hori izan dute hizkuntzarena, baina igual apurtxo bat aletargaturik (lozorroan) izan dute eta orain konturatu dira aldarria zein izan behar duen, nondik jo behar duen… Zeren hor, batzuekin komentatzen, pues (ba) batzuen ideiak eta guk igual ateratzen genuenean beste gai bat, esaten ziguten: “Jo, zuek bazaudete gu ez gauden tesitura (egoera) batean, ez? Askoz urte gehiago daramatzazue, askoz aurreratuago zaudete, ez?
Orduan helburua batez ere koordinazioa eta irizpide batzuk markatzea hizkuntza(a) txiki horiek normaltzeari begira, ez? Europa mailan zer edo zer egin baleike (baliteke) pues (ba) egin ahal izateko. Eta claro (noski), errealitateak oso desberdinak dira, abiatzeko orduan ere bai. Alsaziarrek zeukaten diskurtsoa edo geuk eduki ahal duguna oso desberdina zen: haientzat lehenengo Korrika izango da datorren urtekoa; eta guretzat  hogeita bigarrenaren atarikoa izango da.
 

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 4, 2019
Number: 41345988
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:51
Number of visits: 211